Kalkulu-orrietan inprimatze-areak erabiltzea

From LibreOffice Help
Jump to: navigation, search

Kalkulu-orri bateko zein gelaxka-area inprimatuko den defini dezakezu.

Inprimatzeko definitutako areakoak ez diren gelaxkak ez dira inprimatuko edo esportatuko. Inprimatze-arearik definitu gabeko orriak ez dira inprimatuko edo PDF fitxategi batera esportatuko, baldin eta dokumentua ez bada Excel formatukoa.

Note.png Excel formatuan irekitako fitxategietan, inprimatze-arearik definitu gabeko orri guztiak inprimatuko dira. Gauza bera gertatzen da Excel formatuko kalkulu-orri bat PDF fitxategi batera esportatzean.

Inprimatze-area bat definitzeko

  1. Hautatu inprimatu nahi dituzun gelaxkak.
  2. Aukeratu Formatua - Inprimatze-areak - Definitu.

Inprimatze-area batean gelaxkak gehitzeko

  1. Hautatu lehendik dagoen inprimatze-arean gehitu nahi dituzun gelaxkak.
  2. Aukeratu Formatua - Inprimatze-areak - Gehitu.

Inprimatze-area bat garbitzeko

  • Aukeratu Formatua - Inprimatze-areak - Gehitu.

Orrialde-jauziaren aurrebista erabiltzea inprimatze-areak editatzeko

Orrialde-jauziaren aurrebistan, inprimatze-areak eta orrialde-jauzien areak ertz urdin batekin markatzen dira, eta zentratutako orrialde-zenbaki gris bat edukitzen dute. Inprimatzekoak ez diren areek atzeko plano gris bat edukitzen dute.

Orrialde-jauziaren area berri bat definitzeko, arrastatu ertza kokaleku berri batera. Orrialde-jauziaren area berri bat definitzen duzunean, orrialde-jauzi automatiko bat ordezten du eskuzko orrialde-jauzi batek.

Inprimatze-areak ikusteko eta editatzeko

  1. Aukeratu Ikusi - Orrialde-jauziaren aurrebista.

    Orrialde-jauziaren aurrebistaren zoom lehenetsia aldatzeko, egin klik bikoitza Egoera-barrako ehunekoaren balioan, eta hautatu zoom-faktore berri bat.
  2. Editatu inprimatze-area.

    Inprimatze-area baten tamaina aldatzeko, arrastatu arearen ertz bat kokaleku berri batera.

    Inprimatze-area bateko eskuzko orrialde-jauzi bat ezabatzeko, arrastatu orrialde-jauziaren ertza inprimatze-areatik kanpora.

    Inprimatze-area bat garbitzeko, arrastatu arearen ertz bat arearen kontrako ertzera.
  3. Orrialde-jauziaren aurrebistatik irteteko, aukeratu Ikusi - Normala.

Related Topics

Inprimatu beharreko orri kopurua definitzea

Errenkadak edo zutabeak orrialde guztietan inprimatzea

Editatu inprimatze-areak