Inprimatu beharreko orri kopurua definitzea

From LibreOffice Help
Jump to: navigation, search

Orria handiegia bada orrialde bakar batean inprimatzeko, LibreOffice Calc-ek hainbat orrialdetan inprimatuko du uniformeki banatuta. Orrialde-jauzi automatikoak beti leku aproposean kokatzen ez direnez, zerorrek ere defini dezakezu orrialde-banaketa.

  1. Joan inprimatu nahi duzun orrira.
  2. Aukeratu Ikusi - Orrialde-jauziaren aurrebista.
  3. Orria automatikoki inprimatutako paperean nola banatuko den ikusi ahal izango duzu. Automatikoki sortutako inprimatze-areak marra urdin ilunez adierazten dira eta erabiltzaileak definitutakoak urdin argiz. Orrialde-jauziak (lerro-jauziak eta zutabe-jauziak) marra beltzez adierazten dira.
  4. Marra urdinak lekuz alda ditzakezu saguarekin. Laster-menuan aukera gehiago aurkituko dituzu; besteak beste, inprimatze-area bat gehitzea, eskala kentzea eta lerro- eta zutabe-jauzi gehiago txertatzea.

Related Topics

Ikusi - Orrialde-jauziaren aurrebista

Orriak formatu horizontalean inprimatzea

Orriaren xehetasunak inprimatzea