Glosario orokorra

From LibreOffice Help
Jump to: navigation, search

Glosario honek LibreOffice(e)ko termino garrantzitsuenen azalpenak ditu.

Erabili glosarioa LibreOffice(e)ko edozein aplikaziotan aurkitzen dituzun termino arrotzak bilatzeko.

Zenbaki-sistema

Zenbakiak adierazteko erabilgarri dagoen karaktere kopuruak definitzen du zenbaki-sistema bat. Sistema hamartarrak, esate baterako, 10 karaktere ditu oinarri: 0 eta 9 bitarteko zenbakiak; sistema bitarrak bi: 0 eta 1 zenbakiak; eta sistema hamaseitarra 16 karakterez dago osatuta (0tik 9ra arteko zenbakiak eta A-tik F-ra bitarteko letrak).

Esteka

Estekak komandoa Editatu menuan dago. Komandoa aktibatzeko, gutxienez esteka batek egon behar du uneko dokumentuan. Objektu bat txertatzen duzunean (grafiko bat, adibidez), zuzenean kopia dezakezu dokumentuan, edo esteka moduan txertatu.

Objektua zuzenean txertatzen denean dokumentuan, dokumentua handitu egiten da, gutxienez objektuak dituen byteak gehitzen baitzaizkio. Aukera horrekin, dokumentua gorde eta beste ordenagailu batean ireki dezakezu; txertatutako objektua dokumentuko kokaleku berberean egongo da.

Objektua esteka gisa txertatzen baduzu, berriz, fitxategi-izenaren erreferentzia besterik ez zaio gehituko dokumentuari. Fitxategiaren neurria, beraz, ez da ia handituko, bide-izenak eta fitxategiaren erreferentziak hartzen duten tokia bakarrik. Dokumentua beste ordenagailu batean irekiz gero, estekatutako fitxategiak erreferentzian adierazitako leku berberean egon beharko du, objektua ikusi ahal izateko dokumentuan.

Erabili Editatu - Estekak dokumentuan estekatutako fitxategiak zein diren ikusteko. Estekak kendu egin daitezke, nahi izanez gero. Honek esteka honda dezake eta objektua zuzenean txertatu.

SQL datu-basea / SQL zerbitzaria

SQL datu-basea SQL interfazea eskaintzen duen datu-sistema da. SQL datu-baseak maiz erabiltzen dira bezero/zerbitzari sareetan, hau da, hainbat bezero zerbitzari zentral batean (adib. SQL zerbitzari batean) sartzeko antolatutako sareetan, eta horregatik esaten zaie SQL zerbitzariaren datu-baseak, edo, laburrago esateko, SQL zerbitzariak.

LibreOffice(e)n kanpoko SQL datu-baseak integra ditzakezu. Disko gogorrean edo sarean egon daitezke kokatuta, ODBC bidez nahiz LibreOffice(e)n integratutako Jatorrizko kontrolatzaile baten bidez atzi ditzakezu datuak.

SQL

SQL (Structured Query Language) datu-baseetan kontsultak egiteko erabiltzen den lengoaia bat da. LibreOffice bidez kontsultak egiteko bi aukera dituzu: SQL erabiltzea edo saguarekin interaktiboki egitea.

Erlatiboki eta absolutuki gordetzea

Zenbait elkarrizketa-koadrotan (adib. Editatu - AutoTestua) fitxategiak absolutuki ala erlatiboki gorde nahi dituzun aukera dezakezu.

Erlatiboki gordetzea aukeratzen baduzu, dokumentuko grafiko kapsulatuak edo fitxategi gisa txertatutako bestelako objektuak erlatiboki gordeko dira fitxategi-sistemako kokaleku horrekiko. Kasu horretan, ez du axola non dagoen gordeta direktorio-egitura. Edonola ere, fitxategiak aurkitu egingo dira (betiere, erreferentzia unitate edo bolumen berean badago). Hori garrantzitsua da, dokumentua erabilgarria izan dadin guztiz bestelako direktorio-egitura edo unitate- edo bolumen-izena duten beste ordenagailu batzuetan. Erlatiboki gordetzea gomendatzen da, halaber, direktorio-egitura bat sortu nahi baduzu Interneteko zerbitzari batean.

Absolutuki gordetzea nahiago baduzu, beste fitxategiekiko erreferentziak ere absolutu gisa definituko dira, hau da, unitate, bolumen edo erroko direktorioan oinarrituta. Bide honek badu abantailarik: erreferentziak dituen dokumentua beste direktorio edo karpeta batera eraman ahal izango da, erreferentzien balioa galdu gabe.

Lerro solteak (alargunak eta umezurtzak)

Alargunak eta umezurtzak tipografian erabili ohi diren terminoak dira. Alarguna paragrafo bukaerako lerro labur bat da, eta, testua inprimatzean, hurrengo orrialdeko goialdean agertzen da bakarrik. Umezurtza, aldiz, paragrafo baten lehen lerroa da, aurreko orrialdearen bukaeran bakarrik inprimatzen dena. LibreOffice testu-dokumentuetan, horrelakoak automatikoki ez agertzea aukera dezakezu, hautatutako paragrafo-estiloan oinarrituta. Orrialde berean zehatz dezakezu paragrafo bateko zenbat lerro mantendu behar diren elkarrekin.

RTF

Testu-fitxategiak elkartrukatzeko garatutako fitxategi-formatua da RTF (Rich Text Format). Eginbide berezi gisa aipa daiteke, zuzenean irakur daitekeen testu-informazio bihurtzen dela formatua. Baina, tamalez, beste fitxategi-formatu batzuekin alderatuta, nahiko fitxategi handiak sortzen ditu.

Datu-base erlazionala

Formalki deskribatutako taulen multzo gisa antolatutako datu-bilduma bat da datu-base erlazionala. Mota horretako datu-baseetan modu askotan atzi edo berrantola daitezke datuak datu-baseko taulak berriro antolatu beharrik gabe.

Datu-base erlazionalak kudeatzeko sistema (RDBMS) batekin, datu-base erlazional bat sor, egunera eta administra dezakezu. Erabiltzaile batek sartutako Structured Query Language (SQL)ko instrukzioak edo aplikazio-programa batek dituenak erabiltzen ditu RDBMS programak, eta datu-basea sortu edo eguneratzen du, edo datu-baserako sarbidea ematen du.

Datu-base erlazionalak nolakoak diren ikusteko, erosketa bat jarriko dugu adibide gisa, bezeroen, erosketen eta fakturen taulak dituen datu-base batean. Faktura taulan ez dira agertzen bezeroen edo erosketen datuak; bezeroen eta erosketen tauletako eremuen erreferentziak agertuko dira, lotura erlazional edo erlazio bidez. Adibidez, bezeroaren izena agertu beharrean, bezero-taulako bezeroaren IDa agertuko da.

Erregistroan egiaztatuta

Inprimaketan erabiltzen den termino tipografiko bat da. Liburuetan, egunkarietan eta aldizkarietan aurrealdeko eta atzealdeko lerroak elkarren parean, maila berean, inprimatuko direla esan nahi du. 'Erregistroan egiaztatuta' ezaugarriarekin errazago irakur daitezke orrialdeak, lerro arteko itzal grisek dirdira egitea eragozten baitu. 'Erregistroan egiaztatuta' terminoak erreferentzia egiten die, orobat, altuera bera duten alboko testu-zutabeetako lerroei.

Paragrafoa, paragrafo-estiloa edo orrialde estiloa 'erregistroan egiaztatu' gisa definitzen duzunean, eragindako karaktereen oinarrizko lerroak orri-sareta bertikal batean lerrokatzen dira, letra-tamaina edo grafikorik badagoen kontuan hartu gabe. Nahi baduzu sareta honetako ezarpenak zehatz ditzakezu orrialde-estiloaren ezaugarri gisa.

Lehen mailako gakoa

Datu-baseko eremuen identifikatzaile unibokoa da lehen mailako gakoa. Datu-baseko eremuen identifikatzaile bakarra erabiltzen da datu-base erlazionaletan, beste taula batzuetako datuak atzitzeko. Beste taula bateko lehen mailako gakoari, kanpoko gakoa esaten zaio.

LibreOffice(e)n, taularen diseinu-ikuspegian definitzen da lehen mailako gakoa, hautatutako eremuaren errenkada-goiburuko laster-menuan komando egokia aukeratuta.

PNG

Portable Network Graphics (PNG) grafikoen fitxategi-formatu bat da. Fitxategiak konpresio-faktore hautagarri baten bidez konprimatzen dira, eta, JPG formatuan ez bezala, PNG fitxategietako informazioa ez da sekula galtzen konprimatzean.

OpenGL

OpenGL 3Dko grafiko-hizkuntza da, hasiera batean SGIk (Silicon Graphics Inc) garatutakoa. Lengoaia horren bi dialekto erabiltzen dira gehien: Batetik, Microsoft OpenGL, Windows NTn erabiltzeko prestatutakoa, eta, bestetik, Cosmo OpenGL, SGIk egindakoa. Azken hori grafiko-hizkuntza independentea da, eta plataforma eta ordenagailu mota guztientzat balio du - baita 3-D grafikoetako hardware berezirik ez duten makinentzat ere.

OLE

Object Linking and Embedding (OLE)ko objektuak helburuko dokumentuekin esteka daitezke, edo, nahiago bada, kapsulatu egin daitezke. Kapsulatzean, objektuaren kopia bat eta iturburuko programaren xehetasunak txertatzen dira helburuko dokumentuan. Objektua editatu nahi izanez gero, iturburuko programa aktibatu besterik ez duzu, objektuan klik bikoitza eginez.

ODBC

Open Database Connectivity (ODBC) protokolo-arau bat da, aplikazioek datu-baseak atzitzeko erabiltzen dena. SQL (Structured Query Language) kontsulta-lengoaia erabiltzen du. LibreOffice(e)n, datu-base bakoitzean kontsultak egiteko SQL komandoak erabili nahi duzun aukera dezakezu. Bestela, laguntza interaktiboa erabil dezakezu kontsulta saguaren bidez definitzeko, eta LibreOffice(e)k automatikoki itzuliko du SQLra.


Objektua

Datuak dituen pantailako elementu bat da objektua. Aplikazio-datuak adieraz ditzake, hala nola, testua edo irudia.

Objektuak independenteak dira, eta ez dute eraginik bata bestearengan. Datuak dituen edozein objekturi komando batzuk eslei dakizkioke. Hala, esate baterako, objektu grafiko batek irudia editatzeko komandoak ditu; kalkulu-orriak, berriz, kalkuluak egiteko komandoak ditu.

Laster-menua

To activate the context menu of an object, first click the object with the left mouse button to select it, and then, click the right mouse button. Some context menus can be called even if the object has not been selected. Context menus are found just about everywhere in LibreOffice.

Karaktereen arteko tartea doitzea

Elkarren ondoko letren arteko tartea handitzeko edo txikitzeko aukera eskaintzen du karaktere-tarteak; testuaren itxura orokorra hobetzeko erabili ohi da.

Karaktere-tartearen taulek zein letrek behar duten tarte handiagoa adierazten dute. Taula horiek, normalean, letra-tipoaren osagai bat izaten dira.

JDBC

Java Database Connectivity (JDBC) API erabil dezakezu LibreOffice(e)tik datu-base batera konektatzeko. JDBC kontrolatzaileak Java programazio-lengoaian idatzita daude, eta plataforma jakin bati lotu gabekoak dira.

Formatua

Formateatzeak, testu-tratamenduko edo DTP programa baten bidez testuari emandako diseinu bisuala adierazten du hemen. Besteak beste, honakoak barne hartzen ditu: paper-formatua, orrialde-ertzak, letra-tipoak, letra-efektuak, koskak eta tarteak. Testuak zuzenean nahiz LibreOffice(e)ko estiloen bidez formatea ditzakezu.

Biratze-koadroa

  1. In form controls, a spin button is a property of a numerical field, currency field, date field, or time field. If the property "Spin button" is enabled, the field shows a pair of symbols with arrows pointing to opposing directions, either vertically or horizontally.
  2. Basic IDEn, biratze-botoi bat zenbakizko eremurako erabiltzen den izena da, bi gezi-ikurrekin batera.

Zenbakizko balioak idatz ditzakezu biratze-koadroan, edo balioak hauta ditzakezu gora gezia edo behera gezia botoiekin. Teklatuan 'gora gezia' eta 'behera gezia' teklak erabil ditzakezu biratze-koadroko balioak handitzeko edo txikitzeko. 'Orrialdea gora' eta 'Orrialdea behera' erabil ditzakezu biratze-koadroaren gehieneko eta gutxieneko balioa ezartzeko.

Biratze-koadroak zenbakizko balioak definitzen baditu, neurri-unitate bat ere defini dezakezu, adibidez, 1 cm edo 5 mm, 12 ptu edo 2".

DDE

"Dynamic Data Exchange" hitzen laburdura da, eta OLEren "Object Linking and Embedding" aurrekaria da. DEEren bidez, objektuak fitxategi-erreferentzien bidez estekatzen dira, ez dira kapsulatzen.

DEE esteka bat sor dezakezu prozedura hau erabiliz: Hautatu zenbait gelaxka Calc kalkulu-orri batetik, eta kopiatu arbelean; ondoren, beste kalkulu-orri batera joan, eta hauta ezazu Editatu - Itsatsi berezia elkarrizketa-koadroa. Hautatu Esteka aukera, edukia DEE esteka moduan txertatzeko. Esteka bat aktibatzen denean, txertatutako gelaxka-area jatorrizko fitxategitik irakurriko da.

Testu konplexuen diseinua (CTL)

Testu konplexuen diseinua duten hizkuntzek ezaugarri hauetako batzuk edo guztiak izan ditzakete:

  • Zati asko dituzten karaktere edo Glyphs-ak dituen hizkuntzan idazten ari zara.
  • Testuaren noranzkoa eskuinetik ezkerrera da.

LibreOffice(e)k CTL gisa onartzen ditu hindia, thailandiera, hebreera eta arabiera.

Enable CTL support using Tools - Options' - Language Settings - Languages'.

Bézier Objektua

Pierre Bézier matematikari frantsesak garatu zuen Bézier kurba. Matematikoki definitutako kurba da, eta bi dimentsioko grafiko-aplikazioetan erabiltzen da. Lau puntuk definitzen dute kurba: hasierako kokalekuak eta bukaerako kokalekuak, eta erdiko bi puntu bereizik. Bézier objektuak alda daitezke puntu horiek saguarekin mugituz.

ASCII

ren laburdura. ASCII ordenagailu pertsonaletan letra-tipoak bistaratzeko karaktere-jokoa da. 128 karakterek osatzen dute, letrak, zenbakiak, puntuazio-karaktereak eta ikurrak barne. ASCII karaktere-joko hedatuak 256 karaktere ditu. Karaktere bakoitzak zenbaki bakar bat du esleituta, eta zenbaki horri ASCII kodea esaten zaio.

HTML orriek 7 biteko ASCII karaktere-jokoko karaktereak besterik ez dituzte onartzen. Bestelako karaktereak -dieresi alemanak, esaterako- kode-konbinazio baten bidez bereizten dira. LibreOffice esportatzeko iragazkiak automatikoki egiten ditu beharrezko aldaketak.

Atrakatzea

Some windows in LibreOffice, for example the Styles and Formatting window and the Navigator, are "dockable" windows. You can move these windows, re-size them or dock them to an edge. On each edge you can dock several windows on top of, or alongside each other; then, by moving the border lines, you can change the relative proportions of the windows.

To undock and re-dock, holding down the Ctrl key, double-click a vacant area in the window. In the Styles and Formatting window, you can also double-click a gray part of the window next to the icons, while you hold down the Ctrl key.

Atrakatzea (Autoezkutatu)

Beste leihoren bat atrakatuta duten leiho-ertzetan botoi bat izango duzu eskura, eta, botoi horrekin, leihoa erakutsi edo ezkutatu ahal izango duzu.

  • Leiho-ertzeko botoia erabiltzen baduzu beste leihoa ikusteko, leihoa ikusgai egongo da, harik eta berriz ere eskuz ezkutatzen duzun arte (botoi bera sakatuz).
  • Leiho-ertzean klik eginda bistaratzen baduzu leihoa, Autoezkutatze funtzioa aktibatuko duzu. Autoezkutatu funtzioaren bidez, ezkutatutako leihoa aldi baterako erakuts daiteke bere ertzean klik eginez. Dokumentuan klik egindakoan, atrakatutako leihoa berriz ezkutatzen da.

Zuzenean edo estiloen bidez formateatzea

Dokumentu bat estiloak erabili gabe formateatzen denean, "zuzenean" formateatzen dela esaten da. Horrek esan nahi du, testua eta bestelako objektuak (markoak, taulak,...) atributuak zuzenean aplikatuz aldatzen direla. Formatuak hautatutako eremuan soilik izango du eragina, eta aldaketak banan-banan egin beharko dira. Estiloak, bestetik, ez zaizkio zuzenean aplikatzen testuari; aitzitik, Estilo eta Formatua leihoan definitzen dira lehenengo, eta gero aplikatzen dira. Bide horrek badu abantailarik: esate baterako, estilo bat aldatzen duzunean, estilo hori aplikatu zaien dokumentu zati guztiak batera aldatuko dira.

Formatu zuzena ezabatu dezakezu zure dokumentutik testu osoa Ktrl+A laster-teklekin aukeratuz, eta gero Formatua - Garbitu zuzeneko formatua hautatuz.

IME

Input Method Editor esan nahi du IMEk. Erabiltzaileak programa honen bidez mendebaldekoak ez diren karaktere-jokoetako karaktere konplexuak idatz ditzake teklatu estandarra erabiliz.