ODBC konexioa

From LibreOffice Help
Jump to: navigation, search

ODBC datu-baseentzako ezarpenak zehazten ditu.

Erregistroak LibreOffice aplikazioko datu-baseen taula batean editatzeko edo gehitzeko, taulak indize-eremu bakarra eduki behar du.

Solaris eta Linux plataformetan, saiatu JDBC kontrolatzailea erabiltzen ODBC kontrolatzailearen ordez. Ikus http://www.unixodbc.org Solaris edo Linux-en ODBC inplementatzeko.

Windows-en Microsoft Access datu-basera konektatzeko, erabili ADO edo Access datu-basearen interfazea ODBCren ordez.

Note.png ODBCren kontrolatzaileak datu-basearen fabrikatzaileak hornitzen eta onartzen ditu. LibreOffice aplikazioak ODBC 3 estandarra bakarrik onartzen du.

ODBC datu-basearen izena

Sartu datu-basearen fitxategirako bide-izena.

Arakatu

Egin klik aukera horretan ODBC datu-iturburua hautatzeko elkarrizketa-koadroa irekitzeko:

Aukeratu datu-iturburu bat

Hautatu zein datu-iturburutara konektatzea nahi duzun ODBC erabiltzean. Ondoren, sakatu Ados.

Autentifikazioa

Datu-baseen morroia