Bilatu - Testu osoko bilaketa

From LibreOffice Help
Jump to: navigation, search

Bilaketa-terminoen edozein konbinazio duten LibreOffice laguntzako dokumentuak bilatzen ditu testu osoko bilaketa funtzioak. Horretarako, Bilaketa-terminoa testu-eremuan idatzi hitz bat edo gehiago.

Bilaketa-terminoa testu-eremuak gorde egiten ditu azkena sartutako hitzak. Berriro bilaketa errepikatzeko, egin klik geziaren ikonoan eta hautatu terminoa zerrendan.

Bilaketa egindakoan, emaitza onenak goian direla ordenatuta agertzen dira dokumentu-izenburuak zerrendan. Sarrera bati dagokion laguntza-dokumentua kargatzeko, egin klik bikoitza gainean edo bestela hautatu eta egin klikBistaratu botoian.

Bilaketa dokumentu-izenburuetara mugatzeko, hautatu Bilatu izenburuetan bakarrik kontrol-laukia.

Hitz osoak bakarrik kontrol-laukiak bilaketa zehatzak egiteko aukera emango dizu. Kontrol-lauki hau markatuta badago, hitz osatu gabeak ez ditu aurkituko. Sartzen duzun bilaketa-terminoa beste hitz luzeago baten zati gisa ere bilatzea nahi baduzu, ez hautatu kontrol-lauki hau.

Bilaketa-terminoen edozein konbinazio sar dezakezu, zuriunez bereizita. Bilaketak ez ditu maiuskulak eta minuskulak bereizten.

Tip.png Indize eta testu osoko bilaketak beti unean hautatutako LibreOffice aplikazioan aplikatzen dira. Hautatu aplikazio egokia laguntza-ikustailearen tresna-barrako zerrenda-koadroa erabiliz.

Related Topics

LibreOffice laguntzaren leihoa

Edukia - Laguntzaren gai nagusiak

Tips and Extended Tips

Indizea - Gako hitzen bidezko bilaketa Laguntzan

Laster-markak kudeatzea