Basic elkarrizketa-koadroa sortzea

From LibreOffice Help
Jump to: navigation, search
  1. Aukeratu Tresnak – Makroak – Antolatu elkarrizketa-koadroak, eta sakatu Berria.
  2. Idatzi elkarrizketa-koadroaren izena, eta sakatu Ados. Elkarrizketa-koadroari izena aldatzeko, egin klik eskuineko botoiarekin fitxako izenean, eta aukeratu Izena aldatu.
  3. Egin klik Editatu botoian. Basic elkarrizketa-koadroen editorea irekiko da, eta elkarrizketa-koadro hutsa edukiko du.
  4. Tresna-koadroa barra ikusten ez baduzu, sakatu Txertatu kontrolak ikonoaren ondoko gezia Tresna-koadroa barra irekitzeko.
  5. Egin klik tresna batean eta arrastatu elkarrizketa-koadrora kontrola sortzeko.

Related Topics

Elkarrizketa-koadroen editoreko kontrolen propietateak aldatzea

Elkarrizketa-koadroen editorean kontrolak sortzea

Elkarrizketa-koadroen editoreko kontrolen propietateak

Elkarrizketa-koadroak programa-kodea erabiliz irekitzea

Elkarrizketa-koadroen editoreko kontrolak programatzeko adibideak