Hitzak zenbatzea

  1. Hitzen eta karaktereen kopurua egoera-barran erakusten da, eta zenbaki hori eguneratu egiten da edizioak egin ahala.

  2. Dokumentuko testu zati bat kontatu nahi baduzu, hautatu testua.

  3. Estatistika gehiago bistaratzeko, esaterako zuriunerik gabeko karaktere kopurua, egin klik bikoitza egoera-barrako hitz kopuruan, edo aukeratu Tresnak - Hitz kopurua.

Nola zenbatzen ditu hitzak LibreOffice aplikazioak?

Oro har, bi zuriuneren arteko edozein karaktere-kate hitz bat da. Marrak, tabulazioak, lerro-jauziak eta paragrafo-jauziak ere hitzen mugatzaileak dira.

Marratxoak dituzten hitzak, adibidez proxy-a, erabiltzailea/konfigurazioa bakoitza hitz bakar bat bezala zenbatzen da.

Hitzak letren, zenbakien eta karaktere berezien multzoak izan daitezke. Beraz, honako testuak lau hitz ditu: abc123 1.23 "$" http://www.adibidea.com.

Karaktere-mugatzat hartuko den karaktere pertsonalizatu bat gehitzeko, aukeratu - LibreOffice Writer - Orokorra eta gehitu karakterea Bereizle gehigarriak eremuari.

Iradokizun-ikonoa

Dokumentuari buruzko estatistika gehiago lortzeko, aukeratu Fitxategia - Propietateak - Estatistikak.


Fitxategia - Propietateak - Estatistikak

Emaguzu laguntza!