LibreOffice datu-basea

From LibreOffice Help
Jump to: navigation, search

LibreOffice Base-n, datu-baseen hainbat fitxategi-formatutan gordetako datuak eskuratu ditzakezu. Jatorrian, LibreOffice Base-k fitxategi lauko datu-baseen formatu batzuk onartzen ditu, esaterako, dBase formatua. LibreOffice Base datu-base erlazionaletara konektatzeko ere erabil dezakezu, adibidez, MySQL edo Oracle datu-baseak.

Mota hauetako datu-baseak irakurtzeko soilik dira LibreOffice Base-n. LibreOffice Base-tik ezin da datu-basearen egitura aldatu edo datu-baseko erregistroak editatu, txertatu eta ezabatu mota hauetako datu-baseetan:

  • Kalkulu-orrien fitxategiak
  • Testu-fitxategiak
  • Helbide-liburuko datuak

LibreOffice aplikazioan datu-baseak erabiltzea

  • Datu-basearen fitxategi berri bat sortzeko, aukeratu Fitxategia - Berria - Datu-basea.

Datu-baseen morroiak LibreOffice aplikazioan datu-baseen fitxategiak sortzen eta datu-base berriak erregistratzen laguntzen dizu.

Note.png Datu-basearen fitxategiak datu-basearentzako kontsultak, txostenak eta inprimakiak ditu, baita erregistroak gordetzen diren datu-baserako esteka ere. Formatuari buruzko informazioa ere datu-basearen fitxategian gordetzen da.
  • Datu-basearen fitxategia irekitzeko, aukeratu Fitxategia - Ireki. Fitxategi mota zerrenda-koadroan, hautatu "Datu-basearen dokumentuak" bakarrik ikustea. Hautatu dokumentu bat eta sakatu Ireki.

Related Topics

Viewing a Database

Registering and Deleting a Database

Creating a New Database

Working with Tables

Working with Queries

Working with Forms

Creating Reports

Importing and Exporting Data in Base

Database Overview

Menuak

Tresna-barrak

Datu-baseetako laster-teklak

Wiki page about Base