Sarrera-eremua

From LibreOffice Help
Jump to: navigation, search

Dokumentuan klik eginez ireki eta edita dezakezun testu-eremua txertatzen du. Sarrera-eremuak testuentzat erabil ditzakezu, edo aldagaiei beste balio bat emateko.

Dokumentuan sarrera-eremuen edukia aldatzeko, egin klik aldatu nahi duzun eremuan eta editatu testua elkarrizketa-koadroaren beheko koadroan.

Editatu

Goiko koadroak bistaratzen du Eremuak elkarrizketa-koadroko Funtzioak fitxako sarrera-eremuaren Erreferentzia koadroan sartutako izena. Beheko koadroak eremuaren edukia bistaratzen du.

Hurrengoa

Dokumentuko hurrengo sarrera-eremura joaten da. Botoi hori erabilgarri egongo da kurtsorea zuzenean sarrera-eremu baten aurrean kokatu eta Maius+Ktrl+F9 sakatzen duzunean.