Taulak txertatzea

Testu-dokumentuetan taulak sortzeko hainbat modu daude. Taulak tresna-barratik, menu-komandoaren bidez edo kalkulu-orritik txerta ditzakezu.

Taula bat Txertatu tresna-barratik txertatzeko

  1. Jarri kurtsorea taula txertatu nahi duzun lekuan.

  2. Estandarra edo Txertatu barran, sakatu Taula ikonoaren alboan dagoen gezia.

  3. Taula-saretan, arrastatu nahi dituzun errenkadak eta zutabeak eta askatu.

Bertan behera uzteko, arrastatu beste aldera Utzi agertu arte saretaren aurrebista-arean.

Taula bat menu-komando baten bidez txertatzeko

  1. Jarri kurtsorea taula txertatu nahi duzun lekuan.

  2. Aukeratu Taula - Txertatu taula.

  3. Tamaina arean, sartu errenkada eta zutabe kopurua.

  4. Hautatu nahi dituzun aukerak eta egin klik Ados botoian.

Taula bat Calc-eko kalkulu-orri batetik txertatzeko

  1. Ireki txertatu nahi duzun gelaxka-barrutia duen LibreOffice Calc kalkulu-orria.

  2. Kalkulu-orrian, arrastatu gelaxkak hautatzeko.

  3. Aukeratu Editatu - Kopiatu.

  4. Testu-dokumentuan, egin ekintza hauetako bat:

Aukerak

Honela txertatuta dago:

LibreOffice 6.4 kalkulu-orria

OLE objektua - sakatu +V, edo arrastatu eta jaregin

GDIMetaFile

Grafikoa

Bit-mapa

Grafikoa

HTML

HTML taula

Formatu gabeko testua

Testua soilik, tabulazioak bereizle gisa

Formatudun testua [RTF]

Testu-taula


Arrastatu eta jaregin gelaxka-barruti bat Calc kalkulu-orritik

  1. Ireki txertatu nahi duzun gelaxka-barrutia duen LibreOffice Calc kalkulu-orria.

  2. Kalkulu-orrian, arrastatu gelaxkak hautatzeko.

  3. Egin klik hautatutako gelaxketan eta sakatuta eduki botoia.

  4. Arrastatu hautatutako gelaxkak testu-dokumentura.

Taulak, errenkadak eta zutabeak hautatzea

Taulak edo taulen edukia ezabatzea

Erabiltzaileak definitutako ertzak testu-dokumentuetan

Emaguzu laguntza!