Finantza Funtzioak. Bigarren zatia

From LibreOffice Help
Jump to: navigation, search

Txertatu - Funtzioa - KategoriaFinantzak

Atzera Finantza Funtzioen lehen zatira

Aurrera Finantza Funtzioen hirugarren zatira

YIELDMAT

Interesa mugaegunean ordaintzen den balore baten urteko etekina kalkulatzen du.

Sintaxia

YIELDMAT(Likidazioa;Mugaeguna;Jaulkipena;Interesa;Prezioa;Oinarria)

Likidazioa: balorea erosi zen data.

Mugaeguna: balorea mugaeguneratzen den data (iraungitze-data).

Jaulkipena: tituluaren jaulkipen-data.

Tasa: tituluaren jaulkipen-dataren interes-tasa.

Prezioa: balorearen prezioa (erosketa-prezioa), 100 moneta-unitateko balio nominalari dagokiona.

Oinarria: aukera-zerrenda batetik hautatzen da. Urtea nola kalkulatuko den adierazten du.

Oinarria Kalkulua
0 edo ezer ez AEBetako metodoa (NASD), 30 eguneko 12 hilabete
1 hilabete bakoitzeko egun kopuru zehatza, urteko egun kopuru zehatza
2 hilabeteko egunen kopuru zehatza, urteak 360 egun ditu
3 hilabeteko egunen kopuru zehatza, urteak 365 egun ditu
4 Metodo europarra, 30 eguneko 12 hilabete

Adibidea

Titulua 1999.3.15ean erosi zen, eta 1999.11.3an iraungitzen da. Likidazio-eguna 1998.11.8 zen. Interes-tasa % 6,25 da, eta prezioa 100,0123 unitatekoa da. Oinarria 0 bada, zenbatekoa da etekina?

=YIELDMAT("1999.3.15"; "1999.11.3"; "1998.11.8"; 0,0625 ;100,0123; 0): ehuneko 0,060954 edo 6,0954 da emaitza.

YIELDDISC

Interesik gabeko balore baten urteko etekina kalkulatzen du.

Sintaxia

YIELDDISC(Likidazioa;Mugaeguna;Prezioa;Diru-itzulketa;Oinarria)

Likidazioa: balorea erosi zen data.

Mugaeguna: balorea mugaeguneratzen den data (iraungitze-data).

Prezioa: balorearen prezioa (erosketa-prezioa), 100 moneta-unitateko balio nominalari dagokiona.

Diru-itzulketa: 100 moneta-unitateko balio nominalarengatik itzuliko duten zenbatekoa.

Oinarria: aukera-zerrenda batetik hautatzen da. Urtea nola kalkulatuko den adierazten du.

Oinarria Kalkulua
0 edo ezer ez AEBetako metodoa (NASD), 30 eguneko 12 hilabete
1 hilabete bakoitzeko egun kopuru zehatza, urteko egun kopuru zehatza
2 hilabeteko egunen kopuru zehatza, urteak 360 egun ditu
3 hilabeteko egunen kopuru zehatza, urteak 365 egun ditu
4 Metodo europarra, 30 eguneko 12 hilabete

Adibidea

Interesik gabeko balore bat erosi da 1999/02/15ean; 1999/03/01ean mugaeguneratzen da. Prezioa 99,795 moneta-unitatekoa da 100 moneta-unitateko balio nominalagatik; itzuliko den balioa 100 unitatekoa da. Oinarria 2 bada, zenbatekoa da etekina?

=YIELDDISC("1999.2.15"; "1999.3.1"; 99,795; 100; 2): ehuneko 0,052823 edo 5,2823 da emaitza.

YIELD

Balore baten etekina ematen du.

Sintaxia

YIELD(Likidazioa;Mugaeguna;Interesa;Prezioa;Diru-itzulketa;Maiztasuna;Oinarria)

Likidazioa: balorea erosi zen data.

Mugaeguna: balorea mugaeguneratzen den data (iraungitze-data).

Tasa: urteko interes-tasa.

Prezioa: balorearen prezioa (erosketa-prezioa), 100 moneta-unitateko balio nominalari dagokiona.

Diru-itzulketa: 100 moneta-unitateko balio nominalarengatik itzuliko duten zenbatekoa.

Maiztasuna: urteko interes-ordainketen kopurua (1, 2 edo 4).

Oinarria: aukera-zerrenda batetik hautatzen da. Urtea nola kalkulatuko den adierazten du.

Oinarria Kalkulua
0 edo ezer ez AEBetako metodoa (NASD), 30 eguneko 12 hilabete
1 hilabete bakoitzeko egun kopuru zehatza, urteko egun kopuru zehatza
2 hilabeteko egunen kopuru zehatza, urteak 360 egun ditu
3 hilabeteko egunen kopuru zehatza, urteak 365 egun ditu
4 Metodo europarra, 30 eguneko 12 hilabete

Adibidea

Balorea 1999.02.15ean erosi da; mugaeguna 2007.11.15 da. Interes-tasa % 5,75ekoa da. Prezioa 95,04287 moneta-unitatekoa da 100 moneta-unitateko balio nominalagatik; itzuliko den balioa 100 unitatekoa da. Interesa urtean birritan ordaintzen bada (maiztasuna = 2) eta oinarria 0 bada, zenbatekoa da etekina?

=YIELD("1999.2.15"; "2007.11.15"; 0,0575 ;95,04287; 100; 2; 0): ehuneko 0,065 edo 6,5 da emaitza.

TBILLYIELD

Altxor-letra baten etekina ematen du.

Sintaxia

TBILLYIELD(Likidazioa;Mugaeguna;Prezioa)

Likidazioa: balorea erosi zen data.

Mugaeguna: balorea mugaeguneratzen den data (iraungitze-data).

Prezioa: altxor-letraren prezioa (erosketa-prezioa), 100 moneta-unitateko balio nominalari dagokiona.

Adibidea

Likidazio-data: 1999ko martxoaren 31; mugaeguna: 1999ko ekainaren 1a, prezioa: 98,45 moneta-unitate.

Altxor-letraren etekina honela lortzen da:

=TBILLYIELD("1099-3-31";"1999-06-01"; 98,45) emaitza 0,091417 edo %9,1417 da.

TBILLPRICE

100 moneta-unitateko balio nominaleko altxor-letra baten prezioa ematen du.

Sintaxia

TBILLPRICE(Likidazioa;Mugaeguna;Deskontua)

Likidazioa: balorea erosi zen data.

Mugaeguna: balorea mugaeguneratzen den data (iraungitze-data).

Deskontua: tituluaren deskontu-portzentajea.

Adibidea

Likidazio-data: 1999ko martxoaren 31; mugaeguna: 1999ko ekainaren 1a, deskontua: % 9.

Altxor-letraren prezioa honela lortzen da:

=TBILLPRICE("99.3.31";"99.6.1"; 0,09): emaitza 98,45 da.

TBILLEQ

Calculates the annual return on a treasury bill. A treasury bill is purchased on the settlement date and sold at the full par value on the maturity date, that must fall within the same year. A discount is deducted from the purchase price.

Sintaxia

TBILLEQ(Likidazioa;Mugaeguna;Deskontua)

Likidazioa: balorea erosi zen data.

Mugaeguna: balorea mugaeguneratzen den data (iraungitze-data).

Deskontua: tituluaren deskontu-portzentajea.

Adibidea

Likidazio-data: 1999ko martxoaren 31; mugaeguna: 1999ko ekainaren 1a, deskontua: % 9,14.

Titulu bati dagokion altxor-letraren emaitza, honela lortzen da:

=TBILLEQ("1999-3-31";"1999-6-1"; 0,0914) emaitza 0,094151 edo %9,4151 da.

SLN

Denboraldi bateko amortizazioa kalkulatzen du zuzeneko metodoaren bidez. Amortizazioaren kopurua konstantea da amortizazio-denboraldian zehar.

Sintaxia

SLN(Kostua;Hondar-balioa;Bizitza)

Kostua ondasunaren hasierako kostua.

Hondar-balioa ondasunari amortizazioaren (balio-bizitzaren) amaieran geratzen zaion balioa da.

Bizitza: ondasuna amortizatzeko denboraldi kopurua zehaztuko duen amortizazio-denboraldia.

Adibidea

50.000 moneta-unitateko hasierako kostua duen Office ekipoa hilero amortizatu nahi duzu 7 urtez. Amortizazioa amaitutakoan, hondar-balioak 3.500 moneta-unitatekoa izan behar du

=SLN(50000;3,500;84) = 553,57 moneta-unitate. Hilero ekipoaren 553,57 moneta-unitate amortizatuko dira.

PRICEMAT

Interesak mugaegunean ordaintzen dituen titulu baten prezioa ematen du, 100 moneta-unitateko balio nominala oinarri hartuta.

Sintaxia

PRICEMAT(Likidazioa;Mugaeguna;Jaulkipena;Tasa;Etekina;Oinarria)

Likidazioa: balorea erosi zen data.

Mugaeguna: balorea mugaeguneratzen den data (iraungitze-data).

Jaulkipena: tituluaren jaulkipen-data.

Tasa: tituluaren jaulkipen-dataren interes-tasa.

Etekina: tituluaren urteko etekina.

Oinarria: aukera-zerrenda batetik hautatzen da. Urtea nola kalkulatuko den adierazten du.

Oinarria Kalkulua
0 edo ezer ez AEBetako metodoa (NASD), 30 eguneko 12 hilabete
1 hilabete bakoitzeko egun kopuru zehatza, urteko egun kopuru zehatza
2 hilabeteko egunen kopuru zehatza, urteak 360 egun ditu
3 hilabeteko egunen kopuru zehatza, urteak 365 egun ditu
4 Metodo europarra, 30 eguneko 12 hilabete

Adibidea

Likidazio-data: 1999ko otsailaren 15a; mugaeguna: 1999ko apirilaren 13a, jaulkipen-data: 1998ko azaroa. Interes-tasa: % 6.1; etekina: % 6.1; oinarria: 30/360 = 0.

Prezioa honela kalkulatzen da:

=PRICEMAT("1999.02.15";"1999.04.13";"1998.11.11"; 0,061; 0,061;0) emaitza 99,98449888 da.

PRICEDISC

100 moneta-unitateko balio nominaleko eta interesik gabeko titulu baten prezioa ematen du.

Sintaxia

PRICEDISC(Likidazioa;Mugaeguna;Deskontua;Diru-itzulketa;Oinarria)

Likidazioa: balorea erosi zen data.

Mugaeguna: balorea mugaeguneratzen den data (iraungitze-data).

Deskontua: Titulu baten deskontua portzentaje gisa.

Diru-itzulketa: 100 moneta-unitateko balio nominalarengatik itzuliko duten zenbatekoa.

Oinarria: aukera-zerrenda batetik hautatzen da. Urtea nola kalkulatuko den adierazten du.

Oinarria Kalkulua
0 edo ezer ez AEBetako metodoa (NASD), 30 eguneko 12 hilabete
1 hilabete bakoitzeko egun kopuru zehatza, urteko egun kopuru zehatza
2 hilabeteko egunen kopuru zehatza, urteak 360 egun ditu
3 hilabeteko egunen kopuru zehatza, urteak 365 egun ditu
4 Metodo europarra, 30 eguneko 12 hilabete

Adibidea

Titulua 1999.02.15ean erosi da; mugaeguna 1999.03.01 da. Interes nominala % 5,25koa da. Itzuliko den balioa 100 da. Kalkulua 2 oinarrian egitean, deskontu-prezioa hau izango da:

=PRICEDISC("1999.02.15"; "1999.03.01"; 0,0525; 2; 100; 2; 0) emaitza 99,79583 da.

PRICE

Iragarpen-muga gisa 100 moneta-unitateko balioa duen interes finkoko titulu baten merkatu-balioa kalkulatzen du.

Sintaxia

PRICE(Likidazioa;Mugaeguna;Interesa;Etekina;Diru-itzulketa;Maiztasuna;Oinarria)

Likidazioa: balorea erosi zen data.

Mugaeguna: balorea mugaeguneratzen den data (iraungitze-data).

Tasa: urteko interes-tasa nominala (interes nominala)

Etekina: tituluaren urteko etekina.

Diru-itzulketa: 100 moneta-unitateko balio nominalarengatik itzuliko duten zenbatekoa.

Maiztasuna: urteko interes-ordainketen kopurua (1, 2 edo 4).

Oinarria: aukera-zerrenda batetik hautatzen da. Urtea nola kalkulatuko den adierazten du.

Oinarria Kalkulua
0 edo ezer ez AEBetako metodoa (NASD), 30 eguneko 12 hilabete
1 hilabete bakoitzeko egun kopuru zehatza, urteko egun kopuru zehatza
2 hilabeteko egunen kopuru zehatza, urteak 360 egun ditu
3 hilabeteko egunen kopuru zehatza, urteak 365 egun ditu
4 Metodo europarra, 30 eguneko 12 hilabete

Adibidea

Titulua 1999.02.15ean erosi da; mugaeguna 2007.11.15 da. Interes nominala % 5,75ekoa da. Etekina % 6,5 da. Itzuliko den balioa 100 moneta-unitatekoa da. Interesak urtean birritan ordaintzen dira (hau da, maiztasuna 2 da). 0 oinarriko kalkuluarekin, hau izango da prezioa:

=PRICE("1999/2/15"; "2007/11/15"; 0,0575; 0,065; 100; 2; 0) emaitza 95,04287 da.

PPMT

Ordainketa periodiko eta konstantean eta interes-tasa konstantean oinarritutako inbertsio baten kapitalaren ordainketa ematen du denboraldi jakin bati dagokionez.

Sintaxia

PPMT(tasa;denboraldia;NPER;PV;FV;modua)

Tasa: interes-tasa periodikoa da.

Denboraldia: amortizazio-denboraldia da. P=1 lehen denboraldirako, eta P=NPER azken denboraldirako.

NPER: urtesaria ordaintzen den denboraldien kopuru osoa.

PV: ordainketa-sekuentzia baten uneko balioa.

FV (aukerakoa): lortu nahi den (etorkizuneko) balioa.

Modua (aukerakoa): epemuga definitzen du. Mota = 1 mugaeguna denboraldi-hasieran, mota = 0 denboraldi-amaieran.

LibreOffice Calc-eko funtzioetan, "optional" marka daukaten parametroak alde batera utz daitezke ondoren parametrorik ez dagoenean soilik. Adibidez, lau parametro dituen funtzio batean, funtzio horietako azken biek "optional" marka badaukate, 4. parametroa edo 3. eta 4. parametroa alde batera utz ditzakezu, baina ezin duzu alde batera utzi 3. parametroa bakarrik.

Adibidea

Zenbatekoa da urteko % 8, 75eko interes-tasako hileroko ordainketa periodikoa, 3 urteko denbora-tartean? Eskurako balioa 5.000 moneta-unitate da, eta denboraldiaren hasieran ordaintzen da beti. Etorkizuneko balioa 8.000 moneta-unitatekoa da.

=PPMT(8.75%/12;1;36;5000;8000;1) = -350.99 moneta-unitate.

PMT

Interes-tasa konstantea duen denboraldi batean ordaindu beharreko zenbatekoa ematen du.

Sintaxia

PMT(Tasa; NPER; PV; FV; Modua)

Tasa: interes-tasa periodikoa da.

NPER: urtesaria ordaintzen den denboraldien kopuru osoa.

PV: ordainketa-sekuentzia baten uneko balioa.

FV (aukerakoa): ordainketa periodikoen amaieran lortu nahi den balioa (etorkizuneko balioa).

Modua (aukerakoa): ordainketa periodikoen epemuga. Modua = 1 hasierako ordainketa, eta Modua = 0 denboraldi bakoitzaren amaierako ordainketa.

LibreOffice Calc-eko funtzioetan, "optional" marka daukaten parametroak alde batera utz daitezke ondoren parametrorik ez dagoenean soilik. Adibidez, lau parametro dituen funtzio batean, funtzio horietako azken biek "optional" marka badaukate, 4. parametroa edo 3. eta 4. parametroa alde batera utz ditzakezu, baina ezin duzu alde batera utzi 3. parametroa bakarrik.

Adibidea

Zeintzuk dira ordainketa periodikoak urteko % 1,99ko interes-tasan, 3 urtekoa bada ordainketa-denboraldia eta 25.000 moneta-unitatekoa eskurako balioa. 36 hilabete daude 36 ordainketa-denboraldi gisa, eta denboraldi bakoitzeko interes-tasa % 1.99/12 da.

=PMT(%1,99/12;36;25000) = -715,96 moneta-unitate. Hileroko ordainketa periodikoa, beraz, 715,96 moneta-unitatekoa da.

NPV

Returns the present value of an investment based on a series of periodic cash flows and a discount rate. To get the net present value, subtract the cost of the project (the initial cash flow at time zero) from the returned value.

If the payments take place at irregular intervals, use the XNPV function.

Sintaxia

NPV(Tasa;balioa 1;balioa 2;...)

Tasak denboraldi bakoitzeko interes-tasa definitzen du.

Balioa 1,... Balioa 30 arte: gordailuak edo diru-ateratzeak ordezten dituzten balioak.

Adibidea

Zein da ordainketa periodikoen uneko balio garbia 10, 20 eta 30 moneta-unitate eta % 8,75eko deskontu-tasarekin. Hasieran (denbora=0) kostuak honela ordaintzen ziren: -40 moneta-unitate.

=NPV(%8,75;10;20;30) = 49,43 moneta-unitate. Uneko balio garbia izango da itzulitako balioa ken 40 moneta-unitateko hasierako kostua, eta, beraz, 9,43 moneta-unitate.

NOMINAL_ADD

Urteko interes-tasa kalkulatzen du tasa efektiboa eta urteko interes-ordainketen kopurua oinarri hartuta.

Note.png The functions whose names end with _ADD or _EXCEL2003 return the same results as the corresponding Microsoft Excel 2003 functions without the suffix. Use the functions without suffix to get results based on international standards.

Sintaxia

NOMINAL_ADD(Tasa efektiboa;Npery)

Tasa efektiboa: urteko interes-tasa efektiboa.

NPerY urteko interes-ordainketen kopurua da.

Adibidea

Zein da %5,3543eko interes nominalaren eta hiru hilean behingo ordainketaren urteko interes-tasa efektiboa?

=NOMINAL_ADD(% 5,3543; 4) 0,0525 edo % 5,25.

NOMINAL

Urteko interes-tasa nominala kalkulatzen du, interes-tasa efektibotik eta urteko denboraldi konposatuen kopurutik abiatuta.

Sintaxia

NOMINAL(Tasa efektiboa;NperY)

Tasa efektiboa: interes-tasa efektiboa da.

NPerY urteko interes-ordainketen kopurua da.

Adibidea

Zein da urteko interes nominala % 13,5 interes-tasa efektiborako, hamabi ordainketa egiten badira urtean?

=NOMINAL(% 13,5;12) = % 12,73. Urteko interes nominalaren tasa % 12,73.

MIRR

Inbertsio sail baten barne-errendimenduaren tasa aldatua kalkulatzen du.

Sintaxia

MIRR(Balioak; inbertsioa; berrinbertsio_tasa)

Balioak: ordainketen berri ematen duten gelaxken matrizeari edo gelaxka-erreferentziari dagozkio.

Inbertsioa: (matrizearen balio negatiboak) inbertsioen interes-tasa

berrinbertsio_tasa: (matrizearen balio positiboak) berrinbertsioaren interes-tasa

Adibidea

Demagun gelaxken edukia A1=-5, A2=10, A3=15 eta A4=8 eta 0,5eko inbertsio-balioa eta 0,1eko berrinbertsio-balioa dugula, orduan, % 94,16 izango da emaitza.

MDURATION

Interes finkoko titulu baten Macauley iraupen aldatua (epea) kalkulatzen du urtetan.

Sintaxia

MDURATION(Likidazioa;Mugaeguna;Interes nominala;Etekina;Maiztasuna;Oinarria)

Likidazioa: balorea erosi zen data.

Mugaeguna: balorea mugaeguneratzen den data (iraungitze-data).

Tasa: urteko interes-tasa nominala

Etekina: tituluaren urteko etekina.

Maiztasuna: urteko interes-ordainketen kopurua (1, 2 edo 4).

Oinarria: aukera-zerrenda batetik hautatzen da. Urtea nola kalkulatuko den adierazten du.

Oinarria Kalkulua
0 edo ezer ez AEBetako metodoa (NASD), 30 eguneko 12 hilabete
1 hilabete bakoitzeko egun kopuru zehatza, urteko egun kopuru zehatza
2 hilabeteko egunen kopuru zehatza, urteak 360 egun ditu
3 hilabeteko egunen kopuru zehatza, urteak 365 egun ditu
4 Metodo europarra, 30 eguneko 12 hilabete

Adibidea

Titulua 2001-01-01ean erosi da; mugaeguna 2006-01-01 da. Interes nominala % 8koa da. Etekina %9,0 da. Interesak urtean birritan ordaintzen dira (hau da, maiztasuna 2 da). Eguneko amortizazio-kalkulua (3 oinarria) erabiliz, zein izango da iraupen aldatua?

=MDURATION("2001.01.01"; "2006.01.01"; 0,08; 0,09; 2; 3)

DURATION

Nahi den balioa lortzeko, inbertsio batek zenbat denboraldi behar dituen kalkulatzen du.

Sintaxia

DURATION(RATE;PV;FV)

Tasa: konstante bat. Iraupen osorako (iraupen-denborarako) kalkulatuko da interes-tasa. Denboraldiko interes-tasa lortzeko, kalkulatutako iraupenarekin zatitzen da interes-tasa. Errendimendua/12 gisa sartzen da urtesariaren barne-errendimendua.

PV: uneko balioa. Eskurako balioa eskudiruzko gordailua da edo jenerozko deskontuaren uneko eskurako balioa. Gordailu gisa balio positiboa sartu behar denez; gordailuak ezin du 0 edo 0 baino txikiagoa izan.

FV: espero den balioa. Gordailuarentzat nahi den (etorkizuneko) balioa adierazten du etorkizun balioak.

Adibidea

% 4.75eko interes-tasarekin, 25.000 moneta-unitateko eskurako balioaren eta 1.000.000 moneta-unitateko etorkizuneko balioaren emaitza 79,49 ordainketa-denboraldiko iraupena da. Etorkizuneko balioa eta iraupena zatitzean lortutako emaitza da Ordainketa periodikoa, alegia, 1.000.000/79,49=12.850,20 kasu honetan.

DOLLARFR

Zenbaki hamartar gisa emandako kotizazioa frakzio hamartar misto bihurtzen du.

Sintaxia

DOLLARFR (zenbakia;frakzioa)

Zenbakia: zenbaki hamartarra.

Frakzioa: frakzio hamartarraren izendatzaile gisa erabiltzen den zenbaki osoa.

Adibidea

=DOLLARFR(1,125;16) hamaseiren bihurtzen du. 1 eta 2/16: emaitza 1,02 da.

=DOLLARFR(1,125;8) zortziren bihurtzen du. 1 eta 1/8: emaitza 1.1 da.

DOLLARDE

Frakzio hamartar gisa emandako kotizazioa zenbaki hamartar bihurtzen du.

Sintaxia

DOLLARDE(Zenbakia;Frakzioa)

Zenbakia: frakzio hamartar gisa emandako zenbakia.

Frakzioa: frakzio hamartarraren izendatzaile gisa erabiltzen den zenbaki osoa.

Adibidea

=DOLLARDE (1,02;16) 1 eta 2/16 adierazten du. Horren emaitza 1,125 da.

=DOLLARDE (1.1;8) 1 eta 1/8 adierazten du. Horren emaitza 1,125 da.

CUMPRINC_ADD

Denboraldi batean amortizatuko den maileguaren printzipal metatua ematen du.

Note.png The functions whose names end with _ADD or _EXCEL2003 return the same results as the corresponding Microsoft Excel 2003 functions without the suffix. Use the functions without suffix to get results based on international standards.

Sintaxia

CUMPRINC_ADD(Interesa;NPER;PV;Hasierako denboraldia;Amaierako denboraldia;Mota)

Tasak denboraldi bakoitzeko interes-tasa definitzen du.

NPer: ordainketa-denboraldien kopuru osoa. Tasak eta NPERek unitate bera izan behar dute oinarri, eta, beraz, urteka edo hilabeteka kalkulatu behar dira biak.

PV: uneko balioa.

Hasierako denboraldia: kalkuluko lehen ordainketaren denboraldia.

Amaierako denboraldia: kalkuluko azken ordainketaren denboraldia.

Modua: ordainketaren epemuga-data denboraldiaren amaieran (Mota = 0) edo denboraldiaren hasieran (Mota = 1).

Adibidea

Ondoko hipoteka-kreditua hartu da etxea ordaintzeko:

Tasa: Urteko % 9,00 (% 9 / 12 = 0,0075), epea: 30 urte (ordainketa-denboraldiak = 30 * 12 = 360), NPV: 125000 moneta-unitate.

Zenbat itzuli behar da hipoteka-kredituaren bigarren urtean (alegia, 13 eta 24 arteko denboraldietan)?

=CUMPRINC_ADD(0,0075;360;125000;13;24;0): emaitza -934,1071 da.

Lehen hilabetean, kopuru hau itzuliko da:

=CUMPRINC_ADD(0,0075;360;125000;1;1;0): emaitza -68.27827 da.

CUMPRINC

Interes-tasa konstantea duen inbertsio batengatik denbora batean ordaindutako interes metatua ematen du.

Sintaxia

CUMPRINC(Tasa;NPER;PV;Hasiera;Amaiera;Modua)

Tasa: interes-tasa periodikoa da.

NPer: denboraldi kopuru osoa barne hartzen duen ordainketa-denboraldia. Balio ez-osoa ere izan daiteke NPER.

PV: ordainketa-sekuentzia baten uneko balioa.

S lehen denboraldia da.

E azken denboraldia da.

Modua: ordainketaren epemuga, denboraldi bakoitzaren hasieran edo amaieran.

Adibidea

Zeintzuk dira amortizazio-kuotak, urteko % 5,5eko interes-tasa 36 hilabetekoa bada. Eskurako balioa 15.000 moneta-unitatekoa da. Amortizazio-kuota 10. eta 18. denboraldien artean kalkulatzen da. Epemuga denboraldiaren amaieran dago.

=CUMPRINC(5.5%/12;36;15000;10;18;0) = -3669,74 moneta-unitate. 10. eta 18. denboraldien arteko amortizazio-kuota 3669,74 da.

CUMIPMT_ADD

Denboraldi baterako metatutako interesa kalkulatzen du.

Note.png The functions whose names end with _ADD or _EXCEL2003 return the same results as the corresponding Microsoft Excel 2003 functions without the suffix. Use the functions without suffix to get results based on international standards.

Sintaxia

CUMIPMT_ADD(Interesa;NPER;Pv;Hasierako denboraldia;Amaierako denboraldia;Modua)

Tasak denboraldi bakoitzeko interes-tasa definitzen du.

NPer: ordainketa-denboraldien kopuru osoa. Tasak eta NPERek unitate bera izan behar dute oinarri, eta, beraz, urteka edo hilabeteka kalkulatu behar dira biak.

PV: uneko balioa.

Hasierako denboraldia: kalkuluko lehen ordainketaren denboraldia.

Amaierako denboraldia: kalkuluko azken ordainketaren denboraldia.

Modua: ordainketaren epemuga-data denboraldiaren amaieran (Mota = 0) edo denboraldiaren hasieran (Mota = 1).

Adibidea

Ondoko hipoteka-kreditua hartu da etxea ordaintzeko:

Tasa: Urteko % 9,00 (% 9 / 12 = 0,0075), epea: 30 urte (NPER = 30 * 12 = 360), Pv: 125000 moneta-unitate.

Zenbat interes ordaindu behar duzu hipoteka-kredituaren bigarren urtean (alegia, 13 eta 24 arteko denboraldietan)?

=CUMIPMT_ADD(0,0075;360;125000;13;24;0): emaitza -11135.23.

Zenbat interes ordaindu behar duzu lehen hilabetean?

=CUMIPMT_ADD(0,0075;360;125000;1;1;0): emaitza -937,50.

CUMIPMT

Interes metatuaren ordainketa kalkulatzen du, hau da, interes-tasa konstantean oinarritutako inbertsiorako interes osoa.

Sintaxia

CUMIPMT(Tasa;NPER;pv;Hasiera;Amaiera;Modua)

Tasa: interes-tasa periodikoa da.

NPer: denboraldi kopuru osoa barne hartzen duen ordainketa-denboraldia. Balio ez-osoa ere izan daiteke NPER.

PV: ordainketa-sekuentzia baten uneko balioa.

S lehen denboraldia da.

E azken denboraldia da.

Modua: ordainketaren epemuga, denboraldi bakoitzaren hasieran edo amaieran.

Adibidea

Zeintzuk dira interes-ordainketak, urteko interes-tasa periodikoa % 5,5 bada, hileroko ordainketen denboraldia 2 urtekoa eta uneko eskurako balioa 5.000 moneta-unitatekoa? Hasierako denboraldia 4.a da, eta amaierakoa 6.a. Ordainketa denboraldi bakoitzaren hasieran egiten da.

=CUMIPMT(% 5.5/12;24;5000;4;6;1) = -57,54 moneta-unitate. 4. eta 6. denboraldien arteko interes-ordainketak 57,54 moneta-unitatekoak dira.

Atzera Finantza Funtzioen lehen zatira

Aurrera Finantza Funtzioen hirugarren zatira

Functions by Category