LibreOffice 24.8 laguntza
Elkarrizketa-koadro batean gehitzen dituzun kontrolen propietateak ezar ditzakezu. Adibidez, gehitu duzun botoi baten kolorea, izena eta tamaina alda ditzakezu. Kontrol-propietate gehienak alda ditzakezu elkarrizketa-koadro bat sortzean edo editatzean. Hala ere, exekuzio-garaian zenbait propietate besterik ezin dituzu aldatu.
Kontrol baten propietateak diseinu moduan aldatzeko, egin klik eskuineko botoiarekin kontrolean, eta aukeratu Propietateak.