Frakzioak sartzea

From LibreOffice Help
Jump to: navigation, search

Gelaxketan frakzioak ere sar ditzakezu, eta ondoren kalkuluak egiteko erabili:

  • Sartu "0 1/5" gelaxka batean (komatxorik gabe), eta sakatu Sartu tekla. Kalkulu-orriaren goiko sarrerako lerroan 0,2 balioa ikusiko duzu, eta horixe erabiliko da kalkuluak egiteko.

"0 1/2" sartzen baduzu, autozuzenketak hiru karaktere horiek (1, / eta 2) karaktere bakar batekin ordeztuko ditu. Gauza bera gertatzen da 1/4 eta 3/4-rekin. Ordezkapen hau Tresnak - Autozuzenketaren aukerak - Aukerak fitxan definitzen da.

Hainbat digitutako frakzioak ikusteko ("1/10", adibidez), gelaxka-formatua aldatu egin behar duzu hainbat digituko frakzioen ikuspegira. Ireki gelaxkaren laster-menua, eta aukeratu Gelaxken formatua.Hautatu "Frakzioa" Kategoriaren eremuan, eta hautatu "-1234 10/81". Orduan 12/31 edo 12/32 gisako frakzioak sartu ahal izango dituzu, baina, edonola ere frakzio horiek sinplifikatu egingo dira. Azken adibidearen kasuan, adibidez, 3/8 ikusiko litzateke.


Related Topics

Zenbakiak testu gisa formateatzea