Testu-dokumentu osoa txertatzea
Testu-fitxategi bat txertatzeko
-
Kokatu kurtsorea dokumentuan, fitxategia txertatu nahi duzun lekuan.
-
Aukeratu Txertatu - Fitxategia.
-
Lokalizatu txertatzea nahi duzun testu-dokumentua eta sakatu Ados.
Testu-dokumentuaren edukia uneko dokumentuan kapsulatzen da, eta ez da eguneratzen iturburu-fitxategia aldatzen bada. Edukia automatikoki eguneratzea nahi baduzu iturburu-dokumentua aldatzean, txertatu fitxategia esteka gisa.
Testu-dokumentu osoa esteka gisa txertatzeko
-
Kokatu kurtsorea dokumentuan, fitxategia txertatu nahi duzun lekuan.
-
Aukeratu Txertatu - Sekzioak.
-
Idatzi izena Sekzio berria koadroan, eta hautatu Esteka kontrol-laukia.
-
koadroan, idatzi txertatu nahi duzun fitxategiaren izena, edo egin klik botoian eta bilatu fitxategia.
Helburuko testu-dokumentuak sekzioak baditu, txertatu nahi duzun sekzioa hautatu ahal duzu
koadroan. -
Nahi izanez gero, ezarri sekzioarentzako formatu-aukerak.
-
Egin klik Txertatu botoian.
LibreOffice aplikazioak automatikoki eguneratzen du txertatutako sekzioaren edukia iturburu-dokumentua aldatzen den bakoitzean. Sekzioaren edukia eskuz eguneratzeko, aukeratu Tresnak - Eguneratu - Eguneratu dena.