Menuak
Atal honetan menu eta elkarrizketa-koadroentzako laguntza-gai erabilgarriak zerrendatzen dira.
Landu nahi duzun dokumentuaren leihoak hautatuta egon behar du menu-komandoak erabiltzeko. Era berean, dokumentuko objektu bat hautatu behar duzu, objektuarekin asoziatutako menu-komandoak erabiltzeko.
Menuak testuinguruaren araberakoak dira. Alegia, unean egiten ari zaren lanari dagozkion menu-komandoak bakarrik egongo dira erabilgarri. Kurtsorea testuan badago, testua editatzeko behar diren menu-komando guztiak egongo dira erabilgarri. Baina, esate baterako, dokumentu batean irudiak hautatu badituzu, irudiak editatzeko behar dituzun menu-komandoak jarriko zaizkizu eskura.
Fitxategia
Komando hauek uneko dokumentuari aplikatu, dokumentu berri bat ireki edo aplikazioa ixten dute.
Txertatu
'Txertatu' menuak zure dokumentuan elementu berriak txertatzeko komandoak ditu. Irudiak, multimedia, diagramak, beste aplikazioetako objektuak, hiperestekak, iruzkinak, ikurrak, oin-orriak eta sekzioak txerta daitezke.
Estiloak
Testu-dokumentu batean estiloak aplikatu, sortu, editatu, eguneratu, kargatu eta kudeatzeko komandoak ditu.
Inprimakia
Testu-dokumentuan inprimakien diseinurako modua aktibatzeko, kontrol-morroiak irekitzeko eta inprimaki-kontrolak txertatzeko komandoak ditu.
Tresnak
Ortografia-tresnak, dokumentuan gehi dezakezun objektuen galeria eta menuak konfiguratzeko eta programa-hobespenak ezartzeko tresnak ditu.