Kanpoko datuak txertatzea taulan (web kontsulta)

From LibreOffice Help
Jump to: navigation, search

Web orriaren kontsulta (LibreOffice Calc) izeneko inportazio-iragazkiaren laguntzarekin, HTML dokumentuetako taulak txerta ditzakezu Calc-en kalkulu-orrietan.

Metodo bera erabil dezakezu izenez definitutako areak txertatzeko Calc-eko edo Microsoft Excel-eko kalkulu-orrietatik.

Txertatzeko metodo hauek dituzu erabilgarri:

Elkarrizketa-koadro bidez txertatzea

  1. Jarri kurtsorea txertatu beharreko edukia duen gelaxkan.
  2. Choose Sheet - Link to External Data. This opens the External Data dialog.
  3. Sartu HTML dokumentuaren URLa edo kalkulu-orriaren izena. Amaitutakoan, sakatu Sartu. Fitxategia hautatzeko elkarrizketa-koadroa irekitzeko, sakatu ... botoia.
  4. Elkarrizketa-koadroko zerrenda-koadro handian, hautatu txertatu nahi dituzun areen edo taulen izenak.
  5. Nahi izanez gero, areak edo taulak n segundoz behin egunera daitezen defini ditzakezu.

Inportatzeko iragazkiak mementoan sor ditzake gelaxka areentzako izenak. Ahalik eta formatu gehien mantentzen da, baina iragazkiak nahita ez du kargatzen irudirik.

Nabigatzaile bidez txertatzea

  1. Ireki bi dokumentu: kanpoko datuak hartuko dituen LibreOffice Calc-en kalkulu-orria (helburuko dokumentua) eta kanpoko datuen jatorrizko dokumentua (iturburuko dokumentua).
  2. Helburuko dokumentuan ireki Nabigatzailea.
  3. Hautatu iturburuko dokumentua nabigatzailearen beheko konbinazio-koadroan. Orain nabigatzaileak iturburuko dokumentuko area-izenak eta datu-baseen areak edo taulak erakutsiko ditu.
  4. Nabigatzailean hautatu Txertatu esteka gisa arrastatze-moduaren
    Ikonoa
    .
  5. Arrastatu kanpoko datuak nabigatzailetik helburuko dokumentura.

Iturburuko dokumentu gisa HTML dokumentu bat kargatu baduzu Web orriaren kontsultairagazkiarekin, taulak Nabigatzailean aurkituko dituzu, bata besteari jarraiki izendatuta ("HTML_table1", "HTML_table2"...), eta, horrez gain, sortutako bi area-izen ere bai:

  • HTML_all - dokumentu osoa adierazten du
  • HTML_tables - dokumentuko HTML taula guztiak adierazten ditu

Kanpoko datuak editatzea

  • Ireki Editatu - Estekak elkarrizketa-koadroa. Kanpoko datuen esteka edita dezakezu hemen.

Related Topics

Kanpoko datuen elkarrizketa-koadroa

URLak erreferentziatzea