Taula

From LibreOffice Help
Jump to: navigation, search

Testu-dokumentuetan taulak txertatzeko, editatzeko eta ezabatzeko komando guztiak ditu.

Txertatu

Taula

Taula berria txertatzen du.

Zutabeak

Zutabeak txertatzen ditu.

Errenkadak

Txertatu errenkadak.

Ezabatu

Taula

Uneko taula ezabatzen du.

Zutabeak

Hautatutako zutabeak ezabatzen ditu.

Errenkadak

Hautatutako errenkada ezabatzen du.

Hautatu

Taula

Uneko taula hautatzen du.

Zutabea

Uneko zutabea hautatzen du.

Errenkada

Uneko errenkada hautatzen du.

Gelaxka

Uneko gelaxka hautatzen du.

Batu gelaxkak

Taulan hautatutako gelaxken edukia gelaxka bakarrean konbinatzen du.

Zatitu gelaxkak

Gelaxka edo gelaxka taldea zuk zehaztutako gelaxka kopuruan zatitzen du horizontalki edo bertikalki.

Batu taula

Elkarren segidako bi taula taula batean konbinatzen ditu. Taulek elkarren ondoan egon behar dute, paragrafo huts baten bidez bereiztu gabe.

Zatitu taula

Uneko taula bi taulatan zatitzen du kurtsorea dagoen kokalekuan. Komando hori atzitzeko, taulako gelaxka batean eskuineko botoiaz klik egin dezakezu.

Taulentzako autoformatua

Uneko taulari formatuak automatikoki aplikatzen dizkio, letra-tipoa, itzaldura eta ertzak barne.

Autodoitu

Zutabe-zabalera

Zutabe-zabalera elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Hor zutabeen zabalera alda dezakezu.

Zutabe-zabalera optimoa

Zutabe-zabalerak automatikoki doitzen ditu gelaxken edukiarekin bat etortzeko. Zutabe baten zabalera aldatzeak ez dio eragiten gainerako zutabeen zabalerari. Taularen zabalerak ezin du orrialdearen zabalera gainditu.

Banatu zutabeak uniformeki

Hautatutako zutabeen zabalera doitzen du hautapeneko zutabe zabalenaren zabalerarekin bat etortzeko. Taularen guztizko zabalerak ezin du orrialdearen zabalera gainditu.

Errenkada-altuera

Errenkada-altuera elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Hor errenkaden altuera alda dezakezu.

Errenkada-altuera optimoa

Errenkada-altuerak automatikoki doitzen ditu gelaxken edukiarekin bat etortzeko. Hori da taula berrien ezarpen lehenetsia.

Banatu errenkadak uniformeki

Hautatutako errenkaden altuera doitzen du hautapeneko errenkadarik altuenaren altuerarekin bat etortzeko.

Onartu errenkada zatitzea orrialdeen eta zutabeen artean

Uneko errenkadan orrialde-jauzia onartzen du.

Errepikatu izenburu-errenkadak

Taularen goiburukoak ondorengo orrialdeetan errepikatzen ditu taulak orrialde bat baino gehiago hartzen baditu.

Bihurtu

Testua taula

Elkarrizketa-koadro bat irekitzen du, eta hor hautatutako testua taula bihur dezakezu.

Taula testu

Elkarrizketa-koadro bat irekitzen du, eta hor uneko taula testu bihur dezakezu.

Ordenatu

Hautatutako paragrafoak edo errenkadak alfabetikoki edo zenbakiekin ordenatzen ditu. Ordenatzeko hiru gako definitu eta ordenatzeko gako alfanumerikoak edo zenbakizkoak konbina ditzakezu.

Formula

Formula barra irekitzen du formulak sartzeko edo editatzeko.

Zenbaki-formatua

Elkarrizketa-koadro bat irekitzen du, eta hor taulako zenbakien formatua zehaztu dezakezu.

Taularen propietateak

Hautatutako taularen propietateak zehazten ditu, adibidez, izena, lerrokapena, tarteak, zutabe-zabalera, ertzak eta atzeko planoa.