Tresna-barrak

From LibreOffice Help
Jump to: navigation, search

Atal honetan LibreOffice Draw-en erabilgarri dauden tresna-barren ikuspegi orokorra eskaintzen da.

LibreOffice(e)ko tresna-barren konfigurazio lehenetsia azaltzen da informazio orokor honetan.

Taula barra

Taula barrak taulekin lan egitean behar diren funtzioak ditu. Kurtsorea taularen barrura eramatean agertzen da.

Egoera-barra

Dokumentuari buruzko informazioa bistaratzen du egoera-barrak, une honetan hautatutako objektua barne. Egoera-barrako elementu batzuetan klik bikoitza egin dezakezu dagokien elkarrizketa-koadroa irekitzeko.

Kolore-barra

Kolore-barra erakusten edo ezkutatzen du.Bistaratutako kolore-taula aldatzeko, aukeratu Formatua - Area eta ondoren egin klik Koloreak fitxan.

Aukerak barra

Aukerak barra bistaratzeko, aukeratu Ikusi - Tresna-barrak - Aukerak.

Editatu puntuak barra

Editatu Puntuakbarra agertuko da poligono-objektu bat hautatu eta Editatu puntuak ikonoan klik egindakoan.

Irudi-barra

Erabili Irudia barra hautatutako objektu grafikoaren kolorea, kontrastea eta distira ezartzeko.

Testuari formatua emateko barra

Testu-formatua barra bistaratzeko, kokatu kurtsorea testu-objektuaren barruan.

Marra eta betetzea barra

Marra eta betetzea barrak uneko edizio modurako komandoak ditu.

Marrazkia barra

Marrazkia barrak marrazteko tresna nagusiak ditu.

Txertatu

Fontwork

Forntwork objektu bat hautatzean irekitzen da Fontwork tresna-barra.

3D ezarpenak

Hautatutako 3D objektuen propietateak kontrolatzen ditu 3D ezarpenen tresna-barrak.

Barra estandarra

Barra Estandarra erabilgarri dago LibreOffice aplikazio guztietan.