Aldaketa automatikoak desaktibatzea

From LibreOffice Help
Jump to: navigation, search

Lehenespenez, LibreOffice(e)k automatikoki zuzentzen ditu ortografia-errore arruntenak eta idatzi ahala aplikatzen du formatua. Berehala desegin ditzakezu aldaketa automatikoak Ktrl+Z sakatuz.

LibreOffice Calc-eko aldaketa automatikoak nola desaktibatu (eta berraktibatu) erakusten da ondoren:

Testu edo zenbakien osatze automatikoa

Gelaxketan sarrerak egitean, LibreOffice Calc-ek automatikoki proposatzen du bat datorren sarrera, zutabe beretik hartuta. Funtzio horren izena Sarrera automatikoa da.

Sarrera automatikoa aktibatu edo desaktibatzeko, kendu edo jarri hautamarka Tresnak - Gelaxken edukia - Sarrera automatikoa aukerari.

Automatikoki bihurtzea datu-formatura

LibreOffice Calc-ek automatikoki bihurtzen ditu sarrera batzuk data-formatura. Adibidez, 1.1 sarrera aurtengo urtarrilaren 1a gisa interpreta daiteke, sistema-eragilearen ezarpen lokalen arabera, eta orduan dagokion data-formatua aplikatuko zaio gelaxkari.

Sarrera bat testu gisa interpretatuko dela ziurtatzeko, gehitu apostrofoa sarrera bakoitzaren hasieran. Apostrofoa ez da bistaratuko gelaxkan.

Komatxoak komatxo pertsonalizatuekin ordeztea

Hautatu Tresnak - Autozuzenketako aukerak. Joan Lokalizatutako aukerak fitxara, eta desmarkatu Ordeztu.

Gelaxken edukia beti maiuskulaz hasten da

Hautatu Tresnak - Autozuzenketako aukerak. Joan Aukerak fitxara. Desautatu Esaldi guztietako lehen letra maiuskula bihurtu.

Ordeztu hitza beste hitz batekin

Hautatu Tresnak - Autozuzenketako aukerak. Joan Ordeztu fitxara. Hautatu hitz parea, eta sakatu Ezabatu.


Related Topics

Tresnak - Gelaxken edukia - Sarrera automatikoa

Tresnak - Autozuzenketako aukerak