Posta-konbinazioa tresna-barra

Posta-konbinazioa tresna-barrak posta-konbinazioko prozesuaren azken urratsetarako komandoak ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Joan Ikusi - Tresna-barrak menura eta hautatu Posta-konbinazioa


Posta-konbinazioko morroia

Posta-konbinazioko morroia abiarazten du gutun-ereduak sortzeko edo mezu elektronikoak bidaltzeko.

(Hartzaile-zenbakia)

Sartu hartzaile baten helbide-erregistroaren zenbakia, hartzailearentzako posta-konbinazioko dokumentuaren aurrebista ikusteko.

Erabili arakatzeko botoiak helbide-erregistroetan gora eta behera korritzeko.

Baztertu hartzailea

Uneko hartzailea posta-konbinaziotik baztertzen du.

Editatu dokumentu indibidualak

Konbinatutako dokumentu bakarra sortzen du, hartzaile bakoitza bereizteko orrialde-jauziak txertatuta. Hartzaileen izenak eta helbideak dokumentuan sartuta daude, eta nahieran pertsonalizatu daitezke.

Gorde konbinatutako dokumentua

Gorde posta-konbinazioko irteera fitxategi batean.

Inprimatu konbinatutako dokumentua

Posta-konbinazioaren irteera hartzaile guztientzat edo batzuentzat inprimatzen du.

Bidali konbinatutako dokumentua mezu elektroniko gisa

Posta-konbinazioaren irteera mezu elektroniko gisa bidaltzen du hartzaile guztientzat edo zenbaitentzat.

Emaguzu laguntza!