LibreOffice Math-eko eginbideak

From LibreOffice Help
Jump to: navigation, search

Atal honetan LibreOffice Math-eko funtzio eta gaitasun garrantzitsu batzuen ikuspegi orokorra topatuko duzu.

LibreOffice Math-ek formulak sortzen laguntzeko hainbat eragile, funtzio eta formateatzeko laguntza ematen ditu. Horiek guztiak hautapen-leiho batean zerrendatzen dira, eta zuk behar duzun elementuan saguarekin klik egin besterik ez duzu, objektua zure lanean txertatzeko. Laguntzan erreferentzia-zerrenda zehatza eta hainbat adibide daude.

Formula sortzea

Diagramak eta irudiak bezala, formulak objektu gisa sortzen dira dokumentuaren barnean. Dokumentu batean formula bat txertatutakoan, LibreOffice Math automatikoki abiarazten da. Formula sortu, editatu eta formateatu ahal izango duzu aurrez definitutako hainbat ikur eta funtzio erabiliz.

Formula zuzenean idaztea

LibreOffice Math-en lengoaia ezagutzen baduzu, formulak zuzenean idatz ditzakezu dokumentuan. Adibidez, idatzi formula hau testu-dokumentu batean: "a sup 2 + b sup 2 = c sup 2". Hautatu testu hori eta aukeratu Txertatu - Objektua - Formula. Testua formatudun formula bihurtuko da.

Note.png Formulak ezin dira kalkulatu LibreOffice Math-en, formula-editorea baita (formulak idazteko eta erakusteko), eta ez kalkulu-programa. Erabili kalkulu-orriak formulak kalkulatzeko, edo kalkulu errazetarako erabili testu-dokumentuaren kalkulu-funtzioa.

Formula Komandoak leihoan sortzea

Erabili LibreOffice Math-en Komandoak leihoa formulak sartu eta editatzeko. Komandoak leihoan sarrerak idaztean, emaitza dokumentuan ikusiko duzu. Formula luze eta konplexuak sortzean ikuspegi orokorra edukitzeko, erabili Tresnak barrako formula-kurtsorea. Funtzio hori aktibatuta dagoenean, kurtsoreak Komandoak leihoan duen kokalekua testu-leihoan ere erakusten da.

Ikur indibidualak

Zeure ikurrak sortu eta karaktereak beste letra-tipo batzuetatik inporta ditzakezu. LibreOffice Math-eko ikurren oinarrizko katalogoan ikur berriak gehitu edo zeure katalogo bereziak sor ditzakezu. Hainbat karaktere berezi ere erabilgarri daude.

Formulak testuinguruetan

Formulekin lan egitea errazteko, erabili laster-menuak, eskumako klik eginez. Bereziki Komandoak leihoan. Laster-menu honek Elementuak leihoan aurki ditzakezun komando guztiak ditu, baita eragileak eta beste, eta formulan txertatu ditzakezu saguaren klik batekin Komandoen leihoan markatu gabe.