Estilo berriak hautapenetik sortzea

Eskuz formatua emandako hautapen batetik abiatuz estilo berria sortzeko

  1. Aukeratu Ikusi - Estiloak.

  2. Egin klik sortu nahi duzun estilo-kategoriaren ikonoan.

  3. Egin klik dokumentuan, adibidez, eskuzko formatua aplikatu diozun paragrafoan, estilo hori kopiatzeko.

  4. Sakatu Estilo berria hautapenetik ikonoaren alboan dagoen gezia eta aukeratu Estilo berria hautapenetik azpimenuan.

  5. Idatzi izen bat Estilo-izena koadroan.

  6. Sakatu Ados.

Arrastatu eta jareginez estilo berria sortzeko

  1. Aukeratu Ikusi - Estiloak.

  2. Egin klik sortu nahi duzun estilo-kategoriaren ikonoan.

  3. Hautatu kopiatu nahi duzun estiloa duen karaktere edo objektu bat gutxienez. Orrialde eta marko-estiloen kasuan, hautatu gutxienez karaktere edo objektu bat orrialdean edo markoan.

  4. Arrastatu karakterea edo objektua 'Estiloak' leihora eta askatu botoia.

    Paragrafo- eta karaktere-estiloak 'Estiloak' leihoan dagokien ikonora arrastatu eta han jaregin ditzakezu. Ez da beharrezkoa estilo-kategoria hori aurretik irekitzea.

Ohar-ikonoa

Marko bat 'Estiloak' leihora arrastatu eta jaregin dezakezu marko-estilo berria sortzeko: egin klik markoan, itxaron une bat saguaren botoia sakatuta duzula, baina sagua lekuz aldatu gabe, eta arrastatu markoa 'Estiloak' leihora eta jaregin 'Marko-estiloak' ikonoan.


Emaguzu laguntza!