Ikusi

Menu horretan dokumentuaren pantailako bistaratzea kontrolatzeko komandoak daude.

Normala

Dokumentuak, inprimatzean, zein itxura izango duen bistaratzen du.

Web

Dokumentua bistaratzen du web-nabigatzaile batean ikusiko litzatekeen gisan. Erabilgarria da HTML dokumentuak sortzen dituzunean.

HTML iturburua

Uneko HTML dokumentuaren iturburu-testua bistaratzen du. Ikuspegi hori erabilgarri dago HTML dokumentu berri bat sortzen denean edo lehendik dagoen bat irekitzen denean.

Tresna-barrak

Tresna-barrak erakusteko eta ezkutatzeko azpimenu bat irekitzen du. LibreOffice komandoetara bizkor heltzeko tresna-barra batean ikonoak eta aukerak daude.

Egoera barra

Leihoaren beheko ertzeko Egoera barra erakusten edo ezkutatzen du.

Erregelak

Azpimenu bat dauka erregela horizontal eta bertikalak erakutsi edo ezkutatzeko.

Korritze-barrak

Erakutsi edo ezkutatu korritze-barra horizontala eta bertikala, leihoan sartzen ez den dokumentu baten zati ikusgaia aldatzeko erabiltzen direnak.

Testu-mugak

Orrialdeko eremu inprimagarriaren mugak erakutsi edo ezkutatzen ditu. Muga-marrak ez dira inprimatzen.

Taula-mugak

Ertzik ezarrita ez daukaten taula-gelaxken ertzak erakusten edo ezkutatzen ditu. Mugak pantailan soilik ikusiko dira, baina ez dira inprimatuko.

Irudiak eta diagramak

Erakutsi edo ezkutatu dokumentu bateko objektu grafikoak, esaterako irudiak eta diagramak.

Iruzkinak

Erakutsi edo ezkutatu dokumentuaren iruzkinak eta horiei emandako erantzunak.

Ebatzitako iruzkinak

Erakutsi edo ezkutatu ebatzitako iruzkinak.

Formatu-markak

Ez inprimatzeko karaktereak erakusten ditu testuan, adibidez, paragrafo-markak, lerro-jauziak, tabulazioak eta zuriuneak.

Sareta eta laguntza-lerroak

Txandakatu objektuak uneko orrian mugitzea eta modu zehatzean kokatzea ahalbidetzen duten sareta-puntuen eta gida-marren ikusgaitasuna

Ezkutatu zuriunea

Bistaratu dokumentuak orrialdeen hasieran eta bukaeran dauden zuriuneak erakutsi gabe.

Aldaketen jarraipena

Grabatutako aldaketak erakusten edo ezkutatzen ditu.

Eremu-itzaldurak

Dokumentuko eremuen inguruko itzaldurak (esaterako, zuriune zatiezinak, marratxo leunak, indizeak eta oin-oharrak) ezkutatzen edo erakusten ditu.

Eremu-izenak

Eremuak eremu-izen modura edo eremu-balio modura ikusiko diren txandakatzen du.Aukera hori gaitzen bada, eremu-izenak desgaitzen dira eta, desgaitzean, eremu-balioak bistaratzen dira. Eremu-eduki batzuk ezin dira bistaratu.

Ezkutuko paragrafoak

Ezkutuko paragrafoak erakutsi edo ezkutatzen ditu. Aukera horrek ezkutuko paragrafoen pantailako bistaratzeari bakarrik eragiten dio, eta ez ezkutuko paragrafoen inprimatzeari.

Alboko barra

Alboko barra erabiltzaile-interfaze grafiko bertikala da, testuinguru-propietateak, estilo-kudeaketa, dokumentu-nabigazioa eta multimedia-galerien eginbideak eskaintzen dituena.

Estiloak

Erabili alboko barrako 'Estiloak' panela formatu-estiloak aplikatu, sortu, editatu, gehitu eta kentzeko. Estilo bat aplikatzeko, egin klik bikoitza sarrera batean.

Galeria

Alboko barrako 'Galeria' panela irekitzen du. Bertan irudiak eta soinu-fitxategiak aukeratu ditzakezu zure dokumentuan txertatzeko.

Nabigatzailea

Nabigatzailea erakutsi edo ezkutatzen du dokumentuko beste leku batera joatea nahi duzun lekuan. Alboko barrako panel modura ere badago nabigatzailea. Uneko dokumentuko edo irekitako beste dokumentu batzuetako elementuak txertatzeko eta dokumentu maisuak antolatzeko erabil dezakezu nabigatzailea. Nabigatzailean elementu bat editatzeko, egin klik eskuineko botoiarekin elementuan eta aukeratu laster-menuko komando bat. Nahi izanez gero, nabigatzailea laneko arearen ertzean atraka dezakezu.

Datu-iturburuak

LibreOffice(e)nerregistratutako datu-baseak zerrendatzen ditu eta datu-baseetako edukia kudea daiteke.

Pantaila osoa

Writer edo Calc aplikazioen menuak eta tresna-barrak erakusten edo ezkutatzen ditu. Pantaila osoko modutik irteteko, egin klik Pantaila osoa botoian edo sakatu Esc tekla.

Zooma

LibreOffice(r)en pantaila-bistaratzea txikitzen edo handitzen du.

Emaguzu laguntza!