Shell funtzioa [exekuzio-garaia]

From LibreOffice Help
Jump to: navigation, search

Beste aplikazio bat hasten du eta, beharrezkoa bada, dagokion leiho-estiloa zehazten du.

Sintaxia

Shell (BideIzena As String[, LeihoEstiloa As Integer][, Parametroa As String][, bSink])

Parametroa

BideIzena

Hasi nahi duzun programaren bide-izen eta izen osoa.

LeihoEstiloa

Programa exekutatzen den leihoaren estiloa zehazten duen osoko adierazpena. Hautazkoa da. Hona hemen zein balio egon daitezkeen:

0 Fokua programaren leiho ezkutuan dago.
1 Fokua programaren leihoan dago neurri estandarrean.
2 Fokua programaren leiho minimizatuan dago.
3 Fokua programaren leiho maximizatuan dago.
4 Programaren leihoa neurri estandarrekoa, fokurik gabe.
6 Programaren leiho ikonotua, fokua leiho aktiboan dago.
10 Pantaila osoko bistaratzea.

Parametroa

Pasatu behar den komando-lerroa zehazten duen kate-adierazpena.

bSink

Balio hau true bada, Shell komandoa eta LibreOffice aplikazioko ataza guztiak shell prozesua bukatu zain egongo dira. Balioa false bada, shell zuzenenean itzuliko da. Balio lehenetsia false da.

Errore-kodeak

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

53 Fitxategia ez da aurkitu

73 Eginbidea ezarri gabe

Adibidea

Sub ExampleShellForWin
    Shell("c:\windows\calc.exe",2)
End Sub