Orrien izena aldatzea

From LibreOffice Help
Jump to: navigation, search
  1. Egin klik aldatu nahi duzun orriaren izenean.
  2. Ireki ezazu testuinguru-menua eta hautatu ezazu Berrizendatu orria komandoa. Elkarrizketa-koadro bat agertuko da, izen berria bertan sartzeko.
  3. Idatzi orriari jarri nahi diozun izen berria, eta egin klik Ados botoian.
  4. Bestela, mantendu sakatuta Alt tekla, eta egin klik orri-izen batean, eta sartu zuzenean izen berria.

    Zure X leiho-kudeatzailearen araberakoa da funtzio honen erabilgarritasuna.


Orri-izenek ia edozein karaktere eduki dezakete. Hala ere, murriztapen batzuk aplikatzen dira kalkulu-orria Microsoft Excel formatuarekin gorde nahi duzunean.

Microsoft Excel formatuan gordetzean, ondoko karaktereak ez dira onartzen orri-izenetan:

  • bi puntu :
  • alderantzizko barra \
  • barra /
  • galdera-marka ?
  • izartxoa *
  • ezkerreko kortxetea [
  • eskuineko kortxetea ]
  • komatxo bakuna ' izenaren lehenengo edo azken karaktere gisa

Gelaxka-erreferentzietan, orri-izenak komatxo bakunen ' artean joan behar du, izenak alfanumerikoak edo azpimarra ez diren beste karaktereren bat badauka. Izen baten barruko komatxo bakun bati ihes egiteko, bikoiztu (bi marratxo bakun). Esate baterako, erreferentzia egin nahi badiozu A1 gelaxkari orri batean ondoko izenarekin:

Urteko orria

Erreferentzia komatxo bakun artean sartu behar da, eta izenaren barruko komatxo bakarra bikoiztu behar da:

'Urteko orria'.A1

Orrien izenak ez daude kalkulu-orriaren izenaren mende. Fitxategi gisa lehen aldiz gordetzean ezartzen zaie izena kalkulu-orriei. Dokumentuek 256 orri indibidual izan ditzakete, eta orri horietako bakoitzari izen bana ezar diezaiokezu.


Related Topics

Orri anizkoitzak aplikatzea