Editatu

Menu horrek dokumentuaren edukia editatzeko komandoak ditu.

Desegin

Azken komandoa edo idatzitako azken sarrera desegiten du. Desegin nahi duzun komandoa hautatzeko, egin klik Estandarra barrako Desegin ikonoaren ondoan dagoen gezian.

Berregin

Azken Desegin komandoaren ekintza desegiten du. Desegin nahi duzun Desegin urratsa hautatzeko, egin klik Estandarra barrako Berregin ikonoaren ondoan dagoen gezian.

Errepikatu

Azken komandoa errepikatzen du. Writer eta Calc-en erabilgarri dago komando hau.

Ebaki

Hautapena kentzen du eta arbelean kopiatzen du.

Kopiatu

Hautapena arbelean kopiatzen du.

Itsatsi

Arbelaren edukia kurtsorearen kokalekuan txertatzen du, eta hautatuta dagoen edozer testu edo objektu ordezten du.

Itsatsi berezia

Arbelaren edukia, zehatz daitekeen formatu batean, uneko fitxategian txertatzen du.

Hautatu dena

Uneko fitxategi, marko edo testu-objektuaren eduki osoa hautatzen du.

Hautapen modua

Aukeratu azpimenuaren hautapen modua: hautapen modu normala edo bloke-hautapeneko modua.

Hautatu testua

Hautapen-kurtsore bat gaitu daiteke irakurtzeko soilik den dokumentu batean edo laguntzan. Aukeratu Editatu - Hautatu testua edo ireki irakurtzeko soilik den dokumentu baten laster-menua eta aukeratu Hautatu testua. Hautapen-kurtsoreak ez du keinurik egingo.

Zuzeneko kurtsore modua

Erabiltzaileak orrialde bateko edozein testu-lerrotan, hasieran, erdialdean zein amaieran, klik egin eta idazten hasi daiteke.

Bilatu

Txandakatu testuak bilatzea edo dokumentu batean elementuz elementu nabigatzea ahalbidetzen duen Bilatu tresna-barraren ikusgaitasuna.

Bilatu eta ordeztu

Uneko dokumentuan testua edo formatua bilatzen du edo ordezten du.

Joan orrialdera

Nabigatzailea leihoa irekitzen du, Orrialde-zenbakia botoiarekin orrialdearen zenbakia sartzeko.

Jarraitu aldaketak

Fitxategiko aldaketen jarraipena egiteko erabilgarriak diren komandoak zerrendatzen ditu.

Hiperesteka

Hiperestekak sortzeko eta editatzeko leihoa irekitzen da.

Oin-oharra edo amaiera-oharra

Hautatutako oin-oharra eta amaiera-oharraren aingura editatzen du. Egin klik oin-oharra edo amaiera-oharraren aurrealdean, eta aukeratu komando hau.

Indize-sarrera

Hautatutako indize-sarrera editatzen du. Egin klik indize-sarreran edo haren aurrean eta aukeratu komando hau.

Sarrera bibliografikoa

Hautatutako bibliografia-sarrera editatzen du.

Eremuak

Elkarrizketa-koadro bat irekitzen du, eta hor eremuen propietateak edita ditzakezu. Egin klik eremu baten aurrean, eta ondoren, aukeratu komando hau. Elkarrizketa-koadroan, gezi-botoiak erabil ditzakezu aurreko edo hurrengo eremura joateko.

Estekak

Uneko dokumentuaren esteka bakoitzaren propietateak edita daitezke, iturburu-fitxategiaren bide-izena barne. Komando hau ez da erabilgarri egongo uneko dokumentuak ez baditu beste fitxategi batzuekin lotzen dituen estekak.

Irudi-mapa

URLak gune bero deitzen diren area zehatz batzuetan, grafiko batean edo grafiko multzo batean erants daitezke. Irudi-mapa bat gune bero bat edo gehiagoren talde bat da.

Objektua

Txertatu - Objektua komandoa erabilita zure fitxategian hautatutako objektu bat editatzea ahalbidetzen du.

Trukatu datu-basea

Aldatu uneko dokumentuaren datu-iturburuak. Txertatutako eremuen edukia behar bezala bistaratzeko, ordezko datu-baseak eremu-izen berdinak eduki behar ditu.

Editatu fitxategia

Erabili Editatu fitxategia ikonoa editatze modua aktibatzeko edo desaktibatzeko.

Emaguzu laguntza!