Testua zutabetan

From LibreOffice Help
Jump to: navigation, search

Testua zutabetan izeneko elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Hautatutako gelaxketako edukia hainbat gelaxketara zabaltzeko ezarpenak sar ditzakezu elkarrizketa-koadro horretan.

Aukeratu Datuak - Testua zutabetan

Gelaxka edukiak hainbat gelaxkatara zabaltzeko

Komaz bereizitako balioak (CSV) dituzten gelaxkak errenkada bereko hainbat gelaxkatara zabal ditzakezu.

Adibidez, A1 gelaxkak komaz bereizitako 1,2,3,4 balioak dauzka, eta A2 gelaxkak A,B,C,D testua.

  1. Hautatu gelaxka edo gelaxka-area hedatzeko.
  2. Hautatu Datuak - Testua zutabeetara.

    Testua zutabeetara elkarrizketa-koadroa ikusiko duzu.
  3. Hautatu bereizlearen aukerak. Uneko gelaxka-edukiak hainbat gelaxkatara nola eraldatuko diren erakusten du aurrebistak.

Zabalera finko bat hauta dezakezu, eta ondoren aurrebistako erregelan klik egin dezakezu gelaxka-jauzien posizioak ezartzeko.

Bereizle-karaktereak hauta edo sar ditzakezu jauzi-puntuen posizioak definitzeko. Bereizle-karaktereak kendu egiten dira emaitzaren gelaxka-edukitik.

Adibidean koma hautatu duzu bereizle-karaktere gisa. A1 eta A2 gelaxkak lau zutabetara zabalduko dira bakoitza. A1 gelaxkak 1 dauka, B1 gelaxkak 2, etab.


Related Topics

CSV testuko fitxategiak irekitzea eta gordetzea

CSV testu-fitxategiak formulekin inportatzea eta esportatzea