Warning: This Help page is relevant to LibreOffice up to version 6.0.
For updated Help pages, visit https://help.libreoffice.org.

WEEKDAY

From LibreOffice Help
Jump to: navigation, search

WEEKDAY

Adierazitako data-balioaren asteko eguna ematen du. Modurik zehaztu ez bada edo modua = 1 definitu bada, 1 (igandea) eta 7 (larunbata) arteko osoko zenbaki gisa ematen du emaitza. Modua=2 definitu bada, zenbakitzea Astelehena=1 balioarekin hasiko da, eta modua=3 definitu bada, Astelehena=0 balioarekin.

Sintaxia

WEEKDAY(Zenbakia; Modua)

Zenbakia, data-balio gisa, asteko eguna kalkulatzeko erabiliko den data-balioaren zenbaki hamartarra da.

Moduak kalkulua egiteko modua definitzen du. Modua =1 definitu bada, asteko egunak igandetik hasita kontatuko dira (Modua parametroa falta denean ere lehenespena hori izango da). Modua =2 definitu bada, asteko egunak astelehena=1 baliotik hasita kontatuko dira. Modua = 3 definitu bada, astelehena= 0 baliotik hasita.

Note.png Balio hauek Tresnak - Aukerak' - LibreOffice Calc - Kalkulatu' aukeran hautatutako dataren formatu estandarrari soilik aplikatzen zaizkio.

Adibideak

=WEEKDAY("2000/06/14") funtzioak 4 ematen du emaitza gisa (Modua parametroa falta da eta horregatik erabili da kontatzeko modu estandarra. Kontatzeko modu estandarrak Igandea hartzen du lehen egun gisa. 2000ko ekainaren 14a asteazkena izan zen eta, beraz, asteko 4. eguna).

=WEEKDAY("1996/07/24";2) funtzioak 3 ematen du emaitza gisa (Modua parametroa 2 da eta, beraz, astelehena da asteko 1. eguna. 1996ko uztailaren 24a asteazkena izan zen eta, beraz, 3.a).

=WEEKDAY("1996/07/24";1) funtzioak 4 ematen du emaitza gisa (Modua parametroa 1 da eta, beraz, igandea da asteko 1. eguna. 1996ko uztailaren 24a asteazkena izan zenez, asteko 4.a izan zen).

=WEEKDAY(NOW()) funtzioak uneko egunaren zenbakia ematen du.

Tip.png A1 gelaxkako eguna laneguna den adierazten duen funtzio bat lortzeko, honela erabili behar dituzu IF eta WEEKDAY funtzioak:
IF(WEEKDAY(A1;2)<;6;"Laneguna";"Asteburua")