Dezimalak dituzten zenbakiak formateatzea

From LibreOffice Help
Jump to: navigation, search

Sartu zenbaki bat orrian. Adibidez: 1234,5678. Zenbaki-formatu lehenetsian bistaratuko da, hau da, bi dezimalekin. Sarrera berrestean 1234,57 ikusiko duzu. Bistaratzeko bakarrik biribiltzen dira dezimalak; barne-funtzionamenduan zenbakiak lau dezimal izaten jarraitzen du.

Dezimalak dituzten zenbakiak formateatzeko:

  1. Jarri kurtsorea zenbakian eta hautatu Formatua - Gelaxkak. Gelaxken formatuaren elkarrizketa-koadroa irekiko da.
  2. Aurrez definitutako hainbat zenbaki-formatu ikusiko dituzu Zenbakiak fitxan. Koadroaren eskuinean behealdean aurrebista bat ikusiko duzu, hautatu duzun zenbakiak uneko formatuarekin zein itxura izango duen erakusten duena.
Icon
Bistaratuko den dezimal kopurua bakarrik aldatu nahi baduzu, modurik errazena objektu-barrako ikono hauek erabiltzea da: Zenbaki-formatua: gehitu dezimal bat edo Zenbaki-formatua: kendu dezimal bat.

Related Topics

Erabiltzaileak definitutako zenbaki-formatuak

Moneta-formatuko gelaxkak

Number Format Codes

Zenbakiak testu gisa formateatzea