Aldagaiak

From LibreOffice Help
Jump to: navigation, search

Aldagai-eremuen bidez eduki dinamikoa gehi dezakezu dokumentuetan. Adibidez, aldagai bat erabil dezakezu orrialde-zenbakitzea berrezartzeko.

Aukeratu Txertatu - Eremua - Eremu gehiago - Aldagaiak fitxa

Warning.png Erabiltzaileak definitutako eremuak uneko dokumentuan bakarrik daude erabilgarri.

Mota

Eremu mota erabilgarriak zerrendatzen ditu. Dokumentuan eremuak txertatzeko, egin klik eremu motan, egin klik Hautatu zerrendako eremu batean, eta sakatu Txertatu. Eremu hauek daude erabilgarri:

Mota Azalpena
Ezarri aldagaia Aldagaia eta haren balioa definitzen ditu. Aldagai baten balioa aldatzeko, egin klik aldagai-eremuaren aurrean eta aukeratu Editatu - Eremua.
Erakutsi aldagaia Hautapena zerrendan klik egiten diozun aldagaiaren balioa txertatzen du.
DDE eremua DDE esteka txertatzen du dokumentuan, eta hori nahi adina aldiz eguneratu dezakezu esleitutako izenaren bidez.
Txertatu formula Zenbaki finkoa edo formula baten emaitza txertatzen du.
Sarrera-eremua Balio berri bat txertatzen du aldagaiarentzat edo erabiltzailearen eremuarentzat.

Sarrera-eremuko aldagaiaren balioa baliozkoa da eremua txertatzen den lekutik aurrera. Aurrerago aldagaiaren balioa dokumentuan aldatzeko, txertatu izen bereko beste sarrera-eremu bat, baina beste balio batekin. Dena den, erabiltzailearen eremuaren balioa globalki aldatzen da.

Aldagaiak Hautapena eremuan bistaratzen dira. Txertatu botoian klik egitean, Sarrera-eremua elkarrizketa-koadroa agertzen da, eta hor balio berria edo testu osagarria sar dezakezu ohar gisa.

Zenbaki-barrutia Numerazio automatikoa txertatzen du tauletarako, grafikoetarako eta testu-markoetarako.
Ezarri orrialde-aldagaia Dokumentuan erreferentzia-puntu bat txertatzen du, eta horren ondoren orrialde-kontaketa berrabierazten da. Hautatu "aktibatu" erreferentzia-puntua gaitzeko, eta "desaktibatu" desgaitzeko. Desplazamendu bat ere sar dezakezu orrialde-kontaketa beste zenbaki batetik hasteko.
Erakutsi orrialde-aldagaia Orrialde kopurua bistaratzen du "Ezarri orrialde-aldagaia" erreferentzia-puntutik eremu honetaraino.
Erabiltzailearen eremua Aldagai global pertsonalizatua txertatzen du. Erabiltzailearen eremua baldintza-instrukzio baten aldagaia zehazteko erabil dezakezu. Erabiltzailearen eremua aldatzean, aldagaiaren instantzia guztiak eguneratzen dira dokumentuan.
Note.png Ondorengo eremuak txertatzeko, dagokion eremu motak hautatuta egon behar du Mota zerrendan.

Formatua

Egin klik hautatutako eremuari aplikatu nahi diozun formatuan, edo egin klik "Formatu osagarriak" aukeran formatu pertsonalizatua definitzeko.

Erabiltzaileak definitutako eremuentzat, egin klik nahi duzun formatuan Formatua zerrendan edo sakatu "Formatu osagarriak" formatu pertsonalizatua definitzeko.

Izena

Idatzi sortu nahi duzun erabiltzaileak definitutako eremuaren izena. Helburua ezartzeko, egin klik Mota zerrendako "Ezarri erreferentzia" aukeran, idatzi izena koadro horretan eta sakatu Txertatu. Helburu berriari erreferentzia egiteko, egin klik Hautapena zerrendako helburu-izenean.

Balioa

Sartu data- edo ordu-eremuan aplikatu nahi duzun zuzenketa.

Formatua zerrendan, zehaztu balioa testu edo zenbaki gisa txertatu den.

Hautapena

Mota zerrendan hautatutako eremu motaren eremu erabilgarriak zerrendatzen ditu. Eremu bat txertatzeko, egin klik eremuan, eta ondoren, sakatu Txertatu.

Tip.png Zerrendako eremu bat azkar txertatzeko, sakatu Ktrl eta egin klik bikoitza eremuan.

HTML dokumentuetan, bi eremu osagarri daude "Ezarri aldagaia" eremu motarentzat: HTML_ON eta HTML_OFF. Balioa koadroan sartzen duzun testua HTML etiketa ireki (<Value>) edo HTML etiketa itxi (</Value>) bihurtzen da fitxategia HTML dokumentu gisa gordetzen denean, hautatzen duzun aukeraren arabera.

Tip.png Klik bikoitza egiten baduzu sarrera batean Ktrl tekla sakatuta duzula edo nahi duzun aldagaia hautatu eta zuriune-barra sakatzen baduzu, sarrera hori berehala txertatuko da dokumentuan.

Formula

Aukera hori erabilgarri egongo da "Txertatu formula" eremu mota hautatuta dagoenean.

Erreferentzia

Idatzi eremuan bistaratzea nahi duzun testua. Leku-markaren eremua txertatzen ari bazara, idatzi saguaren erakuslea eremu horretan kokatzean laguntza-iradokizun gisa bistaratzea nahi duzun testua.

Desplazamendua

Sartu orrialde-zenbakiaren eremuari aplikatu nahi diozun desplazamendu-balioa, adibidez "+1".

Ikusezina

Eremuaren edukia ezkutatzen du dokumentuan. Eremua marka gris mehe gisa txertatzen da dokumentuan. Aukera hori "Ezarri aldagaia" eta "Erabiltzailearen eremua" eremu motentzat bakarrik dago erabilgarri.

Kapitulu-numerazioa

Kapitulu-zenbakiak berrezartzeko aukerak ezartzen ditu.

Maila

Aukeratu numerazioak zein izenburu edo kapitulu-mailetan hasi behar duen.

Bereizlea

Idatzi izenburuen eta kapitulu-mailen artean bereizle gisa erabili nahi duzun karakterea.

Aplikatu

Erabiltzaileak definitutako eremua gehitzen du Hautapena zerrendan.

Icon
Aplikatu

Ezabatu

Erabiltzaileak definitutako eremua Hautapena zerrendatik kentzen du. Uneko dokumentuan erabiltzen ez diren eremuak bakarrik ken ditzakezu. Uneko dokumentuan erabiltzen den eremu bat zerrendatik kentzeko, aurrena ezabatu eremuaren instantzia guztiak dokumentutik, eta ondoren, kendu eremua zerrendatik.

Ikonoa
Ezabatu