Fitxategia

Komando hauek uneko dokumentuari aplikatu, dokumentu berri bat ireki edo aplikazioa ixten dute.

Berria

LibreOffice dokumentu berri bat sortzen du.

Ireki

Fitxategi lokal bat edo urruneko bat irekitzen du, edo bat inportatzen du.

Ireki urrunekoa...

Urruneko fitxategi-zerbitzu batean kokatutako dokumentu bat irekitzen du.

Azken dokumentuak

Azkenekoz irekitako fitxategiak zerrendatzen ditu. Zerrendako fitxategi bat irekitzeko, egin klik haren izenean.

Itxi

Programatik irten gabe uneko dokumentua ixten du.

Morroiak

Gutun komertzialak eta pertsonalak, faxak, agendak, aurkezpenak eta abar egiteko laguntzen dizu.

Txantiloiak

Txantiloiak antola eta edita daitezke, baita uneko fitxategia txantiloi gisa gorde ere.

Birkargatu

Uneko dokumentua azkena gordetako bertsioarekin ordezten du.

Bertsioak

Uneko dokumentuaren bertsio anitz gordetzen eta antolatzen ditu fitxategi berean. Aurreko bertsioak ireki, ezabatu eta konpara daitezke.

Gorde

Uneko dokumentua gordetzen du.

Gorde urrunekoa...

Urruneko fitxategi-zerbitzu batean kokatutako dokumentu bat gordetzen du.

Gorde honela

Uneko dokumentua beste leku batean edo beste fitxategi-izen edo fitxategi mota batekin gordetzen du.

Gorde dena

Aldatutako LibreOffice dokumentu guztiak gordetzen ditu.

Gorde kopia bat

Gorde uneko dokumentuaren kopia bat beste izen batekin edo beste kokapen batean.

Esportatu

Uneko dokumentua beste izen edo formatu batekin gordetzen du zehaztutako lekuan.

Esportatu honela...

Esportatu dokumentua PDF edo EPUB formatuan.

Bidali

Uneko dokumentuaren kopia bat bidaltzen du beste aplikazio batzuetara.

Aurrebista web-arakatzailean

Uneko dokumentuaren aldi baterako kopia bat sortzen du HTML formatuan, sistemaren web-arakatzaile lehenetsia irekitzen du, eta HTML fitxategia web-arakatzailean bistaratzen du.

Inprimatzeko aurrebista

Inprimatutako orrialdearen aurrebista bistaratzen du edo aurrebista ixten du.

Inprimatu

Uneko dokumentua, hautapena edo zehaztu dituzun orrialdeak inprimatzen ditu. Uneko dokumentuaren inprimatzeko aukerak ere ezar daitezke. Inprimatzeko aukerak inprimagailuaren eta erabiltzen duzun sistema eragilearen arabera alda daitezke.

Inprimagailuaren ezarpenak

Hautatu uneko dokumentuaren inprimagailu lehenetsia.

Dokumentuaren propietateak

Uneko fitxategiaren propietateak bistaratzen ditu, estatistikak barne, adibidez, hitz-kontaketa eta fitxategiaren sortze-data.

Sinadura digitalak

Dokumentuan eta dokumentutik sinadura digitalak gehitzen eta kentzen ditu. Elkarrizketa-koadroa ziurtagiriak ikusteko ere erabil daiteke.

Irteera

LibreOffice programa guztiak ixten ditu eta zure aldaketak gorde ditzazun eskatzen dizu. Komando hau ez dago macOS sistemetan.

Emaguzu laguntza!