LibreOffice Cal-en ezaugarriak

From LibreOffice Help
Jump to: navigation, search

LibreOffice Calc kalkulu-orrien aplikazio bat da, kalkuluak eta analisiak egiteko eta datuak kudeatzeko erabil dezakezu. Gainera, Microsoft Excel kalkulu-orriak inportatzeko eta aldatzeko ere balio du.

Kalkuluak

LibreOffice Calc-ek funtzioak dauzka, estatistika eta banku-jarduerako funtzioak besteak beste, eta funtzio horiekin formulak sor ditzakezu datuekin kalkulu konplexuak egiteko.

Formulak sortzeko laguntza nahi baduzu, erabili Funtzioen morroia.

Baldintza-kalkuluak

Hainbat faktorez osatutako kalkuluetan, faktore batean egindako aldaketen eraginak berehala ikusteko aukera ematen du. Adibidez, mailegu-kalkulu batean denboraldia aldatzeak interes-tasetan edo amortizatu beharreko kopuruetan zein eragin duen ikus dezakezu. Gainera, taula handiagoak erabil ditzakezu aurretik definitutako agertokien bidez.

Datu-baseen funtzioak

Datuak antola, biltegira eta iragaz ditzakezu kalkulu-orrietan.

LibreOffice Calc-era datu-baseetako taulak arrasta eta jaregin ditzakezu, edo LibreOffice Writer-eko gutun-inprimakiak sortzeko datu-iturburu gisa erabil dezakezu kalkulu-orri bat.

Datuak antolatzea

Klik gutxi batzuekin kalkulu-orria berrantola dezakezu hainbat datu-area erakutsi edo ezkutatzeko, areak ezaugarri berezien arabera formateatzeko, edo subtotalak eta totalak bizkor kalkulatzeko.

Diagrama dinamikoak

LibreOffice Calc-en kalkulu-orrietako datuak taula dinamikoetan aurkez ditzakezu, taula horiek automatikoki eguneratzen dira datuak aldatzen direnean.

Microsoft-eko fitxategiak irekitzea eta gordetzea

Excel fitxategiak bihurtzeko, edo bestelako hainbat formatutako fitxategiak irekitzeko nahiz gordetzeko erabil ditzakezu LibreOffice iragazkiak.