Kalkulu-orrietako laster-teklak

From LibreOffice Help
Jump to: navigation, search
Note.png Laster-tekla batzuk mahaigaineko sistemari eslei dakizkioke. Mahaigaineko sistemari esleitutako teklak ez dira erabilgarri egongo LibreOffice(e)n. Saia zaitez tekla desberdinak esleitzen LibreOffice(e)n, Tresnak - Pertsonalizatu - Teklatua aukerarekin, edo mahaigaineko sisteman.

Sarrerako lerroan sartutako formula batekin hautatutako gelaxken barruti bat betetzeko, sakatu Alt+Sartu. Mantendu sakatuta Alt+Sartu+Maius sarrerako gelaxkaren gelaxka-formatua gelaxken barruti osoari aplikatzeko.

Matrize bat sortzeko Sarrerako lerroan sartu duzun informazio bera daukaten gelaxkekin, sakatu Maius+Ktrl+Sartu. Ezingo dituzu editatu matrizeko osagaiak.

To select multiple cells in different areas of a sheet, hold down Ctrl and drag in the different areas.

Hainbat orri hautatzeko kalkulu-orri batean, sakatuta mantendu Ktrl, eta egin klik laneko areako behealdeko izen-fitxetan. Orri bat bakarrik hautatzeko hautapen batean, sakatuta mantendu Maius eta egin klik orriaren izen-fitxan.

Lerro-jauzi bat eskuz sartzeko gelaxka batean, egin klik gelaxka horretan, eta sakatu Ktrl+Sartu.

To delete the contents of selected cells, press Backspace. This opens the Delete Contents dialog, where you choose which contents of the cell you want to delete. To delete the contents of selected cells without a dialog, press the Delete key.

Kalkulu-orrietan nabigatzea

Laster-teklak Efektua
Ktrl+Hasi Orriko lehen gelaxkara (A1) eramaten du kurtsorea.
Ktrl+Buka Datuak dituen orriko azken gelaxkara eramaten du kurtsorea.
"Hasi" tekla Uneko errenkadako lehen gelaxkara eramaten du kurtsorea.
"Bukaera" tekla Uneko errenkadako azken gelaxkara eramaten du kurtsorea.
Shift+Home Selects cells from the current cell to the first cell of the current row.
Shift+End Selects cells from the current cell to the last cell of the current row.
Shift+Page Up Selects cells from the current cell up to one page in the current column or extends the existing selection one page up.
Shift+Page Down Selects cells from the current cell down to one page in the current column or extends the existing selection one page down.
Ktrl+Ezkerrera gezia Uneko datu-areako ezker ertzera eramaten du kurtsorea. Kurtsorea duen gelaxkaren ezkerreko zutabea hutsik badago, datuak dituen hurrengo ezkerreko zutabera joango da kurtsorea.
Ktrl+Eskuinera gezia Uneko datu-areako eskuin ertzera eramaten du kurtsorea. Kurtsorea duen gelaxkaren eskuineko zutabea hutsik badago, datuak dituen hurrengo eskuineko zutabera joango da kurtsorea.
Ktrl+Gora gezia Uneko datu-areako goiko ertzera eramaten du kurtsorea. Kurtsorea duen gelaxkaren goiko errenkada hutsik badago, kurtsorea gora igoko da, datuak dituen hurrengo errenkadara.
Ktrl+Behera gezia Uneko datu-areako beheko ertzera eramaten du kurtsorea. Kurtsorea duen gelaxkaren beheko errenkada hutsik badago, kurtsorea behera jaitsiko da, datuak dituen hurrengo errenkadara.
Ktrl+Maius+Gezia Uneko gelaxkatik hasi eta datu-gelaxken area jarraitu baten amaiera arteko gelaxka guztiak hautatzen ditu, sakatutako geziaren noranzkoan. Errenkadak eta zutabeak batera hautatzeko erabili nahi baduzu, gelaxka-area laukizuzen bat hautatuko da.
Ktrl+OrrGor Ezkerrera joaten da orri bat.

Inprimatzeko aurrebistan: Inprimatzeko aurreko orrialdera joaten da.

Ktrl+OrrBeh Eskuinera joaten da orri bat.

Inprimatzeko aurrebistan: Inprimatzeko hurrengo orrialdera joaten da.

Alt+OrrGo Pantaila-orrialde bat korritzen du ezkerrera.
Alt+OrrBeh Pantaila-orrialde bat korritzen du eskuinera.
Maius+Ktrl+OrrGor Aurreko orria gehitzen dio uneko orri-hautapenari. Kalkulu-orri bateko orri guztiak hautatuta badaude, aurreko orria bakarrik hautatuko du laster-teklen konbinazio honek. Aurreko orria uneko orri bihurtzen du.
Maius+Ktrl+OrrBeh Hurrengo orria gehitzen dio uneko orri-hautapenari. Kalkulu-orri bateko orri guztiak hautatuta badaude, hurrengo orria bakarrik hautatuko du laster-teklen konbinazio honek. Hurrengo orria uneko orri bihurtzen du.
Ktrl+F1 (*) zenbakizko teklatuko biderketa-ikurra da.

Kurtsorea kokatutako datu-area hautatzen du. Datuak dituen gelaxka-area jarraitua da area; hutsik dauden errenkada eta zutabeek mugatzen dute.

Ktrl+F1 (/) zenbakizko teklatuko zatiketa-ikurra da.

Kurtsorea kokatutako matrize-formularen area hautatzen du.

Ktrl+Plus tekla Txertatu gelaxkak (Txertatu - Gelaxkak menuan bezala)
Ktrl+Minus tekla Ezabatu gelaxkak (Editatu - Ezabatu gelaxkak menuan bezala)
Sartu (hautatutako area batean) Kurtsorea gelaxka bat behera mugitzen du hautatutako barrutian. Kurtsorea mugituko den norabidea zehazteko, aukeratu Tresnak - Aukerak' - LibreOffice Calc - Orokorra'.
Ktrl+1 (zenbakizko teklatukoa ez) Gelaxkak bistaratzen edo ezkutatzen ditu balioen ordez gelaxka guztietan.
Note.png ` tekla "1" teklaren ondoan egoten da ingelesezko teklatu gehienetan. Teklatuak ez badauka tekla hori, beste tekla bat eslei dezakezu: Hautatu Tresnak - Pertsonalizatu, eta egin klik Teklatua fitxan. Hautatu "Ikusi" kategoria, eta "Txandakatu formula" funtzioa.

Kalkulu-orrietako funtzio-teklak

Laster-teklak Efektua
Ktrl+F1 Uneko gelaxkari erantsitako iruzkina bistaratzen du
F2 Edizio modura aldatzen du, eta uneko gelaxkaren edukiaren amaieran kokatzen du kurtsorea. Sakatu berriro Edizio modutik irteteko.

Minimizatubotoia duen elkarrizketako koadro bateko sarrera-koadro batean badago kurtsorea, elkarrizketa-koadroa ezkutatuta egongo da eta sarrera-koadroa ikusgai. Elkarrizketa-koadro osoa ikusteko, sakatu berriro F2.

Ktrl+F2 Funtzioen morroia irekitzen du.
Maius+Ktrl+F2 Sarrerako lerrora eramaten du kurtsorea. Formula bat sar dezakezu hor uneko gelaxkarako.
Ktrl+F3 Definitu izenak elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
Shift+Ctrl+F4 Datu-baseko arakatzailea erakusten edo ezkutatzen du.
F4 Erreferentzia erlatiboak/absolutuak berrantolatzen ditu sarrerako lerroan (adibidez, A1, $A$1, $A1, A$1).
F5 Nabigatzailea erakusten edo ezkutatzen du.
Maius+F5 Mendekoen aztarnari jarraitzen dio.
Maius+F7 Aurrekoen aztarnari jarraitzen dio.
Maius+Ktrl+F5 Kurtsorea mugitzen du Sarrerako lerrotik Orri-arearen koadrora.
F7 Uneko orriko ortografia egiaztatzen du.
Ktrl+F7 Sinonimoen hiztegia irekitzen du, uneko gelaxkak testua badu.
F8 Hautapen gehigarriaren modua aktibatzen edo desaktibatzen du. Modu horretan gezi-teklak erabil ditzakezu hautapena zabaltzeko. Edo beste gelaxka batean klik eginez ere zabal dezakezu hautapena.
Ktrl+F8 Balioak dituzten gelaxkak nabarmentzen ditu.
F9 Aldatutako formulak birkalkulatzen ditu uneko orrian.
Ktrl+Maius+F9 Orri guztietako formula guztiak birkalkulatzen ditu.
Ktrl+F9 Hautatutako diagrama eguneratzen du.
F11 Estiloak eta Formatua leihoa irekitzen du. Formatu-estilo bat aplika diezaiokezu gelaxkako edukiari edo uneko orriari.
Maius+F11 Dokumentu-txantiloi bat sortzen du.
Maius+Ktrl+F11 Txantiloiak eguneratzen ditu.
F12 Hautatutako datu-area taldekatzen du.
Ktrl+F12 Hautatutako datu-area banantzen du.
Alt+Maius+gezia Increases the height of current row (only in OpenOffice.org legacy compatibility mode).
Alt+Gora-gezia Decreases the height of current row (only in OpenOffice.org legacy compatibility mode).
Alt+Maius+gezia Uneko zutabearen zabalera handitzen du.
Alt+Maius+gezia Uneko zutabearen zabalera murrizten du.
Alt+Maius+gezia Zutabe-zabalera edo errenkada-altuera optimizatzen ditu uneko gelaxkan oinarrituta.

Gelaxkak formateatzeko laster-teklak

Gelaxka-formatu hauek aplika daitezke teklatuarekin:

Laster-teklak Efektua
Ktrl+1 (zenbakizko teklatukoa ez) Ireki Gelaxken formatuaren elkarrizketa-koadroa
Ktrl+Maius+1 (zenbakizko teklatukoa ez) Bi dezimal, milakoen bereizlea
Ktrl+Maius+2 (zenbakizko teklatukoa ez) Formatu esponentzial estandarra
Ktrl+Maius+3 (zenbakizko teklatukoa ez) Data-formatu estandarra
Ktrl+Maius+4 (zenbakizko teklatukoa ez) Moneta-formatu estandarra
Ktrl+Maius+5 (zenbakizko teklatukoa ez) Portzentaje-formatu estandarra (bi dezimalekin)
Ktrl+Maius+6 (zenbakizko teklatukoa ez) Formatu estandarra

Taula dinamikoa erabiltzea

Teklak Efektua
Tab Fokua aldatzen du elkarrizketa-koadroko area eta botoietan zehar aurrera mugituz.
Maius+Tab Fokua aldatzen du elkarrizketa-koadroko area eta botoietan zehar atzera mugituz.
Gora gezia Fokua elementu bat igotzen du uneko elkarrizketa-koadroko arean.
Behera gezia Fokua elementu bat jaisten du uneko elkarrizketa-koadroko arean.
Ezker-gezia Fokua elementu bat ezkerrera eramaten du uneko elkarrizketa-koadroko arean.
Eskuin-gezia Fokua elementu bat eskuinera eramaten du uneko elkarrizketa-koadroko arean.
"Hasi" tekla Lehen elementua hautatzen du uneko elkarrizketa-koadroko arean.
"Bukaera" tekla Azken elementua hautatzen du uneko elkarrizketa-koadroko arean.
Alt eta "Errenkada" hitzean azpimarratutako karakterea Uneko eremua "Errenkada" areara kopiatzen edo eramaten du.
Alt eta "Zutabea" hitzean azpimarratutako karakterea Uneko eremua "Zutabe" areara kopiatzen edo eramaten du.
Alt eta "Datuak" hitzean azpimarratutako karakterea Uneko eremua "Datu" areara kopiatzen edo eramaten du.
Ktrl+Gora gezia Uneko eremua posizio bat igotzen du.
Ktrl+Behera gezia Uneko eremua posizio bat jaisten du.
Ktrl+Ezkerrera gezia Uneko eremua posizio bat mugitzen du ezkerrera.
Ktrl+Eskuinera gezia Uneko eremua posizio bat mugitzen du eskuinera.
Ktrl+Hasi Uneko eremua hasierara mugitzen du.
Ktrl+Buka Uneko eremua amaierara mugitzen du.
Alt+O Uneko eremurako aukerak bistaratzen ditu.
Ezabatu Uneko eremua kentzen du areatik.

Related Topics

Laster-teklak (LibreOffice Calc-eko erabilerraztasuna)

Shortcuts (LibreOffice Accessibility)

LibreOffice(e)ko laster-teklak