Tresna-barrak

Atal honetan LibreOffice Writerren erabilgarri dauden tresna-barren ikuspegi orokorra eskaintzen da. LibreOffice aplikazioko tresna-barren konfigurazio lehenetsia deskribatzen da informazio orokor honetan.

Estandarra barra

Estandarra barra LibreOffice aplikazio guztietan dago erabilgarri.

Formatua barra

'Formatua' barrak testuari formatua emateko hainbat funtzio ditu.

Marrazkia barra

Marrazkia barrak sarritan erabiltzen diren editatze-tresnak ditu. Egin klik ikono baten ondoko gezian komando osagarriak dituen tresna-barra irekitzeko.

Irudia barra

Irudia barrak hautatutako bit-maparen grafikoak formateatzeko eta kokatzeko funtzioak ditu.

Markoa barra

Marko bat hautatutakoan, Markoa barrak markoa formateatzeko eta kokatzeko funtzio garrantzitsuenak eskaintzen ditu.

OLE objektua barra

OLE objektua barra objektuak hautatutakoan agertzen da, eta objektuak formateatzeko eta kokatzeko funtziorik garrantzitsuenak ditu.

Taula barra

Taula barrak taulekin lan egitean behar diren funtzioak ditu. Kurtsorea taularen barrura eramatean agertzen da.

Marrazki-objektuen propietateak barra

Marrazki-objektuaren propietateak barra ikus dezakezu Writer eta Calc-en. Hautatu Ikusi - Tresna-barrak- Marrazki-objektuaren propietateak menua. Kontrolak gaituta egongo dira marrazketako objektu bat hautatuta dagoenean. Lehenetsi gisa, ikono desberdin batzuk ikusiko dituzu, uneko dokumentua testu-dokumentua edo kalkulu-orria izatearen arabera.

'Buletak eta zenbakitzea' barra

Buletak eta zenbakitzea barrak zenbakitutako paragrafoen egitura aldatzeko funtzioak ditu, paragrafoen ordena aldatzeko eta paragrafo-mailak zehazteko funtzioak barne.

Testu-objektua barra

Marrazki-objektuetako testua formateatzeko komandoak ditu. Testu-objektua barra marrazki-objektuan klik bikoitza eginez agertzen da.

Egoera barra

Egoera barrak uneko dokumentuari buruzko informazioa bistaratzen du eta funtzio bereziak dituzten hainbat botoi eskaintzen ditu.

Inprimatzeko aurrebista

Inprimatzeko aurrebista barra uneko dokumentua inprimatzeko aurrebista moduan ikustean agertzen da.

Taula-datuen barra

Erabili taula-datuen barra datuen ikuspegia kontrolatzeko.

Erregelak

Erregelek orrialdearen neurriak eta tabulazio, koska, ertz eta zutabeen kokalekua bistaratzen dute. Hori dena aldatzeko sagua erabil dezakezu.

Formula barra

Formula barraren bidez kalkuluak testu-dokumentuan sortu eta txerta ditzakezu. Formula barra aktibatzeko, sakatu F2.

Txertatu

Tresna-barrak markoak, grafikoak, taulak eta beste objektu batzuk txertatzeko hainbat funtzio ditu.

Sailkapena barra

Sailkapena barran dokumentuen tratamendu segurua ahalegintzen duten tresnak daude.

Sailkapena tresna-barrak zenbait zerrenda-koadro ditu dokumentuaren segurtasuna hautatzen laguntzeko, bai BAF kategoria-politikaren arabera, bai BAILS mailen arabera. LibreOffice(e)k eremu pertsonalizatuak gehituko ditu dokumentu-propietateetan (Fitxategia - Propietateak, Propietate pertsonalizatuak fitxa), sailkapen-politika dokumentuaren metadatu gisa biltegiratzeko.

Joan Ikusi - Tresna-barrak menura eta hautatu Sailkapena

Posta-konbinazioa tresna-barra

Posta-konbinazioa tresna-barrak posta-konbinazioko prozesuaren azken urratsetarako komandoak ditu.

Emaguzu laguntza!