Menuak

From LibreOffice Help
Jump to: navigation, search

Menu-barran LibreOffice Math-ekin lan egiteko komando guztiak daude. Erabilgarri dauden eragile guztien zerrenda eta formula-dokumentuak eta haietan dauden objektuak editatzeko, ikusteko, antolatzeko, formateatzeko eta inprimatzeko komandoak daude. Menu-komando gehienak formulak sortzerakoan eta editatzerakoan baino ez daude erabilgarri.

Note.png Landu nahi duzun dokumentuaren leihoak hautatuta egon behar du menu-komandoak erabiltzeko. Era berean, dokumentuko objektu bat hautatu behar duzu, objektuarekin asoziatutako menu-komandoak erabiltzeko.
Warning.png Menuak testuinguruaren araberakoak dira. Alegia, unean egiten ari zaren lanari dagozkion menu-komandoak bakarrik egongo dira erabilgarri. Kurtsorea testuan badago, testua editatzeko behar diren menu-komando guztiak egongo dira erabilgarri. Baina, esate baterako, dokumentu batean irudiak hautatu badituzu, irudiak editatzeko behar dituzun menu-komandoak jarriko zaizkizu eskura.

Fitxategia

Menu honetan formula-dokumentuekin lan egiteko komando orokorrak daude, hala nola ireki, gorde eta inprimatu.

Editatu

Menu honetako komandoak formulak editatzeko erabiltzen dira. Oinarrizko komandoez gain (adibidez, edukiak kopiatzekoak), LibreOffice Math-eko berariazko funtzioak daude; adibidez, leku-markak edo erroreak bilatzea.

Ikusi

Bistaratze eskala ezartzen du eta ikusgai nahi dituzun elementuak definitzen ditu. Komandoak leihoan sartu ditzakezun komando gehienak saguaren klik baten bidez eskuragarri daude Elementuak leihoa Ikusi - Elementuakerabilita ireki baduzu.

Formatua

Menu honetan formulei formatua emateko komandoak daude.

Tresnak

Erabili menu hau ikurren katalogoa irekitzeko eta editatzeko edo kanpoko formulak datu fitxategi gisa edo arbeletik inportatzeko. Programaren interfazea zure beharretara doi daiteke. Programaren aukerak ere alda ditzakezu.

Leihoa

Leihoa menuan, leiho berri bat ireki eta dokumentu-zerrenda ikus dezakezu.

Laguntza

LibreOffice laguntza-sistema abiarazteko eta kontrolatzeko erabil dezakezu Laguntza menua.