LibreOffice Impress-eko eginbideak

From LibreOffice Help
Jump to: navigation, search

LibreOffice Impress-ek diagramak, marrazki-objektuak, testua, multimedia eta beste hainbat objektu dituzten diapositiba-aurkezpen profesionalak sortzeko aukera ematen dizu. Nahi izanez gero, Microsoft PowerPoint-eko aurkezpenak ere inporta eta alda ditzakezu.

Pantailako diapositiba-aurkezpenetan, animazioa, diapositiba-trantsizioa eta multimedia aurkezpenak interesgarriago egiteko tekniketako batzuk dira.

Bektore-grafikoak sortzea

Bektore-grafikoak sortzeko LibreOffice Draw-en tresna asko LibreOffice Impress-en daude erabilgarri.

Diapositibak sortzea

LibreOffice Impress-ek txantiloiak eskaintzen dizkizu itxura profesionaleko diapositibak sortzeko.

Diapositibetan hainbat efektu dinamiko ere eslei ditzakezu, animazioa eta trantsizio-efektua barne.

Aurkezpenak sortzea

Hainbat ikuspegi edo orrialde diapositiba-aurkezpena diseinatzean egoten dira erabilgarri. Adibidez, diapositiba-sailkatzaileak diapositiben ikuspegi orokorra koadro txikitan bistaratzen du, eta prospektuaren orrialdeak, berriz, diapositiba eta ikusleei banatu nahi diezun testua bistaratzen ditu.

LibreOffice Impress-ek aurkezpen kronometratua egiteko aukera ematen dizu.

Aurkezpenak argitaratzea

Pantailako diiapositibak prospektu gisa edo HTML dokumentu gisa argitara ditzakezu.

Aurkezpenak egitea

LibreOffice Impress-ek diapositiba-aurkezpenak automatikoki edo eskuz egiteko aukera ematen dizu.