Erakutsi marrazteko funtzioak

From LibreOffice Help
Jump to: navigation, search

Egin klik Marrazki-barra irekitzeko edo ixteko. Uneko dokumentuan formak, lerroak, testuak eta legendak gehi ditzakezu barra horretatik.

Writer-eko eta Calc-eko dokumentuetan marrazki-barra aktibatzeko eta desaktibatzeko, tresna-barra estandarreko ikono bat erabil dezakezu.

Icon
Erakutsi marrazteko funtzioak
Tip.png You can change which buttons are visible in the toolbars. Right-click a toolbar to access the Visible Buttons command.

Hautapena

Ikonoa
Uneko dokumentuan objektuak hauta ditzakezu. Objektu bat hautatzeko, egin klik objektuan geziaren bidez. Objektu bat baino gehiago hautatzeko, arrastatu hautapen-marko bat objektuen inguruan. Hautapenean objektu bat gehitzeko, Maius sakatu eta egin klik objektuan.

Line

Icon
Marra zuzen bat marrazten du uneko dokumentuan arrastatzen duzun lekuan. Marra 45 gradutara mugatzeko, Maius sakatuta eduki arrastatzen ari zarenean.
Tip.png Marra batean testua txertatzeko, egin klik bikoitza marran eta idatzi edo itsatsi zure testua. Testuaren noranzkoa eta marra marrazteko arrastatzean zuen noranzkoa bat datoz. Marra ezkutatzeko, hautatu Marrazki-objektuen propietateen barranMarra-estiloa koadroanIkusezinaeremua.

Laukizuzena

Icon
Laukizuzen bat marrazten du uneko dokumentuan arrastatzen duzun lekuan. Karratu bat marrazteko, Maius sakatuta eduki arrastatzen ari zarenean. Egin klik laukizuzenaren izkina bat jarri nahi duzun lekuan, eta arrastatu nahi duzun tamainaraino.

Elipsea

Icon
Obalatu bat marrazten du uneko dokumentuan arrastatzen duzun lekuan. Egin klik obalatua marraztu nahi duzun lekuan, eta arrastatu nahi duzun tamainaraino. Zirkulu bat marrazteko, Maius sakatuta eduki arrastatzen ari zarenean.

Poligonoa

Icon

Marra zuzenen segmentuen serie batez osatutako marra marrazten du. Marra-segmentua marrazteko arrastatu, marra-segmentuaren bukaera-muturra definitzeko egin klik eta ondoren marra-segmentu berri bat marrazteko arrastatu. Egin klik bikoitza marra marrazten amaitzeko. Forma itxi bat sortzeko, egin klik bikoitza marraren hasiera-puntuan.

Puntu berriek 45ºko angeluak izateko, mantendu sakatuta Maius tekla poligonoa marrazten duzun bitartean.

Editatu puntuak moduaren bidez poligonoaren puntu indibidualak interaktiboki alda daitezke.

Kurba

Icon
Bezier-en kurba leuna marrazten du. Egin klik kurba hastea nahi duzun lekuan, arrastatu, askatu, eta ondoren, eraman erakuslea kurba amaitzea nahi duzun lekura eta egin klik. Kurban marra zuzenen segmentu bat gehitzeko erakuslea lekuz aldatu eta egin klik berriro. Egin klik bikoitza kurba marrazten amaitzeko. Forma itxi bat sortzeko, egin klik bikoitza kurba hasiko den lekuan. Arrastatzean egindako distantziak zehaztuko du kurbaren arkua.

Forma libreko marra

Icon
Draws a freeform line where you drag in the current document. To end the line, release the mouse button. To draw a closed shape, release the mouse button near the starting point of the line.

Zirkulu-arkua

Icon
Zirkulu-arku bat marrazten du uneko dokumentuan. Zirkulu-arku bat marrazteko, arrastatu obalatu bat nahi duzun tamainaraino, eta ondoren zirkulu-arkuaren hasiera-puntua definitzeko egin klik. Aldatu lekuz erakuslea bukaera-muturra jarri nahi duzun lekura eta egin klik. Ez daukazu obalatuan klik egin beharrik. Zirkulu batean oinarritutako arkua marrazteko, Maius sakatuta eduki arrastatzen ari zarenean.

Elipse-atala

Icon
Obalatu baten arkuak eta bi erradiok definitutako forma bete bat marrazten du uneko dokumentuan. Elipse-atala marrazteko, arrastatu obalatu bat nahi duzun tamainaraino eta ondoren, lehenengo erradioa definitzeko egin klik. Aldatu lekuz erakuslea, bigarren erradioa jarri nahi duzun lekura eta egin klik. Ez daukazu obalatuan klik egin beharrik. Elipse-atala marrazteko, Maius sakatuta eduki arrastatzen ari zarenean.

Zirkulu-segmentuak

Icon
Zirkulu-arku batek eta diametroak definitutako forma bete bat marrazten du uneko dokumentuan. Zirkulu-segmentu bat marrazteko, arrastatu zirkulu bat nahi duzun tamainaraino, eta ondoren diametroaren hasiera-puntua definitzeko egin klik. Aldatu lekuz erakuslea diametroaren bukaera-muturra jarri nahi duzun lekura eta egin klik. Ez daukazu zirkuluan klik egin beharrik. Elipse-atala marrazteko, Maius sakatuta eduki arrastatzen ari zarenean.

Text Box

Icon
Testuaren noranzko horizontala duen testu-koadroa marrazten du, uneko dokumentuan arrastatzean. Nahi duzun tamainako testu-koadroa marrazten du dokumentuaren edozein lekutan, eta ondoren idatzi edo itsatsi testua. Biratutako testua lortzeko biratu testu-koadroa.

Testu-animazioa

Icon
Testu animatua txertatzen du noranzko horizontala duen testuaren uneko dokumentuan.

Legendak

Icon
Noranzko horizontala duen testuaren legenda angeluzuzen batean bukatuko den marra marrazten du, uneko dokumentuan arrastatzen hasten zaren lekutik. Legendaren tamaina aldatzeko arrastatu legendaren helduleku bat. Test bat gehitzeko, egin klik legendaren ertzean, eta ondoren idatzi edo itsatsi zure testua. Legenda angeluzuzen bat legenda biribil bihurtzeko, arrastatu izkinako helduleku handiena saguaren erakusleak esku itxura duenean.

Oinarrizko formak

Dokumentuan irudiak txertatzeko erabil dezakezun Oinarrizko formak tresna-barra irekitzen du.

Ikonoa
Oinarrizko formak

Ikur-formak

Ikur formak tresna-barra irekitzen du, eta horren bidez, grafikoak txerta daitezke dokumentuan.

Ikonoa
Ikur-formak

Bloke-geziak

Bloke geziak tresna-barra irekitzen du eta hortik grafikoak txerta daitezke dokumentuan.

Ikonoa
Bloke-geziak

Fluxu-diagramak

Legendak Fluxu-diagramak tresna-barra irekitzen du eta dokumentuan grafikoak txertatzeko erabil daiteke.

Ikonoa
Fluxu-diagramak

Legendak

Legendak tresna-barra irekitzen du eta dokumentuan grafikoak txertatzeko erabil daiteke.

Ikonoa
Legendak

Izarrak eta bandak

Izarrak eta bandak tresna-barra irekitzen du eta dokumentuan grafikoak txertatzeko erabil daiteke.

Ikonoa
Izarrak

Puntuak

Zure marrazkian puntuak edita daitezke.

Fontwork galeria

Opens the Fontwork dialog from which you can insert styled text not possible through standard font formatting into your document.

Ikonoa
Fontwork galeria

Fitxategitik

Image

Estrusioa aktibatu/desaktibatu

3D efektuak aktibatzen eta desaktibatzen ditu hautatutako objektuentzat.

Asiako hizkuntzen euskarria

These commands can only be accessed after you enable support for Asian languages in Tools - Options' - Language Settings - Languages'.

Legenda bertikalak

Icon
Noranzko bertikala duen testuan legenda angeluzuzen batean bukatuko den marra marrazten du, uneko dokumentuan arrastatzen hasten zaren lekutik. Legendaren tamaina aldatzeko arrastatu legendaren helduleku bat. Test bat gehitzeko, egin klik legendaren ertzean, eta ondoren idatzi edo itsatsi zure testua. Legenda angeluzuzen bat legenda biribil bihurtzeko, arrastatu izkinako helduleku handiena saguaren erakusleak esku itxura duenean. Asiako hizkuntzen euskarria gaituta dagoenean erabil daiteke soilik.

Testu bertikala

Icon
Noranzko bertikala duen testuaren testu-koadroa marrazten du, uneko dokumentuan klik egitean edo arrastatzean Egin klik dokumentuko edozein lekutan, eta idatzi edo itsatsi testua. Gainera, testua gehitu nahi duzun lekura eraman dezakezu kurtsorea. Arrastatu testu-koadro bat eta ondoren idatzi edo itsatsi zure testua. Asiako hizkuntzen euskarria gaituta dagoenean soilik erabil daiteke.

Related Topics

Marrazki barran lan egiteko argibideak.