Estatistika-funtzioak. Lehen zatia.

From LibreOffice Help
Jump to: navigation, search

RSQ

Pearson-en korrelazio-koefizientearen karratua ematen du, zehaztutako balioen arabera. RQS (edo mugatze-koefizientea) egokitzapenaren kalitatearen neurria da, eta erregresio-analisiak egiteko erabil daiteke.

Sintaxia

RSQ(Y_datuak; X_datuak)

Y_datuak: datu-puntuen matrizea edo area.

X_datuak: datu-puntuen matrizea edo area.

Adibidea

=RSQ(A1:A20;B1:B20): A eta B zutabeetako datu-serieen mugatze-koefizienteak kalkulatzen ditu.

INTERCEPT

Lerroak Y ardatza zein puntutan ebakiko duen kalkulatzen du, lehendik ezagutzen diren X balioen eta y balioen bidez.

Sintaxia

INTERCEPT(datuak_Y; datuak_X)

Datuak_Y: behatutako datuen mendeko multzoa da.

Datuak_X: behatutako datuen multzo independentea da.

Zenbakiak dauzkaten izenak, matrizeak edo erreferentziak erabili behar dira hemen. Zenbakiak zuzenean ere sar daitezke.

Adibidea

Ebakidura kalkulatzeko, erabili adibideko kalkulu-orriko D3:D9 gelaxkak Y balio gisa eta C3:C9 X balio gisa. Hauxe izango litzateke sarrera:

=INTERCEPT(D3:D9;C3:C9) = 2.15.

EXPONDIST

Banaketa esponentziala ematen du.

Sintaxia

EXPONDIST(Zenbakia; lambda; M)

Zenbakia: funtzioaren balioa da.

Lambda: parametro-balioa da.

C funtzioaren forma zehazten duen balio logikoa da. C = 0 bada, dentsitate-funtzioa kalkulatzen du; C = 1 bada, banaketa kalkulatzen du.

Adibidea

=EXPONDIST(3;0,5;1): 0,78 ematen du.

COUNTIFS

Returns the count of rows or columns that meet criteria in multiple ranges.

COUNTIF

Gelaxka-area batean irizpide jakin batzuk betetzen dituzten elementuen kopurua ematen du.

The search supports regular expressions. You can enter "all.*", for example to find the first location of "all" followed by any characters. If you want to search for a text that is also a regular expression, you must precede every character with a \ character. You can switch the automatic evaluation of regular expression on and off in Tools - Options - LibreOffice Calc - Calculate.

Sintaxia

COUNTIF(area; irizpideak)

Area: irizpideak aplikatu behar zaizkion area.

Criteria indicates the criteria in the form of a number, an expression or a character string. These criteria determine which cells are counted. If regular expressions are enabled in calculation options you may also enter a search text in the form of a regular expression, e.g. b.* for all cells that begin with b. If wildcards are enabled in calculation options you may enter a search text with wildcards, e.g. b* for all cells that begin with b. You may also indicate a cell address that contains the search criterion. If you search for literal text, enclose the text in double quotes.

Adibidea

2000 eta 2009 bitarteko zenbakiak ditu A1:A10 gelaxka-areak. B1 gelaxkak 2006 zenbakia dauka. B2 gelaxkan, sartu formula hau:

=COUNTIF(A1:A10;2006) - honek 1 itzultzen du

=COUNTIF(A1:A10;B1) - honek 1 itzultzen du

=COUNTIF(A1:A10;2006) - honek 1 itzultzen du

=COUNTIF(A1:A10;"<"&B1) - B1 gelaxkak 2006 balioa duenean, honek 6 itzultzen du

=COUNTIF(A1:A10;C2), C2 gelaxkan ">2006" testua ipinita (komatxo bikoitzik gabe) - A1:A10 areako > 2006 gelaxka kopurua kalkulatzen du.

Zenbaki negatiboak soilik zenbatzeko: =COUNTIF(A1:A10;"<0")

COUNTBLANK

Gelaxka hutsen kopurua ematen du.

Sintaxia

COUNTBLANK(Area)

Area> gelaxken areako gelaxka hutsen kopurua ematen du.

Adibidea

=COUNTBLANK(A1:B2): 4 itzuliko du A1, A2, B1 eta B2 gelaxkak hutsik badaude.

COUNTA

Argumentu-zerrendan zenbat balio dauden adierazten du. Testu-sarrerak ere kontatu egiten dira, nahiz eta 0 luzerako karaktere-kate hutsa eduki. Argumentu bat matrizea edo erreferentzia bada, ez ikusi egingo zaie matrizeko edo erreferentziako gelaxka hutsei.

Sintaxia

COUNTA(balioa 1; balioa 2; ... balioa 30)

Balioa 1; Balioa 2, ...: kontatu beharreko balioak dituzten 1 eta 30 arteko argumentuak dira.

Adibidea

Balioa 1 - 4 eremuetako 2, 4, 6 eta zortzi sarrerak kontatu behar dira.

=COUNTA(2;4;6;"eight") = 4. Balioen kopurua 4 da, beraz.

COUNT

Argumentu-zerrenda batean zenbat zenbaki dauden adierazten du. Testu-sarrerei ez ikusi egiten zaie.

Sintaxia

COUNT(balioa 1; balioa 2; ... balioa 30)

Balioa 1; Balioa 2, ...: kontatu beharreko balioak dituzten 1 eta 30 arteko balioak edo areak dira.

Adibidea

Balioa 1 - 4 eremuetako 2, 4, 6 eta zortzi sarrerak kontatu behar dira.

=COUNT(2;4;6;"eight") = 3. Zenbakien kopurua 3 da, beraz.

CHITEST

Khi-karratuaren independentzia-frogan oinarrituta, bi froga-serieren ausazko banaketako desbiderapen-probabilitatea ematen du. Datuen khi-karratuaren banaketa ematen du CHITEST funtzioak.

CHIDIST funtzioarekin ere lor daiteke CHITEST funtzioak ematen duen probabilitatea; horretarako, ausazko laginaren khi-karratua parametro gisa eman beharko da, datu-errenkadaren ordez.

Sintaxia

CHITEST(DatuakB; DatuakE)

Datuak_B: behatutako datuen matrizea da.

DatuakE esperotako datuen bitartea da.

Adibidea

Datuak_B (behatutakoa) Datuak_E (esperotakoa)
1 195 170
2 151 170
3 148 170
4 189 170
5 183 170
6 154 170

=CHITEST(A1:A6;B1:B6): 0,02 ematen du. Probabilitate horrekin betetzen da khi-karratuaren banaketa teorikoa.

CHISQINV

CHISQDIST funtzioaren alderantzizkoa ematen du.

Sintaxia

Probabilitatea : alderantzizko khi-karratuaren banaketa kalkulatu behar zaion probabilitate-balioa.

Askatasun_graduak: khi-karratuaren funtzioaren askatasun-graduak.

CHISQ.INV.RT

Khi-karratuaren banaketaren ilara bakarreko probabilitatearen alderantzizkoa ematen du.

Sintaxia

CHIINV(zenbakia; askatasun_graduak)

Kopurua: errore-probabilitatearen balioa da.

Askatasun_graduak: probaren askatasun-graduak dira.

Adibidea

Dado bat 1020 aldiz bota da. Hauek izan dira 1 eta 6 bitarteko zenbakien emaitzak: 195, 151, 148, 189, 183 eta 154 aldiz atera dira (behatutako balioak). Hipotesia da dadoak ez duela tranparik.

Goian emandako formularen bidez zehazten da ausazko laginaren khi-karratuaren banaketa. Dadoa n aldiz botata, zenbaki bakoitza agertzeko probabilitatea 1/6 denez, espero den balioa 1020/6 = 170 izango da, eta khi-karratuaren formulak 13,27 emango du.

(Behatutako) khi-karratua, CHIINV khi-karratua (teorikoa) baino handiagoa edo berdina bada, hipotesia baztertu egingo da, handiegia izango baita teoriaren eta saiakuntzaren arteko desbiderapena. Behatutako khi-karratua CHIINV baino txikiagoa bada, hipotesia baietsi egingo da adierazitako errore-probabilitatearekin.

=CHIINV(0,05;5): 11,07 ematen du.

=CHIINV(0,02;5): 13,39 ematen du.

Errore-probabilitatea % 5ekoa bada, dadoa ez da benetakoa. Errore-probabilitatea % 2koa bada, ez dago dadoa trukatuta dagoela pentsatzeko arrazoirik.

CHISQ.INV

Khi-karratuaren banaketaren ezkerreko ilararen probabilitatearen alderantzizkoa ematen du.

Sintaxia

CHISQ.INV(Probability; DegreesFreedom)

Probabilitatea : alderantzizko khi-karratuaren banaketa kalkulatu behar zaion probabilitate-balioa.

Askatasun_graduak: khi-karratuaren funtzioaren askatasun-graduak.

Adibidea

=CHIINV(0,05;5): 11,07 ematen du.

CHISQDIST

Adierazitako khi-karratuaren bidez, hipotesia berresten duen probabilitate-balioa ematen du. CHISQ.DIST.RT funtzioak ausazko lagin baten khi-karratuaren balioa kalkulatzen du, balio guztien "(behatutako balioa - espero den balioa)^2/espero den balioa" batuz, eta hortik abiatuta zehazten du probatu beharreko hipotesiaren errore-probabilitatea.

CHITEST funtzioarekin ere lor daiteke CHISQ.DIST.RT funtzioak zehaztutako probabilitatea.

Sintaxia

CHISQ.DIST.RT(Zenbakia; Askatasun_graduak)

Zenbakia: ausazko laginaren khi-karratuaren balioa da, errore-probabilitatea kalkulatzeko erabiliko dena.

Askatasun_graduak: probaren askatasun-graduak dira.

Adibidea

=CHISQ.DIST.RT(13,27; 5) 0,0209757694 ematen du.

Ausazko laginaren khi-karratuaren balioa 13,27 bada eta saiakuntzak 5 graduko askatasuna badu, orduan, hipotesia bete egingo da % 2ko errore-probabilitatearekin.

CHISQDIST

Probabilitate-dentsitatearen funtzioaren balioa, edo khi-karratuaren banaketari dagokion banaketa metatuaren funtzioa ematen du.

Sintaxia

CHISQDIST(Zenbakia; Askatasun_graduak; Metatua)

Zenbakia: ausazko laginaren khi-karratuaren balioa da, errore-probabilitatea kalkulatzeko erabiliko dena.

Askatasun_graduak: probaren askatasun-graduak dira.

Metagarria (aukerakoa): 0 edo Faltsua izan daiteke probabilitate-dentsitatearen funtzioa kalkulatzeko. Beste edozein balio edo Egiazkoa izan daiteke, edo ez ikusi egin dakioke, probabilitate-dentsitatearen funtzioa kalkulatzeko.

Adibidea

=CHISQ.DIST(3; 2; 0) equals 0.1115650801, the probability density function with 2 degrees of freedom, at x = 3.

=CHISQ.DIST(3; 2; 1) equals 0.7768698399, the cumulative chi-square distribution with 2 degrees of freedom, at the value x = 3

CHISQDIST

Probabilitate-dentsitatearen funtzioaren balioa edo khi-karratuaren banaketari dagokion banaketa metatuaren funtzioa.

Sintaxia

CHISQDIST(Zenbakia; Askatasun_graduak; Metatua)

Zenbakia: funtzioa kalkulatu behar zaion zenbakia da.

Askatasun_graduak: khi-karratuaren funtzioaren askatasun-graduak.

Metatua (aukerakoa): 0 edo Faltsua, probabilitate-dentsitatearen funtzioa kalkulatzen du. Beste balio batzuk edo Egiazkoa izanez gero, edo ez ikusi eginez gero, banaketa metatuaren funtzioa kalkulatzen du.

CHIINV

Khi-karratuaren banaketaren ilara bakarreko probabilitatearen alderantzizkoa ematen du.

Sintaxia

CHIINV(zenbakia; askatasun_graduak)

Kopurua: errore-probabilitatearen balioa da.

Askatasun_graduak: probaren askatasun-graduak dira.

Adibidea

Dado bat 1020 aldiz bota da. Hauek izan dira 1 eta 6 bitarteko zenbakien emaitzak: 195, 151, 148, 189, 183 eta 154 aldiz atera dira (behatutako balioak). Hipotesia da dadoak ez duela tranparik.

Goian emandako formularen bidez zehazten da ausazko laginaren khi-karratuaren banaketa. Dadoa n aldiz botata, zenbaki bakoitza agertzeko probabilitatea 1/6 denez, espero den balioa 1020/6 = 170 izango da, eta khi-karratuaren formulak 13,27 emango du.

(Behatutako) khi-karratua, CHIINV khi-karratua (teorikoa) baino handiagoa edo berdina bada, hipotesia baztertu egingo da, handiegia izango baita teoriaren eta saiakuntzaren arteko desbiderapena. Behatutako khi-karratua CHIINV baino txikiagoa bada, hipotesia baietsi egingo da adierazitako errore-probabilitatearekin.

=CHIINV(0,05;5): 11,07 ematen du.

=CHIINV(0,02;5): 13,39 ematen du.

Errore-probabilitatea % 5ekoa bada, dadoa ez da benetakoa. Errore-probabilitatea % 2koa bada, ez dago dadoa trukatuta dagoela pentsatzeko arrazoirik.

CHISQDIST

Khi-karratuaren independentzia-frogan oinarrituta, bi froga-serieren ausazko banaketako desbiderapen-probabilitatea ematen du. Datuen khi-karratuaren banaketa ematen du CHITEST funtzioak.

CHISQ.DIST funtzioarekin ere lor daiteke CHISQ.TEST funtzioak ematen duen probabilitatea; horretarako, ausazko laginaren khi-karratua parametro gisa eman beharko da, datu-errenkadaren ordez.

Sintaxia

CHISQ.TEST(DatuakB; DatuakE)

DatuakB behatutako datuen matrizea da.

DatuakE esperotako datuen bitartea da.

Adibidea

Datuak_B (behatutakoa) Datuak_E (esperotakoa)
1 195 170
2 151 170
3 148 170
4 189 170
5 183 170
6 154 170

=CHITEST(A1:A6;B1:B6): 0,02 ematen du. Probabilitate horrekin betetzen da khi-karratuaren banaketa teorikoa.

CHIDIST

Adierazitako khi-karratuaren bidez, hipotesia berresten duen probabilitate-balioa ematen du. CHIDIST funtzioak ausazko lagin baten khi-karratuaren balioa kalkulatzen du, balio guztien "(behatutako balioa - espero den balioa)^2/espero den balioa" batuz, eta hortik abiatuta zehazten du probatu beharreko hipotesiaren errore-probabilitatea.

CHITEST funtzioarekin ere lor daiteke CHIDIST funtzioak zehaztutako probabilitatea.

Sintaxia

CHIDIST(Zenbakia; Askatasun_graduak)

Zenbakia: ausazko laginaren khi-karratuaren balioa da, errore-probabilitatea kalkulatzeko erabiliko dena.

Askatasun_graduak: probaren askatasun-graduak dira.

Adibidea

=CHIDIST(13,27; 5) 0,02 ematen du.

Ausazko laginaren khi-karratuaren balioa 13,27 bada eta saiakuntzak 5 graduko askatasuna badu, orduan, hipotesia bete egingo da % 2ko errore-probabilitatearekin.

BINOM.INV

Returns the smallest value for which the cumulative binomial distribution is greater than or equal to a criterion value.

Sintaxia

BINOM.INV(Trials; SP; Alpha)

Saioak: saio independenteen kopurua da.

SP saio bakoitzaren arrakasta-probabilitatea da.

AlphaThe border probability that is attained or exceeded.

Adibidea

=BINOM.INV(8;0.6;0.9) returns 7, the smallest value for which the cumulative binomial distribution is greater than or equal to a criterion value.

BINOM.DIST

Banaketa binomialaren probabilitatea ematen du.

Sintaxia

BINOM.DIST(X;saioak;SP;C)

X: saio multzo batean lortutako arrakasta kopurua da.

Saioak: saio independenteen kopurua da.

SP saio bakoitzaren arrakasta-probabilitatea da.

C = 0 idatzita, gertaera bakar baten probabilitatea kalkulatzen da, eta C = 1 idatzita, probabilitate metatua.

Adibidea

=BINOMDIST(A1;12;0,5;0): 0tik12ra bitarteko balioak sartzen badira A1 gelaxkan eta txanpona 12 aldiz botatzen bada, Aurrealdea A1en adierazi adina aldiz ateratzeko probabilitatea kalkulatzen du, hau da, A1=5 bada, 12 botalditan 5 aurrealde ateratzeko probabilitatea ematen du.

=BINOM.DIST(A1;12;0,5;1): serie beraren probabilitate metatuak erakusten ditu. Adibidez, A1 = 4 bada, seriearen probabilitate metatua izango da 0, 1, 2, 3 edo 4 aldiz Aurrealdea (OR ez-esklusiboa).

BINOMDIST

Banaketa binomialaren probabilitatea ematen du.

Sintaxia

BINOMDIST(X;saioak;SP;C)

X: saio multzo batean lortutako arrakasta kopurua da.

Saioak: saio independenteen kopurua da.

SP saio bakoitzaren arrakasta-probabilitatea da.

C = 0 idatzita, gertaera bakar baten probabilitatea kalkulatzen da, eta C = 1 idatzita, probabilitate metatua.

Adibidea

=BINOMDIST(A1;12;0,5;0): 0tik12ra bitarteko balioak sartzen badira A1 gelaxkan eta txanpona 12 aldiz botatzen bada, Aurrealdea A1en adierazi adina aldiz ateratzeko probabilitatea kalkulatzen du, hau da, A1=5 bada, 12 botalditan 5 aurrealde ateratzeko probabilitatea ematen du.

=BINOMDIST(A1;12;0,5;1): serie beraren probabilitate metatuak erakusten ditu. Adibidez, A1 = 4 bada, seriearen probabilitate metatua izango da 0, 1, 2, 3 edo 4 aldiz Aurrealdea (OR ez-esklusiboa).

BETAINV

Beta probabilitate metatuaren dentsitate-funtzioaren alderantzizkoa ematen du.

Sintaxia

BETAINV(Zenbakia;Alfa;Beta;Hasiera;Amaiera)

Zenbakia: funtzioa ebaluatzeko zenbakia da, hasiera eta amaiera artekoa.

Alfa: banaketa-parametroa da.

Beta: banaketa-parametroa da.

Hasiera (aukerakoa): Zenbakiaren beheko muga da.

Amaiera (aukerakoa): Zenbakiaren goiko muga da.

LibreOffice Calc-eko funtzioetan, "optional" marka daukaten parametroak alde batera utz daitezke ondoren parametrorik ez dagoenean soilik. Adibidez, lau parametro dituen funtzio batean, funtzio horietako azken biek "optional" marka badaukate, 4. parametroa edo 3. eta 4. parametroa alde batera utz ditzakezu, baina ezin duzu alde batera utzi 3. parametroa bakarrik.

Adibidea

=BETAINV(0,5;5;10): 0,33 ematen du.

BETA.INV

Beta probabilitate metatuaren dentsitate-funtzioaren alderantzizkoa ematen du.

Sintaxia

BETA.INV(Zenbakia;Alfa;Beta;Hasiera;Amaiera)

Zenbakia: funtzioa ebaluatzeko zenbakia da, hasiera eta amaiera artekoa.

Alfa: banaketa-parametroa da.

Beta: banaketa-parametroa da.

Hasiera (aukerakoa): Zenbakiaren beheko muga da.

Amaiera (aukerakoa): Zenbakiaren goiko muga da.

LibreOffice Calc-eko funtzioetan, "optional" marka daukaten parametroak alde batera utz daitezke ondoren parametrorik ez dagoenean soilik. Adibidez, lau parametro dituen funtzio batean, funtzio horietako azken biek "optional" marka badaukate, 4. parametroa edo 3. eta 4. parametroa alde batera utz ditzakezu, baina ezin duzu alde batera utzi 3. parametroa bakarrik.

Adibidea

=BETA.INV(0,5;5;10): 0,3257511553 ematen du.

BETA.DIST

Beta funtzioa ematen du.

Sintaxia

BETA.DIST(Number; Alpha; Beta; Cumulative; Start; End)

Zenbakia: funtzioa ebaluatzeko zenbakia da, hasiera eta amaiera artekoa.

Alfa (ezinbestekoa) banaketa-parametroa da.

Beta (ezinbestekoa) banaketa-parametroa da.

Metagarria (ezinbestekoa) 0 edo Faltsua izan daiteke probabilitate-dentsitatearen funtzioa kalkulatzeko. Beste edozein balio edo Egiazkoa izan daiteke metatutako banaketa funtzioa kalkulatzeko.

Hasiera (aukerakoa) Zenbakiaren beheko muga da.

Amaiera (aukerakoa) Zenbakiaren goiko muga da.

LibreOffice Calc-eko funtzioetan, "optional" marka daukaten parametroak alde batera utz daitezke ondoren parametrorik ez dagoenean soilik. Adibidez, lau parametro dituen funtzio batean, funtzio horietako azken biek "optional" marka badaukate, 4. parametroa edo 3. eta 4. parametroa alde batera utz ditzakezu, baina ezin duzu alde batera utzi 3. parametroa bakarrik.

Adibideak

=BETA.DIST(2;8;10;1;1;3) 0,6854706 ematen du

=BETA.DIST(2;8;10;0;1;3) 1,4837646 ematen du

BETADIST

Beta funtzioa ematen du.

Sintaxia

BETADIST(Zenbakia; Alfa; Beta; Hasiera; Amaiera; Metagarria)

Zenbakia: funtzioa ebaluatzeko zenbakia da, hasiera eta amaiera artekoa.

Alfa: banaketa-parametroa da.

Beta: banaketa-parametroa da.

Hasiera (aukerakoa): Zenbakiaren beheko muga da.

Amaiera (aukerakoa): Zenbakiaren goiko muga da.

Metagarria (aukerakoa): 0 edo Faltsua izan daiteke probabilitate-dentsitatearen funtzioa kalkulatzeko. Beste edozein balio edo Egiazkoa izan daiteke, edo ez ikusi egin dakioke, probabilitate-dentsitatearen funtzioa kalkulatzeko.

LibreOffice Calc-eko funtzioetan, "optional" marka daukaten parametroak alde batera utz daitezke ondoren parametrorik ez dagoenean soilik. Adibidez, lau parametro dituen funtzio batean, funtzio horietako azken biek "optional" marka badaukate, 4. parametroa edo 3. eta 4. parametroa alde batera utz ditzakezu, baina ezin duzu alde batera utzi 3. parametroa bakarrik.

Adibidea

=BETADIST(0,75;3;4) 0,96 ematen du

B

Banaketa binomiala duen lagin baten probabilitatea kalkulatzen du.

Sintaxia

B(saioak;SP;T1;T2)

Saioak: saio independenteen kopurua da.

SP saio bakoitzaren arrakasta-probabilitatea da.

T1: saioen gutxieneko kopurua da.

T2 (aukerakoa): saioen gehieneko kopurua da.

Adibidea

Dado bat hamar aldiz botata, zein probabilitate dago birritan 6 zenbakia ateratzeko? Seia (edo beste edozein zenbaki) ateratzeko probabilitatea 1/6 da. Beraz, hau da formula:

=B(10;1/6;2): % 29ko probabilitatea ematen du.

Related Topics

Functions by Category