Testu fitxategiak inportatzea eta esportatzea

From LibreOffice Help
Jump to: navigation, search

Comma separated values (CSV) fitxategiak orri bakar bateko gelaxken edukia biltzen duten testu-fitxategiak dira. Koma, puntu eta koma edo bestelako karaktereak erabil daitezke gelaxken arteko eremu-mugatzaile gisa. Testu-kateak komatxo artean ipintzen dira, eta zenbakiak komatxorik gabe.

CSV fitxategiak inportatzeko

  1. Aukeratu Fitxategia - Ireki.
  2. Fitxategi motaren eremuan, hautatu "CSV testua" formatua. Hautatu fitxategia eta egin klik Ireki botoian. Fitxategi batek .csv luzapena duenean, fitxategi mota automatikoki antzematen du sistemak.
  3. Testu-inportazioa elkarrizketa-koadroa ikusiko duzu. Egin klik Ados botoian.
Tip.png CSV fitxategiak formulak baditu, baina formula horien emaitzak inportatzea nahi badituzu, aukeratu Tresnak - Aukerak' - LibreOffice Calc - Ikusi' eta desgaitu Formulak kontrol-laukia.

Formulak eta balioak CSV fitxategi gisa esportatzeko

  1. Egin klik csv fitxategi gisa idaztea nahi duzun orrian.
  2. Formulak formula gisa esportatu nahi badituzu, =SUM(A1:B5) gisa adibidez, egin ondorengoa:

    Hautatu Tresnak - Aukerak' - LibreOffice Calc - Ikusi'.

    Erakutsi atalean, hautatu Formulak kontrol-laukia. Egin klik Ados botoian.

    Formulen ordez kalkulu-emaitzak esportatu nahi badituzu, ez hautatu Formulak.
  3. Aukeratu Fitxategia - Gorde honela. Aukeratu Fitxategia - Gorde honela.
  4. Fitxategi mota koadroan, hautatu "CSV testua".
  5. Idatzi izen bat eta egin klik Gordeaukeran.
  6. Testu-esportazioaren elkarrizketa-koadroa irekitzen denean, hautatu esportatu behar diren datuen karaktere-jokoa eta eremu- eta testu-bereizleak. Ondoren, berretsi Ados botoian klik eginez.
  7. Behar izanez gero, gorde ondoren desautatu Formulak kontrol-laukia, berriz ere kalkulatutako emaitzak ikusteko taulan.

Related Topics

CSV testuko fitxategiak irekitzea eta gordetzea

Tresnak - Aukerak - LibreOffice Calc - Ikusi

Esportatu testu-fitxategiak

Inportatu testu-fitxategiak