Orokorra

From LibreOffice Help
Jump to: navigation, search

Orokorra atalean, dokumentuak gordetzeko ezarpen lehenetsiak hauta daitezke eta fitxategi-formatuak hauta daitezke.

Choose Tools - Options' - Load/Save - General'

Kargatu

Kargatu erabiltzaileak zehaztutako ezarpenak dokumentuarekin batera

Dokumentu batean gordetako erabiltzailearen ezarpenak kargatzen ditu dokumentuarekin batera.

Kargatu erabiltzailearen ezarpenak dokumentuarekin bateraez badago hautatuta, erabiltzailearen ezarpen hauek aplikatuko dira:

  • Fitxategia - Inprimatu - Aukerak eremuko ezarpen erabilgarriak,
  • Fax-izena,
  • Testu-taulen aurreko paragrafo arteko tarteen aukerak,
  • Esteka, eremu-funtzio eta diagramen eguneratze automatikoari buruzko informazioa,
  • Karaktere asiarren formatuak erabiltzeari buruzko informazioa.

Ondorengo ezarpenak beti kargatzen dira dokumentuarekin, aukera hau hautatuta egon ala ez:

  • Dokumentuari lotutako datu-iturburua eta ikuspegia.

Kargatu inprimagailuaren ezarpenak dokumentuarekin

Gaitzen bada, inprimagailuaren ezarpenak dokumentura kargatuko dira. Inprimigailu-elkarrizketan inprimagailua eskuz aldatzen ez bada, dokumentua urruneko inprimagailu batean inprimitu daiteke. Gaitzen ez bada, zure inprimagailu estandarra erabiliko da dokumentua inprimatzeko. Uneko imprimagailuaren ezarpenak dokumentuan gordeko dira aukera hori gaitua edo desgaitua egon.

Gorde

Saving Documents Automatically

Editatu dokumentuaren propietateak gorde aurretik

Gorde honela komandoa hautatzen duzun bakoitzean Propietateak elkarrizketa-koadroa agertuko dela zehazten du.

Egin beti babeskopia

Dokumentuaren aurreko bertsioa gordetzen du babeskopia gisa, dokumentua gordetzen duzunean. LibreOffice(e)k babeskopia bat sortzen duen bakoitzean, aurreko babeskopia ordezten du. .BAK da babeskopiaren luzapena.

Babeskopiaren kokalekua aldatzeko, aukeratu Tresnak - Aukerak' - LibreOffice - Bideak', eta babeskopiaren fitxategia gordetzeko bide berri bat sartu.

Gorde berreskuratze automatikoaren informazioa

Irekitako dokumentu guztiak kraskatzen direneanLibreOffice(e)k informazio guztia berrezartzen du. Gordetzeko maiztasuna zehatz daiteke.

minutuz behin

Berreskuratze-aukera automatikoaren maiztasuna minututan zehazten du.

Dokumentua ere automatikoki gorde

Zehazten du LibreOfficee(k) irekita dauden dokumentu guztiak gordeko dituela berreskuratze informazioa gordetzean. Berreskuratze automatikoak erabiltzen duen denbora-tarte berdina erabiltzen du.

Gorde fitxategi-sistemako URL erlatiboak

Aukera honen bidez fitxategi-sistemako eta Interneteko URLaren helbide erlatiboa hauta daiteke. Helbide erlatiboa posible da iturburu-dokumentua eta erreferentzia dokumentuak unitate berean badaude.

Helbide erlatiboak uneko dokumentua kokatuta dagoen direktoriotik hasten dira beti. Helbide absolutuak, aldiz, erroko direktoriotik hasten dira beti. The following table demonstrates the difference in syntax between relative and absolute referencing:

Adibideak Fitxategi-sistema Internet
erlatiboa ../irudiak/img.jpg ../irudiak/img.jpg
absolutua fitxategia:///c|/lanak/irudiak/img.jpg http://myserver.com/work/images/img.jpg
Warning.png Argibideak beti bide-izen absolutua erakusten du. Nolanahi ere, dokumentua HTML formatuan gordetzen bada, LibreOffice(e)k bide-izen erlatibo bat sartuko du kontrol-lauki egoki bat hautatzen bada.

Hautatu koadro hau fitxategi-sistemako URLak erlatiboki gordetzeko.

Gorde interneteko URL erlatiboak

Hautatu koadro hau Interneteko URLak erlatiboki gordetzeko.

Fitxategi-formatu lehenetsiaren eta ODFren ezarpenak

ODF formatuaren bertsioa

OpenOffice.org 3 eta StarOffice 9-k ezaugarri berriak aurkezten dituzte, honako formatua erabiliz gorde behar direnak: OpenDokument 1.2. bertsioa. OpenOffice.org 2 eta StarOffice 8 bertsio zaharragoak ODF 1.0/1.1 fitxategi formatuak erabiltzen dituzte. Fitxategi formatu zaharrek ezin dituzte software berriaren ezaugarri berri guztiak gorde.

Uneko LibreOffice bertsioak dokumentuak ODF 1.0/1.1 eta 1.2. formatuetan ireki ditzake.

Dokumentu bat gordetzen duzunean, dokumentua ODF 1.2, ODF 1.2 (Hedatua) edo aurreko ODF 1.0/1.1 formatuarekin gorde nahi duzun hauta dezakezu.

Note.png Une honetan, ODF 1.2 formatuak (hedatuak) Draw eta Impress fitxategietan iruzkinak edukitzea uzten du. Iruzkin horiek txertatu daitezke Txertatu - Iruzkina klikatuz softwarearen azkeneko bertsioan. Iruzkinak galduko dira softwarearen bertsio berrian gorde baina bertsio zaharragoetan kargatzen badira.

Hainbat enpresak edo erakundek ODF dokumentuak 1.0/1.1 formatuan eska ditzakete. Dokumentua gordetzeko formatua aukeratu dezakezu zerrenda-koadroan.

The ODF 1.2 Extended (compat) mode is a more backward-compatible ODF 1.2 extended mode. It uses features that are deprecated in ODF1.2 and/or it is 'bug-compatible' to older OpenOffice.org versions. It may be useful, if you need to interchange ODF documents with users, who use pre-ODF1.2 or ODF1.2-only legacy applications.

Jakinarazi ODF formatuan edo formatu lehenetsian gordetzen ez denean

Abisu bat jasotzea aukeratu dezakezu dokumentua OpenDocument ez den formatuan gordetzen baduzu edo lehenetsitako formatu gisa ezarri ez baduzu Kargatu/Gorde - Orokorra klikatuz, Aukerak elkarrizketa-koadroan.

Hauta daiteke dokumentu mota desberdinak gordetzean lehenetsi gisa aplikatuko den fitxategi-formatua. Microsoft Office erabiltzen duten pertsonekin dokumentuak trukatzen badituzu beti, adibidez, hemen zehatz daiteke LibreOffice(e)k Microsoft Office fitxategi-formatua lehenetsi gisa erabil dezala.

Dokumentu mota

Hautatu zein dokumentu motarentzat definitu nahi duzun fitxategi mota lehenetsia.

Gorde beti honela

Ezkerrean hautatutako motako dokumentuak beti fitxategi mota hau bezala gordeko direla zehazten du. Uneko dokumentuarentzat beste fitxategi mota bat hauta daiteke Gorde honela elkarrizketa-koadroan.