Tauletan Autoformatua erabiltzea

From LibreOffice Help
Jump to: navigation, search

Autoformatuarekin berehala aplikatu ahal izango diozu formatua orri bati nahiz hautatutako gelaxka-area bati.

Orri bati edo hautatutako gelaxka-area bati Autoformatua aplikatzeko

  1. Hautatu formateatu nahi dituzun gelaxkak, zutabeetako eta errenkadetako izenburuak barne.
  2. Aukeratu Formatua - Autoformatua.
  3. Autoformatuan zein propietate sartuko diren zehazteko, egin klik Gehiago botoian.
  4. Egin klik Ados botoian.

    Formatua aplikatuko zaio hautatutako gelaxka-areari.
Note.png Aldaketarik ez baduzu ikusten gelaxka-edukiaren kolorean, aukeratu Ikusi - Nabarmendu balioak.

Kalkulu-orrietarako Autoformatua definitzea

Kalkulu-orri guztietan erabilgarri egongo den Autoformatu berri bat defini dezakezu.

  1. Formateatu orri bat.
  2. Aukeratu Editatu - Hautatu dena.
  3. Aukeratu Formatua - Autoformatua.
  4. Sakatu Gehitu.
  5. Gehitu formatua elkarrizketa-koadroko Izena eremuan, idatzi formatuarentzako izena.
  6. Egin klik Ados botoian.

Related Topics

Formatua - Autoformatua