Atributuak

From LibreOffice Help
Jump to: navigation, search

Hainbat atributuren artean aukeratu ahal izango duzu LibreOffice'Math' formulak aplikatzeko. Zenbait atributu Elementuak leihoaren behealdean bistaratzen dira. Atributu hauek laster-menuan ere zerrendatu dira, Komandoak leihoan. Elementuak leihoan edo laster-menuan azaltzen ez diren atributuak Komandoak leihoan eskuz idatzi ahal izango dira.

Ireki laster-menua Komandoak leihoan eta aukeratu Atributuak

Aukeratu Ikusi - Normala ikuspegi maisua ixteko.

Jarraian datorren zerrenda LibreOffice Math-en erabilgarri dauden atributuen zerrenda bat da. Atributuen ondoko ikurrak Elementuak leihotik (aukeratu Ikusi - Elementuak) edo Komandoak leihoko laster-menutik atzitu daitekela adierazten du.

Note.png Ondorengo atributu-funtzioak azaltzean, ikonoko "a" letrak dagokion atributuari esleituko zeniokeen leku-markari egiten dio erreferentzia. Karaktere hori beste karaktere batekin ordeztu dezakezu.

Atributu-funtzioak

Icon
Azentu zorrotza

Leku-marka txertatzen du azentu zorrotzarekin. acute <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Icon
Azentu kamutsa

Leku-marka txertatzen du azentu kamutsarekin. grave <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Icon
Alderantzizko zirkunflexua

Leku-marka txertatzen du gainean alderantzizko zirkunflexuarekin. check <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Icon
Azentu laburra

Leku-marka txertatzen du azentu laburrarekin. breve <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Icon
Eraztun-azentua

Leku-marka txertatzen du gainean zirkuluarekin. circle <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Icon
Bektore-gezia

Leku-marka txertatzen du bektore-geziarekin. vec <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Icon
Tileta

Leku-marka txertatzen du tiletarekin. tilde <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Icon
Zirkunflexua

Leku-marka txertatzen du zirkunflexuarekin ("txapela"). Zuzenean hat <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Icon
Gaineko barra horizontala

Marra ("barra") txertatzen du leku-markaren gainean. bar <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Icon
Gaineko puntua

Leku-marka txertatzen du gainean puntua duela. dot <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Icon
Bektore-gezi zabala

Bektore-gezi zabala txertatzen du leku-markarekin. widevec ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Icon
Tileta zabala

Tileta zabala txertatzen du leku-markarekin. Zuzenean widetilde ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Icon
Azentu zirkunflexu zabala

Zirkunflexu zabala ("txapela") txertatzen du leku-markarekin. widehat ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Icon
Dieresia

Leku-marka txertatzen du gainean bi punturekin. ddot <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Icon
Gaineko marra

Leku-markaren gainean marra txertatzen du. gaineko marra <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan. Marra automatikoki dagokion luzerara egokitzen da.

Icon
Azpiko marra

Leku-markaren azpian marra txertatzen du. underline <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Icon
Marra gainjarria

Leku-marka txertatzen du marra batek zeharkatzen duela. overstrike <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Icon
Gaineko puntu hirukoitza

Leku-markaren gainean hiru puntu txertatzen ditu. dddot <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Icon
Gardena

Leku-marka txertatzen du karaktere garden batentzat. Karaktere horrek "a" letraren lekua hartzen du, baina ez du bistaratzen. phantom <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Ikonoa
Letra-tipo lodia

Leku-marka formatu lodiarekin txertatzen du. bold <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Ikonoa
Letra-tipo etzana

Leku-marka formatu etzanarekin txertatzen du. ital <?> edo italic <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Ikonoa
Aldatu tamaina

Letra-tamaina aldatzeko komandoa txertatzen du, bi leku-markekin. Lehen leku-markak letra-tamainari egiten dio erreferentzia (adibidez, 12), eta bigarrenak testua edukitzen du. Egitura edukia izateko, txertatu tartea balioen artean. Zuzenean size <?> <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Ikonoa
Aldatu letra-tipoa

Letra-tipoa aldatzeko komandoa txertatzen du, bi leku-markekin. Ordeztu lehen leku-marka letra-tipo pertsonalizatu baten izenarekin Serif, Sans edo Finkoa. Ordeztu bigarren leku-marka testuarekin. font <?> <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Erabili color komandoa formularen kolorea aldatzeko. Idatzi color, ondoren kolore-izena (kolore erabilgarriak hauek dira: zuria, beltza, cyan-a, magenta, gorria, urdina, berdea eta horia), eta gero formula, karakterea edo karaktere-sekuentzia. color green size 20 a sarrerak 20 tamaina duen "a" letra berdea ematen du.

nbold eta nitalic komandoek formula osagaien letra lodi eta etzan lehenetsiak kentzen dituzte. Adibidez, kendu letra etzanak x-tik 5 x + 3=28 formalan. Horretarako, idatzi nitalic x-ren aurretik: 5 nitalic x + 3=28.

Note.png "acute", "bar", "breve", "check", "circle", "dot", "ddot", "dddot", "grave", "hat", "tilde" eta "vec" atributuek tamaina finkoa dute. Horien zabalera edo luzera ezin da doitu ikur luze baten gainean jartzen direnean.

Tamaina aldatzeko size n, +n, -n, *n eta /n erabil ditzakezu. n leku-marka da. Metodo hori erabilgarria da formularen oinarrizko tamaina aldaketa egiteko arrazoia denean. size +n eta size -n komandoek puntuaren tamaina aldatzen dute, eta size *n eta size /n komandoek tamaina ehunekotan aldatzen dute. Adibidez, size *1.17 komandoak karaterearen tamaina zehazki % 17 handitzen du.

Warning.png Gogoan izan sarrera batzuetan tarteak sartu behar direla egitura egokia izan dadin. Hori garrantzitsua da, batez ere, atributuak leku-marken ordez balio finkoen bidez zehazten dituzunean.

Informazio gehiago nahi izanez gero LibreOffice Math-i buruz, ikus Kortxeteak eta taldekatzea.

Atributu, indize eta berretzaile eta eskalari buruzko informazioak dokumentuak eraginkortasun handiagoz egituratzen lagunduko dizu.