Warning: This Help page is relevant to LibreOffice up to version 6.0.
For updated Help pages, visit https://help.libreoffice.org.

URL automatikoki ezagutzeko eginbidea desaktibatzea

From LibreOffice Help
Jump to: navigation, search

Testua idaztean, LibreOffice aplikazioak automatikoki ezagutzen du URLa izan daitekeen hitza, eta hitz hori hiperesteka bidez ordezkatzen du. LibreOffice aplikazioak zuzeneko karaktere-atributuen bidez (kolorea eta azpimarra) ematen die formatua hiperestekei. Karaktere horien propietateak karaktere-estilo jakin batekin lortzen dira.

Idazten ari zaren bitartean LibreOffice aplikazioak URLak automatikoki ezagutzea nahi ez baduzu, eginbide hori hainbat modutan desaktibatu dezakezu.

URLa ezagutzeko eginbidea desegitea

  1. When you are typing and notice that a text has just been automatically converted into a hyperlink, press Ctrl+Z to undo this formatting.
  2. Bihurtze horretaz beranduago konturatzen bazara, hautatu hiperesteka eta aukeratu Formatua - Formatu lehenetsia menu-komandoa.

URLa ezagutzeko eginbidea desaktibatzea

  1. Kargatu mota jakin bateko dokumentu bat. Mota horri aldatu nahi diozu URLa ezagutzeko eginbidea.

    URLa ezagutzeko eginbidea testu-dokumentuetan aldatu nahi baduzu, ireki testu-dokumentu bat.
  2. Aukeratu Tresnak – Autozuzenketa - Autozuzenketako aukerak.
  3. Autozuzenketa elkarrizketa-koadroan, hautatu Aukerak fitxa.
  4. URLa ezagutzea aukera desautatzen baduzu, hitzak ez dira automatikoki hiperestekekin ordeztuko.

    LibreOffice Writer-en bi kontrol-lauki daude URLa ezagutzea aukeraren aurrean. Lehen zutabeko laukia geroago editatzeko da, eta bigarren zutabekoa, berriz, Autozuzenketa testua idazten den bitartean egiteko.

Related Topics

Turning Off AutoCorrect