Iragazkiak aplikatzea

From LibreOffice Help
Jump to: navigation, search

Datu-area bateko iragazitako errenkada (erregistro) jakin batzuk landu ahal izango dituzu iragazkiekin eta iragazki aurreratuekin. LibreOffice suiteko kalkulu-orrietan hainbat aukera daude iragazkiak aplikatzeko.

  1. Iragazki automatikoa funtzioaren erabileretako bat, datu-eremuan sarrera berdina duten erregistroen bistaratzea murriztea da.
  2. Iragazki estandarra elkarrizketa-koadroan, eremuak defini ditzakezu, datu-eremu jakin batzuetako balioak bakarrik bistaratzeko. Iragazki estandarrarekin hiru baldintza ere ezar ditzakezu, ETA edo EDO eragile logikoen bidez uztartuta.
  3. Iragazki aurreratua aukerak zortzi iragazte-baldintza arte onartzen ditu. Iragazki aurreratuekin zuzenean sartzen dira baldintzak orrian.
Tip.png To remove a filter, so that you see all cells again, click inside the area where the filter was applied, then choose Data - Filter - Reset Filter.
Note.png Iragazkia aplikatu den area bateko hainbat errenkada hautatzen dituzunean, hautapen horrek ikusten diren nahiz iragazkiak ezkutatuta dauden errenkadak har ditzake. Formatua aplikatzen baduzu, edo hautatutako errenkadak ezabatzen badituzu, ekintza horiek ikusten diren errenkadei bakarrik aplikatzen zaie. Ez dute eraginik ezkutuko errenkadetan.
Note.png Justu kontrakoa gertatzen da Formatua - Errenkadak – Ezkutatu errenkadak komandoarekin eskuz ezkutatutako errenkadetan. Eskuz ezkutatutako errenkadak ezabatu egiten dira errenkada horiek barruan dituen hautapen bat ezabatzean.

Related Topics

Iragazki automatikoa aplikatzea

Iragazkia: iragazki aurreratuak aplikatzea

Gelaxka ikusgaiak bakarrik kopiatu