Hitz-zatiketa

Lehenespenez, LibreOffice aplikazioak lerro batean sartzen ez diren hitzak hurrengo lerrora eramaten ditu. Nahi baduzu, eskuzko hitz-zatiketa edo hitz-zatiketa automatikoa erabil dezakezu portaera hori saihesteko:

Hitz-zatiketa automatikoa

Hitz-zatiketa automatikoak marratxoak txertatzen ditu behar direnean. Aukera hori paragrafo-estilo eta paragrafo indibidualentzat bakarrik dago erabilgarri.

Paragrafo batean hitz-zatiketa automatikoki aplikatzeko

  1. Egin klik eskuineko botoiaz paragrafoan, eta aukeratu Paragrafoa.

  2. Egin klik Testu-fluxua fitxan.

  3. Hitz-zatiketa arean, hautatu Automatikoki kontrol-laukia.

  4. Sakatu Ados.

Hainbat paragrafotan hitz-zatiketa automatikoki aplikatzeko

Hitz-zatiketa automatikoa paragrafo batean baino gehiagotan erabili nahi baduzu, erabili paragrafo-estilo bat.

Adibidez, gaitu hitz-zatiketa automatikoa "Lehenetsia" paragrafo-estiloarentzat, eta aplikatu estilo hori hitz-zatiketa aplikatu behar duzun paragrafoetan.

  1. Aukeratu Ikusi - Estiloak, eta egin klik Paragrafo-estiloak ikonoan.

  2. Egin klik eskuineko botoiaz hitz-zatiketa aplikatzea nahi duzun paragrafoan eta aukeratu Aldatu.

  3. Egin klik Testu-fluxua fitxan.

  4. Hitz-zatiketa arean, hautatu Automatikoki kontrol-laukia.

  5. Sakatu Ados.

  6. Aplikatu estiloa hitz-zatiketa erabili nahi duzun paragrafoetan.

Eskuzko hitz-zatiketa

Marratxoa lerroan nahi duzun lekuan txerta dezakezu edo utzi LibreOffice aplikazioari zatitu beharreko hitzak bilatzen eta iradokizun bat eskaintzen.

Hitzak eskuz zatitzeko

Marratxo bat azkar txertatzeko, sakatu marratxoa gehitu nahi diozun hitza, eta ondoren sakatu +Marratxoa(-).

Eskuzko marratxoa txertatzen baduzu, hitza eskuzko marratxoan bakarrik zatituko da. Hitz horretan ez da hitz-zatiketa automatikorik aplikatuko. Eskuzko marratxoa duen hitza Testu-fluxua fitxako ezarpenak kontuan hartu gabe zatituko da.

Hautatutako testuan hitz-zatiketa automatikoki aplikatzeko

  1. Hautatu hitz-zatiketa aplikatu nahi diozun testua.

  2. Aukeratu Tresnak - Hizkuntza - Hitz-zatiketa.

Ortografia eta gramatika egiaztatzea

Sinonimoak

Txantiloi lehenetsia aldatzea

Hitz jakinen zatiketa eragoztea

Testu-fluxua

Emaguzu laguntza!