Taula dinamikoak editatzea

From LibreOffice Help
Jump to: navigation, search

Taula dinamikoaren botoi batean klik egin eta mantendu sakatua saguaren botoia. Ikur berezi bat agertuko da saguaren erakuslearen ondoan.

Botoia errenkadako beste leku batera arrastatuz zutabeen ordena alda dezakezu. Zutabe bat errenkada bihurtzeko, arrastatu botoi bat taulako ezker ertzeko errenkadatik errenkada-izenburuen areara.

Botoi bat eta zerrenda-koadro bat ipintzeko sortutako taula dinamikoren gainean, arrastatu botoi bat Orrialde-eremuak areara. Hautatutako elementuaren edukiaren arabera taula dinamikoa iragazteko erabil daiteke zerrenda-koadroa. Arrastatu eta jaregin erabil dezakezu sortutako taula dinamikoan beste orrialde-eremu bat iragazki gisa erabiltzeko.

Taulatik botoi bat kentzeko, arrastatu taula dinamotik kanpora. Saguaren erakuslea 'debeku' ikono bihurtzen denean, askatu saguaren botoia. Botoia ezabatu egingo da.

Taula dinamikoa editatzeko, egin klik taula dinamikoaren barruko gelaxka batean eta ireki laster-menua. Laster-menuan Editatu diseinua komandoa aurkituko duzu; uneko taula dinamikoaren Taula dinamikoa elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

In the pivot table, you can use drag-and-drop or cut/paste commands to rearrange the order of data fields.

You can assign custom display names to fields, field members, subtotals (with some restrictions), and grand totals inside pivot tables. A custom display name is assigned to an item by overwriting the original name with another name.


Related Topics

Taula dinamikoa

Taula dinamikoak sortzea

Taula dinamikoak iragaztea

Taula dinamikoak eguneratzea

Taula dinamikoak elkartzea

Taula dinamikoaren emaitza-areak hautatzea

Taula dinamikoak ezabatzea