Posta batzeko morroia - Helbideak

From LibreOffice Help
Jump to: navigation, search

Zehaztu posta-batzeko dokumentuarentzako hartzaileak eta helbide-blokearen diseinua.

Note.png Posta batzeko morroiak orri hau irekitzen du datu-basearen helbide-eremuak dituen testu-dokumentua irekita duzula abiarazten baduzu morroia. Morroiak zuzenean orri hau irekitzen badu, Hautatu helbide-zerrenda botoiak Hautatu beste helbide-zerrenda bat izena edukiko du.
Note.png Orri honen titulua Helbide-blokea da gutunen kasuan, eta Helbide-zerrenda mezu elektronikoen kasuan.

Hautatu helbide-zerrenda

Hautatu helbide-zerrenda elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eta hor helbideentzako datu-iturburua aukeratu, helbide berriak gehitu edo helbide-zerrenda berria idatz dezakezu.

Warning.png Une honetan posta-konbinazioa egiteko erabiltzen ari den Calc-eko kalkulu-orriaren datu-iturburu bateko erregistro batzuk editatzen badituzu, aldaketa horiek ez dira ikusiko posta-konbinazioan.

Dokumentu horrek helbide-blokea eduki behar du

Helbide-blokea gehitzen dio posta-batzeko dokumentuari.

Hautatu erabili nahi duzun helbide-blokearen diseinua.

Kendu lerroak eta jarri eremu hutsak

Lerro hutsak helbidetik kanpo uzteko aukera ematen du.

Gehiago

Hautatu helbide-blokea elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

Parekatu eremuak

Parekatu eremuak elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

(Arakatu botoiak)

Erabili arakatze-botoiak aurreko edo hurrengo datu-erregistroko informazioaren aurrebista ikusteko.

Posta batzeko morroia - Sortu agurra