LibreOffice Draw-ren eginbideak

From LibreOffice Help
Jump to: navigation, search

LibreOffice Draw-ek marrazki sinpleak eta konplexuak sortu eta haiek irudi-formatu arruntetara esportatzeko aukera ematen dizu. LibreOffice programetan sortutako taulak, diagramak, formulak eta beste elementu batzuk ere marrazkietan txerta ditzakezu.

Bektore-grafikoak

LibreOffice Draw-ek bektore-grafikoak sortzen ditu bektore matematikoek zehaztutako marrak eta kurbak erabiliz. Bektoreek marrak, elipseak eta poligonoak deskribatzen dituzten, haien geometriaren arabera.

3D objektuak sortzea

LibreOffice Draw-en 3D objektu sinpleak sor ditzakezu, adibidez, kuboak, esferak eta zilindroak, eta objektuen argi-iturria ere alda dezakezu.

Saretak eta gidak

Saretek eta gidek marrazkietako objektuak lerrokatzen laguntzeko gida erakusten dizute. Objektu bat sareta-marrara, gidara edo beste objektu baten ertzera moldatzea ere aukera dezakezu.

Objektuak konektatzea erlazioak erakusteko

LibreOffice Draw-en, objektuak "lotura-marrak" izeneko marra berezien bidez konekta ditzakezu objektuen arteko erlazioa erakusteko. Lotura-marrak kolatze-puntuetan eransten dira marrazki-objektuetan, eta erantsita gelditzen dira konektatutako objektuak lekuz aldatzean. Lotura-marrak erabilgarriak dira organigramak eta diagrama teknikoak sortzeko.

Neurriak bistaratzea

Diagrama teknikoek sarritan objektuen neurriak erakusten dituzte marrazkietan. LibreOffice Draw-en, kota-lerroak erabil ditzakezu neurri linealak kalkulatzeko eta bistaratzeko.

Galeria

Galeriak irudiak, animazioak, soinuak eta beste elementu batzuk dauzka, eta horiek marrazkietan eta beste LibreOffice programa batzuetan txertatu eta erabil ditzakezu.

Grafiko-fitxategiaren formatuak

LibreOffice Draw-k grafiko-fitxategien hainbat formatu arruntetara esporta dezake, adibidez, BMP, GIF, JPG eta PNG.