Elementua

From LibreOffice Help
Jump to: navigation, search

Komando hori formulan txerta daitezkeen eragile, funtzio, ikur eta formatu-aukeren zerrenda da.

Adibide hauek eragiketa posibleak erakusten dituzte.

Hautapen-leihoa bi zatitan banatuta dago. Leihoaren goiko ikur batean klik eginez, hari dagozkion azpikurrak bistaraten dira leihoaren beheko erdian.

Funtzio horiek azpimenuetan ere atzi ditzakezu Komandoak leihoko laster-menuaren bidez.

Aukeratu Ikusi - Erregela

Eragile unarioak/bitarrak

Hainbat eragile unario eta bitar aurkera ditzakezu zure LibreOffice Math formula eraikitzeko. Unarioa leku-marka bati eragiten dion eragilea da. Binarioa, aldiz, bi leku-marka lotzen dituen eragilea. Elementuen leihoaren behealdean eragile indibidualak bistaratzen dira. Laster-menuak ere, Komandoakleihoan, eragile hauen zerrenda bat dauka, beste eragile batzuez gainera. Elementuen leihoan azaltzen ez diren eragileren bat behar izanez gero, erabili laster-menua edo idatzi zuzenean Komandoak lehioan.

Erlazioak

Hainbat erlazioren artean aukera dezakezu zure LibreOffice Math formula egituratzeko. Erlazio-funtzioak Elementuak leihoaren behealdean bistaratuko dira. Gainera, zerrenda laster-menuan aurkitzen da, Komandoak leihoan. Elementuak leihoan edo laster-menuan azaltzen ez diren erlazioak Komandoak leihoan eskuz idatzi ahal izango dira.

Multzo-eragiketak

Esleitu eragile multzo ezberdinak zure LibreOffice Math formulan azaltzen diren karaktereei. Eragile indibidualak Elementuak leihoaren behealdean azaltzen dira. Jo ezazu laster-menura, Komandoak leihoan, funtzio indibidualen zerrenda berdina ikusteko. Elementuak leihoan aurkitzen ez diren eragileak zuzenean Komandoak leihoan sartu beharko dira. Gainera, formularen beste zatiak zuzenean txertatu ahal izango dira, nahiz eta horien ikurrak dagoeneko existitu.

Funtzioak

Funtzio bat hautatu ezazu leihoaren behealdean. Funtzio hauek Aginduak leihoaren laster-menuan ere dituzu zerrendatuta. Aginduak leihoan eskuz idatzi beharko dituzu Elementuak leihoan ez dauden funtzioak.

Eragileak

Hainbat eragileren artean aukera dezakezu zure LibreOffice Math formula eraikitzeko. Elementuak leihoaren behealdean bistaratuko dira erabilgarri dauden eragile guztiak. Gainera, zerrenda Komandoak leihoko laster-menuan aurkitzen da. Elementuak leihoan edo laster-menuan azaltzen ez diren eragileak Komandoak leihoan eskuz idatzi ahal izango dira.

Atributuak

Hainbat atributuren artean aukeratu ahal izango duzu LibreOffice'Math' formulak aplikatzeko. Zenbait atributu Elementuak leihoaren behealdean bistaratzen dira. Atributu hauek laster-menuan ere zerrendatu dira, Komandoak leihoan. Elementuak leihoan edo laster-menuan azaltzen ez diren atributuak Komandoak leihoan eskuz idatzi ahal izango dira.

Parentesiak

Hainbat kotxete-moten artean aukera dezakezu LibreOffice Math formula eraikitzeko. Kortxete-motak Elementuak leihoaren behealdean bistaratuko dira. Gainera, kortxete hauek laster-menuan zerrendatuko dira, Komandoak leihoan. Elementuak leihoan edo laster-menuan azaltzen ez diren kortxeteak Komandoak leihoan eskuz idatzi ahal izango dira.

Formatua

Hainbat aukera dituzu LibreOffice Math formula bat formateatzeko. Formatu-aukerak Formula Elementuak leihoaren behealdean bistaratzen dira. Aukera hauek laster-menuan ere zerrendatzen dira, Komandoak leihoan.

Beste ikur batzuk

Hainbat ikur matematiko erakusten ditu.

LibreOffice Math-eko adibideak

Ondoren, LibreOffice Math-eko formulen adibideen zerrenda erakusten da.

Formulen erreferentzia-taulak

Erreferentzia-sekzio honek LibreOffice Math-en erabilgarri dauden eragileen, funtzioen, ikurren eta formatu-funtzioen zerrendak ditu. Bistaratuta dauden komandoetako hainbat Elementuak leihoan edo Komandoak leihoko laster-menuan txertatu ahal dira ikonoak erabiliz.


Related Topics

Formulen erreferentzia-taulak