Egiaztatu eguneratzeak dauden

From LibreOffice Help
Jump to: navigation, search

Eguneratzerik badagoen eskuz edo automatikoki begiratu dezakezu.

Note.png Eguneratzerik badagoen begiratzean, instalatutako gehigarri guztien eguneratzerik badagoen ere begiratuko da.

Aukeratu Laguntza – Begiratu eguneratzerik badagoen eskuz begiratzeko.

Eguneratzeen bilaketa automatikoa gaitu edo desgaitzeko, erabili Tresnak - Aukerak - LibreOffice - Lineako eguneratzea aukera.

  • Eguneratze bat erabilgarri badago, menu-barrako ikono batek
    Ikonoa
    eguneratzearen berri emango dizu. Egin klik ikonoan informazio gehiago duen elkarrizketa-koadro bat irekitzeko.

Begiratu eguneratzerik badagoen elkarrizketa-koadroa bistaratuko da, eta han LibreOffice(e)ren lineako eguneratzeari buruzko informazioa ikusiko duzu.

  1. Gaitu Interneteko konexio bat LibreOffice(e)rako.

    Proxy zerbitzari bat behar baduzu, sartu proxy-aren ezarpenak Tresnak - Aukerak - Internet – Proxy-a aukeran.
  2. Aukeratu Begiratu eguneratzerik badagoen zure bulegoko aplikazio multzoaren bertsio berriagoa badagoen ikusteko.

Bertsio berriagoa erabilgarri badago eta LibreOffice horiek automatikoki deskargatzeko konfiguratuta ez badago, ekintza hauetako edozein hauta dezakezu:

  • Deskargatu bertsio berria.
  • Instalatu deskargatutako fitxategiak.
  • Eten eguneratzeen bilaketa hau oraingoz.

LibreOffice fitxategiak automatikoki deskargatzeko konfiguratuta badago, berehala hasiko da deskargatzen. Elkarrizketa-koadroa ikonotu arren, deskargatzen jarraituko du.

Deskarga automatikoak desgaituta badaude, abiarazi deskarga eskuz.

Eguneratzerik aurkitzen ez bada, elkarrizketa-koadroa itxi dezakezu.

Warning.png LibreOffice eguneratzeko administratzailearen eskubideak eduki behar dituzu.